Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Telefono mugikorretako argazki kamerak: Mugikorreko kamerak, erabilera mugatua

Telefono mugikorretako kamerak hobetu egin diren arren, horien kalitatea eta kamera digital konbentzional batena ezin dira konparatu oraino

 Telefono mugikorren %85ek argazki kamera daukate egun. Sortu ziren urte hartatik (1997) etengabe bilakatu dira kamera ñimiño horiek, telefonoak bezain biziki aldatu dira eta, hortaz, erretratatutakoa nekez adierazten zuten hastapenetako bertsio soil haietatik urrun daude gaur. Horien arrakasta erabatekoa izanik, rock kontzertuetan pizten diren distirak ez dira metxeroetakoak, irudia erregistratzen duten mugikorretako pantailak baizik. Dena den, argazki kamera digitalak ordezkatu arte bide luzea dute oraino. Argazki ona atera nahi baduzu, "digitala" eraman behar duzu aldean.

Egungo mugikorrek daukaten kameren kalitatea geroz eta onargarriagoa da: zenbaitetan, 2 megapixeletik gora; 3 megapixeletik aurrera inprimatzeko adinako kalitatedun argazkia egitea posibletzat jotzen delarik (13x11 cm-tan errebelatzeko, adibidez), gogoan izan dezagun pixelak ez direla dena: kamera horiek optika apal-apala daukate, "senide nagusienekin" lehiatzeko gauza ez dena, inondik ere. Gerora, ordenagailuan ikusteko, senitarte eta lagunekin email edo multimedia mezuen (SMS-en oinordekoak: MMS izenekoak, alegia) bitartez partekatzeko edo, areago, (eskakizun zorrotzak alboan utzita) paperean inprimatzeko adinako kalitatedun argazkiak egin ditzakete. Erabilera ez du kalitateak determinatzen, aldean eramateak baizik.

Kamera hauek bestelako aurrerapenak ere eskaintzen dituzte, hala nola iraupen laburreko bideoak (segundo batzuk edo, gehienez ere, minuturen bat) grabatzeko gaitasuna, Youtube edo antzeko webguneetan eskegitzeko nahikoa kalitatea baitaukate. Baina, horretarako, memoria-ahalmen handia eduki behar dute eta hori kanpo memoria-txartelak ezarriz lortzen da (kamera digital konbentzionaletan bezala). Memoria-txartel oparo batek (badira bi gigakoak ere) jokoak, programak edota kantak MP3 formatuan gordetzeko aukera emango digu.

Sasi-hobekuntzak

Sasi-hobekuntzetako bat zoom digitala da (erretratatu behar den objektura hurbiltzeko sistema optikoa): honek irudiaren kalitatea kaskartu egiten du, zoom optikoak ez bezala, honek bereizmenik galdu gabe baitihardu. Kamera hauen kalitatea berez eskasa bazen, orain eta txikiagoa da, zoom digitalak zehazmena galarazi baitio. Erabiltzaileak irudia hurreratzea nahi badu, hobe du geroago ordenagailuan berariazko aplikazio bat baliatuz (Photoshop, Picasa, iPhoto...) editatzea. Kamera hauetako flashak ere dezente hobetu behar dira: karera gehientsuenek ez daukate flashik eta, dauzkatenek, potentzia urrikoak dauzkate. Horregatik, argazkiak ongi argiztaturiko ingurunetan egitea aholkatu ohi zaio erabiltzaileari.

Zoom optikoa "kabitzeko" moduko lente mehe-mehetan eta LED argietan (flash indartsuagoak eta, aldi berean, kontsumo txikiagokoak ezartzea ahalbidetuko dutenak) lorturiko azken aurrerapenek iragartzen omen dutenez, dispositibo horien kalitatea era esponentzialean hobetuko da aurrerantzean. Aurki milioika erabiltzailek patrikan eramango duten argazki- eta bide-kameraren kalitatea egungo digitalenen parekoa edo hobea izango da. Kontrako alderdirik? Jakina: begi elektronikoen ugalpen hori kezkagarria gertatzen zaio bere intimitateaz arduratzen denari: nornahik noiznahi irudiak hartu ahal izango ditu, denen pribatutasuna urraturik.

Zertarako balio ote du telefonoko kamerak?

Autoa non aparkatu dugun gogoratzea. Plazako zenbakiari argazkia egin eta kito.

  • Trafiko istripuan, bai bestearen bai gure ibilgailuek nozituriko kalteak dokumentatzea. Beste autoaren matrikulari argazkia egitea ere ez da kalterako izango.
  • Jatetxeetako platerei argazkia egitea, dela aurkezpenaz etxean afaria prestatzen dugunean baliatzeko, dela mahaikide izan ez direnen inbidiak harrotzeko.
  • Nahi dugun ile-mozketa erdietsitakoan argazkiren bat eginez gero, handik aste batzuk igarotakoan argazkia ile-apaintzaileari erakutsi eta "honelaxe nahi dut" eskatu ahal izango diogu.
  • Etxe bila gabiltzala, adibidez, karteletako telefonoak apuntatu ordez, erretratatzea.
  • Behar dugun guztiaren argazkia eginez, erosketa-zerrenda osatzea.
  • Giltzak jaso behar dituen pertsonari non dauden adierazteko, argazkia egitea. Hori baino zailagoa da "ezkerreko tiraderan, txarroaren azpian.." azaltzea.

Telefono mugikorrarekin argazkiak egiteko aholkuak

  •  Argazki asko egitea. Egun, argazkiak biltzeko dugun ahalmena izugarri handia denez, argazki asko egin eta, ondoren, nahi ez ditugunak ezabatzeko inolako arazorik ez dago. Honelako dispositiboetako teknologia kamera digital konbentzionaletakoa bezain zehatza ez denez, zenbat eta irudi gehiago hartu, orduan eta handiagoa izango da argazki onik eskuratzeko aukera.
  • Objektibora hurreratzea. Telefono mugikorretako kamera askok zoomik ez daukatenez (edo, are eta okerrago, digitala bakarrik daukate), argazkiak urrutitik egiten badira kalitatetik asko galduko dute eta, gainera, fondoko elementuek objektiborako arreta desbideratuko dute. Hobe da objektibora ahalik eta gehien gerturatzea, erretratuetan, batik bat, irudi zehatzagoa lortuko bada.
  • Kamera begien mailan kliskatzea. Era horretan lortuko dugu irudi fokatu eta zehatzagoa, erretratuetan, batez ere. Haur edo maskotei argazkiak egitean makurtu egin beharko dugu, goitik hartuta ere efektu interesgarria erdiets dezakegun arren. Fokatze hobezina lortzeko beste truku bat, besoa angelu zuzenean dagoela kliskatzen ahalegintzea da, horretarako zerbaiten gainera igo edo ia lurreraino makurtu behar badugu ere.
  • Argia aintzat hartzea. Egungo telefono mugikorretako kamaren argiztapen-sistemak ez dira oraingoz indartsuak baina, giroko argitasun ona lagun, onartzeko moduko irudiak har ditzakete. Egokiena, ahal den guztietan, ederki argiztaturiko tokiak aukeratzea da.
  • Fondo laua aukeratzea. Fondo lauek objektiborako arreta desbidera dezaketen fondoko elementurik ez daukate, irudiaren ingerada nabarmentzeaz gainera.
  • Bereizmena maila altuan doitzea. Kameradun telefono askok argazkiaren tamaina hautatzeko aukera ematen dute. Bereizmenari dagokionez, doitze apal, ertain eta altua eskaintzen dituzte. Bereizmena zenbat eta altuagoa izan, hainbat eta hobea izango da kalitatea. Beraz, kalitate on-oneko argazkiak erdiesteko, ahalik eta doitze altuena aukeratu beharra dago. Aldea ez da atzemango telefonoko pantailan, bai paperean inprimatzean edo ordenagailuan ikustean.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto