Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Eskola porrot asko (%15 - %30) ikusmen-arazoengatik gertatzen dira
Faktore bat baino gehiagok dute eragina behar bezalako eskola-emaitzan. Horietako funtsezko bat ikusmena da, bera baita informazio gehien (%90, hor nonbait) jasotzeko darabilgun zentzumena. Madrilgo Ikusmen Zientzietako Institutuaren (INCIVI) Fundazioak aresti eginiko azterketa baten arabera, eskola porrot asko (%15 - % 30 artean) ikusmen alorreko arazoengatik gertatzen dira. Kaligrafia txarra, ortografi akatsak eta irakurtzeko zailtasunak, besteak beste, fokatze edo pertzepzioarekin zerikusia izaten dute. Esan gabe doa arazo horiek, sendagilearen laguntzarik gabe nekez detekta daitezkeela. Asko-askotan haurra kexatzen ez bada ere, jarrera eta jokaera zenbaitek arazoa ote dagoen, susmoa piztu diezagukete.
Espezialisten arabera, eskolan dabiltzan haurren %20 baino gehiagok nozitzen dituzte begietako arazoak, hala nola miopia, hipermetropia, estrabismoa eta beste hainbat.
Ambliopia edo begi nagia. Ehun haurretik lauk nozitzen dute eta lenteen bitartez ezin zuzen daiteke. Haurraren begi batek edo biek jasan duten ikusmen-galera partziala da. Detektatzen denean zuzen daiteke, beti ere zazpi urteak bete aurretik. Ordurako ez egitekotan, begiak ikusmen ia osoa jasan dezake, behar bezala garatuko ez delako; orduan, pixkanaka-pixkanaka lanean aritzeari utziko dio, pizgarririk ez du hartuko eta, azkenean, ikusteko gaitasunik galduko du. Begi patologia hori haurretan agertzen denez, funtsezkoa da garaiz detektatzea, behar bezalako tratamendua aplika dakion. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa