Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

18 hiritako 300 hiri-bus linea bertatik bertara aztertuta. Horrez gainera, 3.000 erabiltzaileren iritzia: Puntualtasuna eta informazioa, hiri-busen gabezia nagusiak

Ematen duten zerbitzua biziki hobetu da lau urte honetan. Batez besteko maiztasuna 16 minutukoa da eta ibilbidearen prezioa, hainbat bidaiatako abonua erosiz gero, 0,55 euro

Maiztasunak: bi minututik bi ordu arte

Autobusak igarotzen direneko maiztasuna linea baten zerbitzuaren kalitatea baloratzeko irizpiderik behienenetako bat da. Aldizkari honetako teknikariek ibilbide guztiak astegun goizeko zortzietatik hamarrak arte, eguerdiko ordu batetik hirurak arte eta ilunabarreko seietatik zortziak arte egin zituzten, ordutegi horietan erabiltzaile gehiagok baliatzen baitituzte ibilgailu hauek. Azterturiko 300 lineetan hiri-busen batez besteko maiztasuna 16 minutu bada ere, hiri bakoitzeko zerbitzuen arteko aldeak izugarriak dira. Madril da hiri denetan hoberenetako bat, autobusak geltokitik sei minutuan behin igarotzen direlako. Ondotik Bartzelona datorkio: bertako batez besteko maiztasuna 10 minutu da; hiri honetatik gertu datoz Granada, Valentzia eta Zaragoza (11 minutu, batez beste). Zerrendako beste muturrean agertzen da Oviedo (38 minutuko maiztasuna, batez beste, aztertu zaizkion 10 lineetan), Alacant, Murtzia, Valladolid, Logroño eta Gasteiz: hiri honetan, hiri-bus bat eta hurrengoaren arteko tartea 20 minutu baino handiagoa da.

Linea bereko ibilgailuen arteko itxaronaldi luzeena Oviedon hauteman zen: 4. linean (Fdez. Ladrera - S. Andrés de Trubia) bi orduetaraino doa tarte hori. Ondotik Alacanteko "L30-San Vicente-Cañada-Alcoraya-Rebolledo-Alacant" linea datorkio: autobus batetik bestera ordu eta erdia. Madril, Granada, Sevilla eta Valentzia hirietan, aitzitik, autobus batetik besterako tartea ez da behin ere 20 minutu baino luzeagorik. Jaiegunetan, berriz, itxaronaldia luzeagoa da. Jaietako batez besteko maiztasuna, azterketan egiaztatu denez, 23 minutukoa da. Oraingoan ere Madril, Bartzelona, Granada, Valentzia eta Zaragozako autobusak dira maiztasun hoberenekoak (12 eta 17 minutu artekoak), Murtzia, Oviedo, Alacant, Logroño eta Gasteizkoak (de 31 a 48 minutu) baino askozaz ere hobeto.

Zortzi lineatik batean maiztasuna ez da betetzen

Autobus-zerbitzu ona erdipurdikotik bereizten duen bereizgarri nagusietako bat puntualtasuna da. Hori betetzen zela egiaztatzeko, azterturiko 300 lineetako geltoki bakoitzean CONSUMER EROSKI-ko teknikariek lehen autobusaren helduera itxaron zuten; hura hartu ez eta hurrengoa iritsi arte zain egon ziren (honakoa hartu zuten) markesinetan adierazitako maiztasunak benetakoak ote ziren egiaztatzeko. Adierazitako orduan baino bost minutu beranduago iristea ere onartzeko modukotzat jo da, hiriko trafiko-baldintzen aldakortasunak erabiltzaileari horretara nolazpait egokitzea eskatzen baitio.

Tarteak tarte, azterturiko zortzi lineatik batek (%12) ez zuen bete markesinetan adierazitako maiztasuna. Datu hori, 2003 urteko emaitzen aldean egoera hobetu dela adierazten badigu ere, hutsune larria da, berez. Puntualtasuna larrikien urratzen duten autobus-zerbitzuak Murtzian aztertutakoak dira (lineen %44 berandu iritsi baitzen); ondotik Logroño (hamar autobusetik hiru berant heldu zen) eta Malaga (lau lineatik batek ez zuen bete adierazitako maiztasuna). Beste aldetik, A Coruña, Bilbo, Kordoba eta Oviedon azterturiko autobus bakar bat ere ez zen bost minutu baino beranduago heldu.

Hiri-busak eta teknologia berriak

 Teknologia berriei esker erabiltzaileak jakin dezake zenbat denbora falta den hurrengo autobusa iritsi arte, beranduago iritsiko den, oraintxe bertan non dabilen edota hurrengoa noiz helduko den. Geroz eta udal edo autobus-enpresa gehiagok ipintzen dituzte hiri-bus eta gainerako ibilgailuetan GPS dispositiboak, autobusak noiznahi non diren jakin ahal izateko. Horrelako datuak transmititzeko euskailuetako bat, autobus geltokietan instalatzen diren pantailak dira (bisitatu ditugun lau geltokitik hirutan daude horrelakoak).

Adiera horretan aurreratuen dauden hiriak hauek dira: Bilbo (bisitatu ditugun geltokien %80tan baziren pantailak), Valladolid eta Donostia (%70tan), Oviedo (%60tan) eta Murtzia (erdietan daude pantailak). Inolako pantailarik ez zen ikusi Iruñea, Valentzia eta Gasteizko geltokietan (nahiz azken hiri horretako 50 geltokitan ipintzeko prozesuari ekin zaion). Nolanahi, hutsuneak atzeman ziren aplikazio horretan ere: Logroñoko denetan eta Donostiako hirutik batean informazioa ez zegoen eskuragarri pantailak itzalita zeudelako; Granadako lautik batean funtzionamendu-alorreko akatsak atzeman ziren.

Interesa duen pertsonak datuok Internet (Bilbo, Bartzelona, Madril eta Kordoban bakar-bakarrik) eta telefonia mugikorreko mezuen bitartez ere kontsultatu ahal izango ditu (azterturiko 18 hirietatik hamarretan dago eskura, baliagarri eta erabiltzaileari mezu bakoitza 15 eta 30 zentimo artean kostatuko zaio).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto