Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

18 hiritako 300 hiri-bus linea bertatik bertara aztertuta. Horrez gainera, 3.000 erabiltzaileren iritzia: Puntualtasuna eta informazioa, hiri-busen gabezia nagusiak

Ematen duten zerbitzua biziki hobetu da lau urte honetan. Batez besteko maiztasuna 16 minutukoa da eta ibilbidearen prezioa, hainbat bidaiatako abonua erosiz gero, 0,55 euro

Geltokia, itxaroteko lekua

  Bidaiariaren ibilbidea, autobus geltokira iritsitakoan hasten da. CONSUMER EROSKI-ko teknikariek bisitatu dituzten hamar gunetik ia zortzi garbi eta txukun zeuden. Bartzelona eta Murtzian azterturikoen erdietan, eta A Coruña, Malaga eta Gasteizko hamar geltokitik hirutan, zikinkeria, pintaketak, edota kristal hautsiak atzeman dira. Geltokien %83k markesina eta aulkia dauzkate: egoera 2003koaren antzekoa bada ere, gogoan izan dezagun urte hartan hiru geltokitik batean ez zegoela horrelako elementurik (A Coruña, Alacant, Bartzelona, Kordoba, Murtzia eta Gasteizen, adibidez).

Geltoki gehien-gehienetan hiri-busen ibilbideak, maiztasunak eta ordutegiak agertzen zituzten taulak ikusi ziren (salbuespenak: Granada eta Sevilla). Erabiltzailea artatzeko zerbitzuez eta tarifez informazioa ematen duten geltokiak erdiak baizik ez dira (A Coruña, Kordoba, Logroño, Murtzia, Oviedo, Sevilla eta Zaragozan bisitatu direnetan, bakar bat ere ez).

Erabiltzaileen kexu ohikoenak: maiztasunak, puntualtasuna eta txartelaren prezioa

  Azterturiko 300 lineen hamarna erabiltzaileri inkesta txiki bat egin zieten CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, hots, ohiko 3.000 autobus-erabiltzaileri galdetu zitzaien. Emaitzek, erabiltzaile horien hein bateko asetzea baizik ez dute agertzen: kexa egiteko motibo behienak maiztasunak, puntualtasuna eta txartelaren prezioa dira. Izan ere, inkestari erantzun dioten erabiltzaileen %44k bakarrik uste du autobusak puntual dabiltzala; %17k, berriz, bere orduan behin ere iristen ez direla esan zuen. Inkestari erantzun dioten erabiltzaileen erdiak baino gehiagok, gainera, autobusen maiztasunak aproposak ez direla esan zuten (hamarretik zortzik Malagan eta hamarretik zazpik Bartzelona eta Zaragozan). Txartelaren prezioari dagokiola, hamar erabiltzailetik ia seik prezio horrekin ados ez daudela ihardetsi zuten.

Hamar erabiltzailetik zortzik, aldiz, autobusen kontserbazio eta garbitasun egoerari ona irizten diote; %63ren aburuz, gidariek ibilgailuak behar bezala daramatzate baina, %37ren iritziz, alderdi hori dezente hobetu daiteke. Amaitzeko, Espainiako hiri-busen lau erabiltzailetik hiruren iritziz, autobusetako gidarien jokaera ona edo oso ona da.

Hamar erabiltzailetik ia zazpik uste du hirietako zonak eta auzategiak hiri-bus lineen bidez ederki lotuak daudela. Asetze-maila garaiena Sevilla eta Malagako erabiltzaileek agertu zuten; desadostasunik nabarmenenak A Coruña eta Gasteizen aurkitu ziren, lineen kopuru eta maiztasun urriak arrazoi behinena izaki.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto