Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auzokideak patio komunetan argia etxebizitzetan sartzea galarazten duen toldoa ipini

Komunitateko argi-patioak erabiltzeko baimen bakarra daukan auzokideak (bertara, auzokide horren etxebizitzatik sartzen baita) ene etxebizitzara argia sartzea biziki galarazten duten toldoak ipini ditu. Ez dakit zer egin daitekeen kasu honetan. Patioen banaketa aldaraztea eragin dezaketen motiboak zein diren ere jakin nahi nuke; auzokide guztiek patioren bat esklusiboki erabiltzeko eskubidea dute, nik izan ezik.

 Barne-patioak elementu komunak dira eta, berariaz, elementu komunei buruzko atalean, Kode Zibileko 396 artikuluan dautza arautuak. Jabetza horizontalari buruzko legeak jabeari elementu komunak -erabilera orokorrekoak izan, erabilera partikularrekoak izan- errespetarazten dizkio; behar bezala baliatu behar direla dio, inolako kalterik sor ez dezaten. Printzipioz, Lege horren arabera, patioan eta gainerako elementu komun horietan zeinahi obra-lan egin ahal izateko, eraikinaren segurtasuna, egitura edo itxura, gainerako jabekideen eskubiderik aldarazten edo urritzen badute, edo komunitatearen sorrera-tituluaren nahiz estatutuetako arauen aldarazterik eragin badezakete, lanak egiteko erabakia gainerako jabekideek aho batez adostu beharko dute.

Nolanahi ere, barne-patio edo fatxadetan toldo desmuntagarriak instalatzeari buruzko erabakirik balioz hartzeko gehiengo soila aski izaten da, Epaitegiek erabaki ohi dutenez, toldo desmuntagarriek, ustez, elementu komunen edota sorrera-tituluaren aldarazterik eragiten ez dutelako. Gehiengoak hartutako erabakia komunitateak bereganatu badu baina interesatua horrekin bat ez baldin badator, erabaki horren aurka egin dezake kaltetuak, bera hartu denetik hiru hilabeteko epean. Erabaki horrek auzokideren bati kalte larririk eragiten dion ala ez determinatzea izango da kontua. Juntak horretaz erabakirik hartzen ez badu, kalteturiko pertsonak auzokideari burofax ziurtatuaren bidez eskatu ahal izango dio toldoak aldatu edo ken ditzan. Besterik ezean, kontrata ezazu abokatu bat kasua baloratzeko eta, bidezkoa baderitzozu, epaitegietara jotzeko.

Bigarren kontsultari dagokionez, patio komunen erabilera partikularren gaineko tituluaren aldaketa gerta dadin, Juntak aho betez hartu behar du erabaki hori.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto