Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaileak aire konpainia auzitara eraman zuen, Madril - Alacant hegaldian fakturatu zuen maleta batetik balio handiko gauzak (bitxiak eta autoko giltzak) ebatsi zizkiotelako. Lehen instantzian, Merkatal Aferetako Epaitegiak demanda aintzat jo bai, baina indemnizazioa eraitsi zuen, eskatutako 2.300 euroetatik 856 euroetaraino, ekipaje galtzeari buruzko Montrealgo Hitzarmeneko mugak aplikatuz. Erabiltzaileak apelatu egin zuen, muga hori aplikatu behar ez zela uste baitzuen: mugapena ekipajearen galerari zegokion, ez gauzen lapurretari. Alacanteko Entzutegiak, 2006ko irailaren 29an epaia erabiltzailearen alde eman zuen; konpainia zigortu zuen, ostutakoaren balioagatik, inolako mugarik gabe, gehi 500 euro, kalte moralengatik, eraginiko bidaiaria indemnizatzera. Entzutegiaren aburuz, fakturatutako maleta bateko zorro itxi batetik gauzak ateratzea delituzko jokabidea da, erabat, eta kalte materialetik haratago doa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa