Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Tendoietako mina

Hezurraren eta muskuluaren arteko loturak are eta mingarriago bihurtzen dira adinean aurrera goazela eta esfortzu larriak egiten ditugunean. Oraingo molestia horiek min kroniko bilaka daitezke

  Besaburuan, ukalondoan, eskuturrean... mina. Baita belaunean edo orpoetan, akaso. Ez omen dago horiek zuritzen dituen kausarik, dagoeneko gogoan ez dugun esfortzu latz hura edo luzaro mugimendu berdin-berdinak errepikatzea. Tendinitisa (tendoiaren hanpatze mingarria) izan daiteke horren kausarik normalena.

Tendinopatia baten azalpen ohikoena, tendoiaren erresistentzia fisikoaren muga gainditu duen gainkarga da: horrela diagnostikatzen dira tendoiekin loturiko ehunen hantura, urraketa eta haustura gehienak; dena den, urteak igaro ahala, endekapen-prozesuak mesedegarri gertatzen zaizkie horrelako lesioei. Hauen jatorri ohikoena, muskuluak uzkurtu eta tendoiak tenkaturik, zama astunak hartzea edo, bestela, karga txikiekin mugimenduak denbora-epe luzean behin eta berriro errepikatzea da.

Kolajenozko zuntzek (erresistentzia emateko) eta elastinak (malgu egoteko) osaturik dagoela, tendoiaren funtzio behinena muskulua eta hezurra lotzea da. Gizakiak hogeita hamar urte betetakoan tendoia malgutasunetik galtzen hasten da, endekapen-prozesuen ondorioz, eta beren erresistentzia ahuldu egiten denez errazkiago hausten dira, are zama arruntekin ere. Horregatik, adin horretatik aurrera tendinitisak ohikoago bihurtzen dira.

Ohiko lesioak

  •   Besaburuko mina. Kausarik ohikoena supraespinosoaren (besoa altxatzen duen muskulua) tendinitisa da. Mugimendu horretan, tendoia maiz lerratzen eta urratzen denez, azkenean kalteturik suertatzen da eta mina eragiten du. Maila horretako artrosia nozituz gero -50 urtetik gorako gizonezkoetan, ohikoa- arazoa larriagoa da.
  •   Eskuturreko tendinitisa. De Quervain-en tenosinobitis estenosatzaileak hatz potoloa luzatzen duen tendoi labur eta irekitzen duen tendoi luzearen zorroan du eragina, eskuz lan jakin bat luzaro errepikatzearren. Eskuturraren kanpoaldea, hatz potoloaren parean, hanpaturik eta mingarri agertzen da; min hori (batzuetan, besaurrean barrena hedatzen dena) hatz potoloa apartatzean areagotu egiten da. Tratamendua jakina da: atseden hartzea, tokian hotza ematea 10 - 15 minutuko saioetan egunean bizpahirutan eta eskuturreko bereziak baliatzea. Kasu larrienetan infiltrazioak egiten dira edo, areago, ebakuntza kirurgikoa.
  •   Hatz uzkurtua. Eskuko hatzetako tendoi tolestailearen tenosinobitis estenosatzaile hau, esku-ahurrean traumatismo errepikatuak eraginiko lanak egiten dituzten pertsonek nozitzen dute, hala nola harakinek edota lisatzaileek. Tendoi bakarra edo bi gerta daitezke hondatuak eta, inoiz, ahurrean noduluak ukitzen dira. Hatza tolesturik geratzen da, blokeaturik, eta biziki mingarria izan daiteke.
  •   Errotulako tendoia. Txirrindulari eta jauzilari askok nozitzen dute. Baita errotula desbideratua daukaten pertsonek eta, izterreko muskulatura (kuadrizepsa) ahula izaki, esfortzu latzik egiten dutenek ere. Errotularen azpian dagoen tendoi horren hantura mingarria da eta mina areagotu egiten da zangoa luzatu edo tolestean. Nekez osatzen da lesio hau; aitzitik, kroniko bihurtzeko joera erakusten du maiz.
  •   Akilesen tendoia. Tendoi ahaltsu honen funtzioa oina tolestea eta belaunaren tolesturan esku hartzea da. Tendoiaren desbideratze axialak, oin ahur edo laua, oski desegokiak, azalera gogorren gainean gehiegizko ariketa fisikoa eta kontrol gabeko luzamenduak dira lesio horren aurrekoak. Sintoma nagusia, berriz, goizean, aurreneko urratsak egitean nozitzen den min amarrutsua: oinez ibiltzean arindu edo suntsituko dela iruditu arren, ariketa fisikoa egitean eta egin ondoren are eta larriago bihurtzen da. Urteak joan ahala, mina larriagotu eta iraunkor bilakatzen da. Tendoiaren egitura aldatuz doa eta bertan haustura partzialak agertzen dira; hauek, geroagoko faseetan, erabateko haustura bilaka daitezke. Tratamendua, beraz, konplexua da: atseden hartzea, hanturaren aurkako botikak, ultrasoinuak, krioterapia, elektroestimulazioa eta elektroakupuntura.

Ba al da tendinitisa prebenitzerik

Tendoiak ez ditu odol-hodi askorik, ez dago oso baskularizatua: izara horrek bat-batean sendatzea eragotzi eta lesio kronikoen agerpena errazten du. Horregatik hartu behar dira garaiz prebentzio-neurri egokiak, hala nola gehiegizko esfortzurik ez egitea, kirol edo lan-jarduerari ekin aurretik behar bezalako berotze-ariketak egitea, lanaldian etenak egitea, muskulatura egokiro potentziatzea, luzamendu eta erlaxatze ariketak egitea eta ongi hidratatzea. Molestia nabarmenik edo minik agertzekotan, berriz, fakultatiboarekin kontsultatu beharra dago: berak erabakiko du tratamendurik hastea komeni den.

Garaiz tratamendua hartzea (eraginiko zonari atseden ematea), jarduerari ekitean berotasuna eta, amaitzean, hotza aplikatzeko terapia eta hanturaren aurkako botika tokian aplikatzea lagungarri gerta daitezke, arazoa kroniko bihur ez dadin. Baina, batez ere, sintomak desagertutakoan, aldi batez itxaron behar izaten da, zuhurtziaz, ohiko jardueran hasi aurretik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto