Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ematen duten zerbitzua biziki hobetu da lau urte honetan. Batez besteko maiztasuna 16 minutukoa da eta ibilbidearen prezioa, hainbat bidaiatako abonua erosiz gero, 0,55 euro
Aldizkari honetako teknikariak ohiko txartela kasuan kasuko zerbitzuak finkatua duen gehieneko zatiaren arabera ordaintzen saiatu ziren, eskubide hori errespetatzen den egiaztatzeko. Gehieneko zatia, ikerlan honetan, bost eurotik hogei eurora doa. Era horretan, azterturiko 18 hirietatik zortzitan (A Coruña, Madril, Malaga, Murtzia, Sevilla, Valladolid, Gasteiz eta Zaragozan) ezin izan zen ordaindu bost euro baino balio handiagoko billete batekin. Halaz ere, Madril, Murtzia eta Sevillan arazoak jazo ziren teknikaria horrelako billetearekin ordaintzen saiatu zenean: horrelakoetan autobuseko gidariak mesedez eskatzen zien bidaiariei txanponez ordain zezaten edo, bestela, kostua doi-doi eskatzen zien (horrela gertatu zen Sevillan eginiko ibilbideen %87tan). Azterturiko sei hiritan bakarrik (A Coruña, Alacant, Bilbo, Oviedo, Valentzia eta Valladolid) ez zitzaion inolako eragozpenik ipini aldizkari honetako teknikariari baimenduriko gehieneko billetearekin ordaintzeko unean.
Garrantzi handiko beste alderdi bat, bidaia-titulu desberdinetako tarifak ikusgarri agertzea da. Ohiko billetearen prezioa, hartu ziren 300 autobusen %72tan agertzen zen zehazturik baina %28tan soil-soilik ikusi ziren haur, jubilatu edota ezinduei dagozkien salbuespenei buruzko kartelak. Horrez gainera, A Coruña, Kordoba, Granada eta Donostian azterturiko ibilgailu bakar batean ere ez zitzaion bidaiariari adierazpenik ematen egin beharrekoari buruz, larrialdi edo istripurik gertatzekotan.
Autobus den-denetan larrialdiko leihoak ederki adieraziak zeuden arren, lau autobusetik batek leihoak hausteko mailurik ez zeukan (edo ez zen ikusi), ebaluazioa gertatzekotan. Era berean, hamar autobusetik zortzitan bazen su-itzalgailu bat gutxienez; botikinen presentzia askoz ere urriagoa da: hiru autobusetik bakar batek zeukan elementu hori begi bistan.
Azterturiko hamar autobusetik bederatzi mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokituak zeuden baina hiri batzuetan proportzioa ez zen horretaraino iritsi: Iruñean eta Valentzian (ibilgailuen %21etan ez da neurririk hartu), Valladoliden (autobusen %18 egokitu gabe dago oraino), Sevillan (%15, egokitzeke). Autobusean sartutakoan, hauen %06k badaukate ezgaiturik dauden pertsonentzako zona egokitua. Espazio horien %85etan bada altuera egokian geldialdia eskatzeko botoi bat eta pertsona estekatzeko segurtasun-uhala. Ikusmen-ezgaitasuna nozitzen duten pertsonek, berriz, egoera ez dute horren aldeko: lau ibilgailutik batek ez dauka inolako dispositibo akustikorik, itsuen kolektiboari autobus-zerbitzua errazteko.
| Hiria | Geltokian (1) | Erabiltzaileari informazioa (2) | Ibilbidearen kalitatea (3) | Eskuragarritasuna (4) | El servicio en conjunto (5) |
|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | Ongi | Hainbestean | Oso ongi | Onargarri | Onargarri |
| Alacant | Ongi | Hainbestean | Oso ongi | Ongi | Onargarri |
| Bartzelona | Ongi | Onargarri | Oso ongi | Oso ongi | Ongi |
| Bilbo | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi |
| Kordoba | Ongi | Onargarri | Oso ongi | Ongi | Ongi |
| Granada | Oso ongi | Hainbestean | Ongi | Onargarri | Onargarri |
| Logroño | Oso ongi | Hainbestean | Ongi | Onargarri | Onargarri |
| Madril | Oso ongi | Onargarri | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi |
| Málaga | Ongi | Ongi | Oso ongi | Bikain | Oso ongi |
| Murtzia | Ongi | Hainbestean | Oso ongi | Onargarri | Onargarri |
| Oviedo | Oso ongi | Ongi | Oso ongi | Oso ongi | Oso ongi |
| Iruñea | Bikain | Onargarri | Ongi | Ongi | Ongi |
| Donostia | Oso ongi | Onargarri | Ongi | Oso ongi | Ongi |
| Sevilla | Ongi | Onargarri | Ongi | Ongi | Ongi |
| Valentzia | Ongi | Ongi | Oso ongi | Ongi | Ongi |
| Valladolid | Bikain | Ongi | Oso ongi | Hainbestean | Onargarri |
| Gasteiz | Ongi | Hainbestean | Oso ongi | Oso ongi | Onargarri |
| Zaragoza | Oso ongi | Ongi | Oso ongi | Ongi | Ongi |
| Batez bestekoa | Oso ongi | Onargarri | Oso ongi | Ongi | Ongi |
(1) Geltokian: hiri-busen geltokiak osatzen dituzten elementu guztien (markesinen, aulkien, informazio-iragarkien...) egoera eta mantenua aztertu dira.
(2) Erabiltzaileari informazioa: bai autobus geltokian bai ibilgailu barruan ere, erabiltzaileari eskaintzen zaion informazioa (prezioak, gehieneko zatia, jokabide-arauak, iristeko denboren informazioa, etab.) egiaztatu da. Informazioaren kopuru eta kalitateaz gainera, beste zenbait elementu ere aztertu dira, hala nola erabilitako dispositiboak (zerbitzuari buruzko informazio eguneratua badagoen, adibidez) edota informazio-dispositiboen funtzionamendu zuzena.
(3) Ibilbidearen kalitatea: autobusetako gidarien jokamoldea (maniobrak, trafiko-arau eta seinaleen aurreko errespetua, gidatzea, erabiltzaileekiko jokabidea, etab.) aztertu da. Beste hainbat aspektu ere baloratu dira, hala nola autobusaren ekipamendu eta girotzea, mantenu eta garbitasun egoera, erabiltzaileak ikusgarri eta eskuragarri dauzkan segurtasun-elementuak (su-itzalgailuak, mailuak, manparak, leihatilak, kamerak, etab.).
(4) Eskuragarritasuna: se han valorado aspectos cómo el grado de adaptación de los vehículos para discapacitados (Batez bestekoante rampas, plataformas elevadoras, piso bajo, etc.), la existencia de zonas habilitadas dentro del vehículo, anclajes para sillas, cinturones de amarre, etc. También se ha observado si los buses contaban con sistemas de aviso acústico y visual de las paradas del trayecto.
(5) Zerbitzua, oro har: adierazitako lau alderdi horien batez besteko nota orokorra.
| Hiria | Txarte- laren oraingo prezioa (eurotan) | Gehieneko zatia (eurotan) | Ibilbidearen kostua bonobus, "creditrans" edo antzekoekin (eurotan) | Ohiko txarte- laren prezio- arekiko aldea (eurotan) | Aurrezkia (%) | Airepor- turako auto- busaren prezioa (eurotan) |
|---|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | 0,96 | 5 | 0,64 | 0,32 | 33,3 | 1,20 |
| Alacant | 1 | 10 | 0,55 | 0,45 | 45,0 | 1 |
| Bartzelona | 1,25 | 20 | 0,69 | 0,56 | 44,8 | 1,25 a 3,90 |
| Bilbo | 1,15 | 10 | 0,53 | 0,62 | 53,9 | 1,25 |
| Kordoba | 0,95 | 10 | 0,62 | 0,33 | 34,7 | 0,95 |
| Granada | 1 | 10 | 0,54 | 0,46 | 46,0 | 3 |
| Madril | 1 | 5 | 0,56 | 0,44 | 44,0 | 1 |
| Málaga | 1 | 5 | 0,59 | 0,41 | 41,0 | 1 |
| Murtzia | 0,85 | 5 | 0,5 | 0,35 | 41,1 | 7 |
| Oviedo | 0,85 | 10 | 0,65 | 0,20 | 23,5 | Ez dago zerbitzurik |
| Iruñea | 1 | 20 | 0,47 | 0,53 | 53,0 | 1 |
| Donostia | 1,10 | 20 | 0,65 | 0,45 | 40,9 | 2 |
| Sevilla | 1 | 5 | 0,53 ibilgailuz aldatuz | 0,47 | 47,0 | 2 |
| Valentzia | 1,15 | 10 | 0,45 | 0,70 | 60,8 | 2,5 |
| Valladolid | 0,95 | 5 | 0,58 | 0,37 | 38,9 | 3 |
| Gasteiz | 0,80 | 5 | 0,43 | 0,37 | 46,2 | Ez dago zerbitzurik |
| Zaragoza | 0,85 | 5 | 0,48 | 0,37 | 43,5 | 2 |
| Logroño | 0,56 | 10 | 0,42 | 0,14 | 25,0 | Ez dago zerbitzurik |
| Batez bestekoa | 0,97 | 14,1 | 0,55 | 0,42 | 42,3 | 2,10 |
| Hiria | Autobus flota | Auto- busen batez besteko aspaldi- kotasuna (urteak) | Eguneko bidai kopurua | Egunean eginiko kilome- troak | Batez besteko abiadura (km orduko) | Autobus ekologikoak (%) | Autobus girotuak (%) |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Alacant | 79 | 6,0 | 1.490 | 12.500 | 11,9 | Datuak ez daude baliagarri | 100 |
| Bartzelona | 1.642 | 5,7 | Datuak ez daude baliagarri | 245.000 | 14,0 | 19 | 100 |
| Bilbo | 145 | 6,2 | 1.780 | 19.800 | 12,4 | 45 | 85 |
| Madril | 2.007 | 5,7 | 39.200 | 322.300 | 13,7 | 41 | 100 |
| Málaga | 255 | 4,5 | 4.000 | 31.000 | 13,9 | 63 | 100 |
| Iruñea | 131 | 5,5 | 2.813 | 20.982 | 13,0 | 38 | 96 |
| Donostia | 107 | 6,0 | 2.689 | 15.628 | 14,3 | 100 | 72 |
| Sevilla | 393 | 5,1 | Datuak ez daude baliagarri | Datuak ez daude baliagarri | Datuak ez daude baliagarri | 46 | 100 |
| Valentzia | 480 | 6,1 | 9.925 | 65.200 | 11,8 | 41 | 100 |
| Valladolid | 142 | 7,8 | 1.750 | 19.800 | 13,0 | 99 | 99 |
| Gasteiz | 70 | 5,0 | 835 | 9.627 | 12,4 | 67 | 96 |
| Zaragoza | 332 | 5,6 | 3.512 | 64.670 | 14,0 | 11 | 100 |
| Batez bestekoa | 482 | 5,8 | 6.799 | 75.137 | 13,1 | 52 | 96 |
* Azterketan lagundu duten hiri-bus zerbitzua kudeatzen duten hamabi enpresa edo udalei buruzko datuak. A Coruña, Kordoba, Granada, Murtzia, Oviedo eta Logroñok ez dute daturik ezagutarazi.
| Hiria | Linea kopurua | Geldialdi kopurua | Gaueko linea kopurua | Jarduera-ordu kopurua (lanegunetan) | Jarduera-ordu kopurua (jaiegunean) |
|---|---|---|---|---|---|
| Alacant | 36 | 831 | 4 | 18,0 | 17,0 |
| Bartzelona | 209 | 3.330 | 17 | 24,0 | 24,0 |
| Bilbo | 44 | 443 | 8 | 17,5 | 15,5 |
| Madril | 208 | Datuak ez daude baliagarri | 38 | 18,0 | 18,0 |
| Málaga | 41 | 1.003 | 4 | 18,5 | 18,0 |
| Iruñea | 21 | 437 | 9 | 16,0 | 16,0 |
| Donostia | 33 | 470 | 7 | 18,5 | 16,5 |
| Sevilla | 43 | 900 | 6 | 18,0 | 17,0 |
| Valentzia | 59 | 1.246 | 58 | 23,0 | 23,0 |
| Valladolid | 34 | 552 | 5 | 18,0 | 16,0 |
| Gasteiz | 17 | 285 | 6 | 16,0 | 16,0 |
| Zaragoza | 35 | 984 | 7 | 20,0 | 19,0 |
| Batez bestekoa | 65 | 953 | 14 | 18,8 | 18,0 |
* Azterketan lagundu duten hiri-bus zerbitzua kudeatzen duten hamabi enpresa edo udalei buruzko datuak. A Coruña, Kordoba, Granada, Murtzia, Oviedo eta Logroñok ez dute daturik ezagutarazi.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa