Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Botulismoa / Koladun edari asko hartzeak giltzurrunetan kalteak eragin ditzake / Oladun edari asko hartzeak giltzurrunetan kalteak eragin ditzake / Katuak alergi sintomak areagotzen ditu / Ahuntz-esnea anemia ferropenikoaren aurka / Elkarrizketa: Manuel Martínez Lavín

Bi hitzetan

Botulismoa.
Gaixotasun larri hau Clostridium botulinum baziloak sortarazten duen toxinak eragiten du: muskuluak geldiarazteaz gainera, arnaste-gelditzearen ondorioz heriotza ere proboka dezake. Botulismoa hartzeko formarik ohikoena etxean eginiko kontserba kutsatuak (komertzialki ontziratutako kontserbekn botulismo-kasurik ez ohi da gertatu) edo, bestela, bazilo honen esporak dituzten lurretan hazitako barazki freskoak kontsumitzea da: aurreneko sintomak hortik sei ordutara agertu eta hurrengo sei egunetan luzatu ahal izango dira: aho lehorra, ikuspen bikoitza, irensteko eta ahoskatzeko zailtasunak, goragalea, gonbitoa, diarrea, beso-zangoetako ahulezia edo paralisia... Behar bezalako tratamendurik hartu gabe, hilkortasuna (dela arnaste-gutxiegitasunagatik, dela infekzioen ondorioz) %60raino iristen da.

Gaztigatzean kalterik ez...

Koladun edari asko hartzeak giltzurrunetan kalteak eragin ditzake

Haur txikien artean ere, koladun edari freskagarriak hartzeko biziki hedatu den ohitura hori osasun-arazo larrien kausa izan daitekeela erakutsi bide du Hego Carolinan (AEB) Ingurune-Osasunaren Institutu Nazionalak eginiko ikerlanak: bertan esaten denez, horrelako edarietatik egunean bi dosi baino gehiago hartzeak giltzurrun-gaixotasun kronikoa nozitzeko aukerak bikoiztu egiten ditu. Oso litekeena da efektu horren eragilea edariok daukaten azido fosforikoaren (produktuaren zapore garratza indartzen duena eta, aldi berean, kontserbatzailea) eduki handia izatea. Dena den, azido fosforikoak giltzurrunetan kalteak eta harriak nozitzeko arriskua 2,3 aldiz biderkatzen du, freskagarriaren aldaki dietetikoa kontsumitzen bada ere.

Albisteak

Katuak alergi sintomak areagotzen ditu

  Londresko Imperial College izenekoak egin eta American Journal of Respiratory and Critical Care Medicine aldizkarian plazaratutako azterlan batek dioenez, katu baten ondoan daudenean pertsona alergiko denek (katuarekiko alergia ez badute ere) aire-bideen kontrakzioa nozitzen dute. Ikerlanaren arabera, sarale, hezetasun edo hautarekiko alergikoek arnasketa-bideen itxiera nozitzeko joera nabarmenagoa dute katu-ilearekin kontaktuan sartzean. Europa osoko etxebizitzetan hautsetako akaroen eta katu-alergenoen presentzia kontrolatuz gero atzeman zenez, aire-bideen itxidura hertsiagoa gertatzen zen etxean katu-ilea zegoenean.

Ahuntz-esnea anemia ferropenikoaren aurka

  Behi-esneak baino propietate osasungarri gehiago ditu ahuntzarenak: anemia ferropenikoa eta hezurren desmineralizazioa prebenitzen ditu. Granadako Unibertsitateak laborategiko arratoiekin eginiko ikerlan batek erakutsi duenez, patologia horiek hobeki osatzen dira ahuntz-esnea hartuz, honakoa burdina, kaltzio, fosforo eta magnesioren biobaliagarritasun handiagokoa delako. Emaitzak gorabehera, ikerlariek diotenez, erdietsitako datu horiek egiaztatzeko azterketak gizakiekin egin beharko dira, nutrizioaren ondoriozko anemia ferropenikoa eta hezurren desmineralizazioarekin loturiko patologiak nozitzen dituztenek ez ezik, biztanleria osoak ere esne horretatik gehiago kontsumi dezan.

Elkarrizketa

Manuel Martínez Lavín, Mexikoko Kardiologiaren Institutu Nazionala

  "Fibromialgia nozitzen duten pazienteek estres-egoerak saihesteari erabateko garrantzia eman behar zaio"

Nolako lotura dago fibromialgiaren eta muskulu kardiakoaren artean?

Identifikazio erreumatologikoko gaixotasuna izaki, fibromialgiak lotura hertsia du nerbio sinpatikoen jarduerarekin (nerbio horiek ez dihardute borondatez) eta bere karakterizaziorik egokiena bihotz-erritmoaren monitorizazioan datza. Maiztasun kardiakoaren aldakortasunaren xehetasunezko analisiak fibromialgia nozitzen duten pazienteak eta gainerakoak bereizteko aukera emango digu.

Fibromialgiaren agerpen behinena mina da, ordea.

Teknikoki, sistema sinpatikoak mantentzen duen min neuropatikoa da eta, kasu zenbaitetan, gogoaren ordezkapen gisa dihardu gorputzean, hots, goxotasun, paniko, tristezia edo hirazko emozio asko erreakzio fisiologiko bihurturik, dardarizo, mugimendu bortitz, histasun, ninien dilatazio, takikardia eta mina eragiten ditu fibromialgiak. Horregatik, gaitz hau nozitzen duten pazienteek estres-egoerak saihesteari erabateko garrantzia eman behar zaio.

Zure kasuan, kezka min fisiko bihurtzen da, hitzez hitz.

Baita beste zerbait ere: maiz atalak inurritu egiten dira, sabeleko trastornoak, gernua kanporatzeko premia obstinatua, antsietatea eta depresioa.

Paziente askok -emakumeak dira, gehienbat fibromialgiadunak- beren burua ez ulertua sentitzen dute fibromialgiaren mina objektibatu behar denean.

Mina sentsazio subjektibo eta pribatua da beti, baina minaren neurotransmisoreak honelako pazienteen likido zefalorrakideoan ugari agertzen dira eta hori badago frogatzea, gainera. Gaitz honetan eginiko aurrerapauso erraldoi bat ez ulertze etapatik erabateko onarpen fasera igarotzea izan da. Min horri, gainera, ukimen alorreko hipertsentikortasuna eransten zaio. Normalean atseginak diren ukitzeak (ferekak, besarkadak, etab.) mingarri gerta dakizkioke pazienteari.

Sendatu egiten al da?

Oraino ez daukagu tratamendu eraginkorrik; sintoma guztiak, batera, tratatu nahi izateak koadroa okertu egingo luke, gainera. Baina erlaxazio teknikak biziki baliagarriak dira: yoga, tai-chi, animali hormonarik gabeko dieta egitea, etc.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto