Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Maskoten jabeak Interneten adorez sartzen ari dira. Animalia laguntzaile horrenganako maitasunak bultzaturik, horien arraza, elikabide, jokabide eta hainbat alderdiren gaineko informazioa eta argazkiak ipintzeko foro eta sare sozial asko sortu dituzte. Zenbat animali espezie hainbeste sare daude dagoeneko eta, bitxia bada ere, sendotzen ari dira, nagusiek ardurez, elikagaiez edo osasunbideez partekatzen dituzten kontsulta ugariei esker. Interesa biziki handia izanik, Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan albaitaritza kontsultategiak online ere sortuak dira.
CONSUMER EROSKI gida praktikoa. "Todo sobre mi mascota" Ongi osatutako gida, zehaztasun handikoa, maskota nola hezi behar den (plegu gehien-gehienak jorratzen ditu gidak), oporretan berarekin zer egin, nola elikatu, nolako ardurak (bai prebentziozkoak, bai higiene alorrekoak) eta espezie bakoitzak dituen bereizgarriak ezagutu nahi duenarentzat. Horiek ez ezik, erabiltzaileak horrelako animalia baten ardura har dezakeen prestatua dagoen jakiteko egin dezakeen test bat dakar.
MyDogSpace.Txakurren MySpace (oso sare sozial herrikoia) da, beraien nagusiek sortua, bistan da: jabeek orrian beren maskota kuttunen bideoak, argazkiak, zaletasunak eta ustezko bloga agertzen dituzte. Argazkiak beste zernahi baino askozaz ere ugariagoak direnez, que un MySpace baino areago Flickr (irudiak publikatzeko sistema) bat dirudi horrek. Nagusiak beren animaliez zein harro dauden erakusten da bertan. Zerbitzua doakoa da eta, oso lanabes soilak baliatuz, maskotari eskainitako orria eratzeko aukera ematen du. Badauka, era berean, "Zaunka" izeneko foro bat, nagusiak elkarrekin komunikatzeko. Ingelesez.
Ophidia, sugeen ataria. Sugeen mundua ardatza du Ophidia webak. Terrario bat antolatzeko, sugeak etxean, tenperatura- eta hezetasun-baldintza egokietan edukitzeko aholku praktikoak, sugeentzako jana saltzen duten tokiei buruzko informazioa eta beste hamaikatxo gauza eskaintzen dizkie narrastien zaleei. Gatibu bizi diren narrastien munduari buruzko informazio-atari zabala sortzea helburu duen Camaleones, proiektuaren baitan dago Ophidia.
Avatar:LED argi-"euria" da kaleko arte-esperientziarik interesgarrienetako bat aspaldi honetan. "Performance" hori, botoiaren tamainako diodo asko erloju-pila eta iman banarekin antolatzean datza: horrela, pizturik jaurtikita, zeinahi azalera metalikori itsatsiko zaizkio. Ehunka diodoz horniturik, austriar artista batzuk Linz-eko tranbia batean sartu eta koloretako argitxoez "bonbardatu" egin zuten, bagoi koloretsu bihurtuz. Gidariak ustekabe atsegina hartu zuen, azkenean.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa