Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Pertsona batek dibortziatu eta, batera, amak etxebizitza erosteko emaniko dirua berreskuratu nahi

Amak emazteari eta bioi dirua utzi zigun, etxea eros genezan. Dokumentu pribatuan, diru-kopuru hura etxebizitzaren prezioaren laurdena zela eta, ama hiltzean, diru hori ene herentziaren parte bat izango dela izenpetu genuen hirurok. Hortxe agertzen da, era berean, etxebizitza saltzen badugu, amari dirua itzuli behar diogula. Etxea irabazpidezko ondasuntzat agertzen da eskrituran. Hona ene galdera: zer egin beharko da, emaztea eta biok dibortziatzekotan, nik diru hori berreskura dezadan?

 Interesatuaren amak emaitza bat egin zuen, baldintza batekin: etxebizitza saltzekotan, dirua itzuli beharko litzaioke; beraz, baldintza hori betetzekotan, amak dirua itzul dakion exijitu ahal izango du. Zuek jasotako dirua, gure ustez, irabazpidezkoa da eta, dibortzioa gertatzekotan, etxearen erdi bakoitza ezkontide bakoitzarena da, bestelakorik hitzartzen ez baduzue. Dirua zuri bakarrik eman zizula pentsatuz gero, ordea, gauzak aldatzen dira: hein batez irabazpidez eta hein batez erregimen pribatiboz eskuratutako ondasunak irabazpide-elkartearenak eta ezkontidearenak (bakoitzak ordaindu duenaren proportzioan izango direla) dio Kode Zibilak. Beraz, etxebizitzaren laurdena zeurea bakarrik litzateke eta gainerakoa, irabazpidezkoa.

Kontua ez omen da oso erraza: dibortzioagatiko irabazpide-elkartea likidatzeko epaiketa-prozedura batean egiaztatu eta frogatu beharko zenuke diru-kopuru hura zuri soilik eman zizula eta, horrez gainera, etxe osoa irabazpidezko ondasuna deneko presuntzioa ezabatu beharko duzu. Beraz, dibortzioa jazotzekotan, hitzarmen arautzailean emaztearekin adostasuna lortzea interesatzen zaizu. Adostasunera ez iristekotan, epaileak hartuko du erabakia. Zure argudioetako bat hauxe izan liteke: sinaturiko dokumentu horrek adierazten duenez, zure ama hiltzekotan, emaniko diru-kopuru osoa semearen herentziaren osagaia izango da; hortaz, emaitza biei egin balie, emanikoaren erdia bakarrik agertuko zen semearen herentziatzat. Emaitzen gaineko zerga zure izenean bakarrik ordaindu baduzue, orduan eta argudio indartsuagoak izango zenituzke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto