Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kontratuak eta aurrekontuak

Etxebizitza girotu, altzariz jantzi eta apaintzeko lanak kontratatu eta, lana amaitzean, kontratatutakoaren bi halako eskatu zioten

  Kontsumitzaile batek azalera handi batekin bere pisua girotu, altzariz jantzi eta apaintzeko lanak 27.80 eurotan kontratatu zituen baina, azkenean, 48.080 euroko kontratua izenpetu zuen. Unean bertan 24.040 euro ordaindu zituen eta gainerakoaren ordainketa geroratu egin zen. Ondoren, beste aurrekontu bat aurkeztu zitzaion, 71.871 eurokoa, baina bezeroak ez zuen sinatu. Halaz ere, establezimenduak bere lanekin aurrera egin zuen: beste aurrekontu bat egin zuen, 91.274 eurokoa, baina hau ere ez zuen sinatu kontsumitzaileak; honek, azkenean, 48.080 euro ordaindu zituen guztira, baina establezimenduak beste 42.575 euro erreklamatu zizkion. Kontsumitzaileak ordaintzeari uko egiten zionez, auzitara eraman zuen establezimenduak. Erreklamatzen zitzaion diru kopurua ordaintzeko obligazioa zuen edo ez zuen determinatzeko, Epaitegi Gorenak abiagune hau hartu zuen: bezeroak izenpeturiko kontratua erabat ordaindua zuenez, establezimenduaren kontua izango zen erreklamazioaren oinarri ziren ondorengo bi aurrekontuak interesatuak onartu zituela frogatzea. Froga hori ez zen erakutsi, ordea, aurrekontuek ez baitzeukaten bezeroaren sinadura. Epaitegi Gorenak, hortaz, 2006ko uztailaren 24an emaniko epaian, demanda errefusatu eta kontsumitzaileak ez zuen ordaindu behar izan epaiketak eskatzen zitzaion dirua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto