Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

18 hiritako 300 hiri-bus linea bertatik bertara aztertuta. Horrez gainera, 3.000 erabiltzaileren iritzia: Puntualtasuna eta informazioa, hiri-busen gabezia nagusiak

Ematen duten zerbitzua biziki hobetu da lau urte honetan. Batez besteko maiztasuna 16 minutukoa da eta ibilbidearen prezioa, hainbat bidaiatako abonua erosiz gero, 0,55 euro

 Agian metroaren, tranbiaren edo trenaren lehiagatik, agian geroz eta zorrotzago bihurtzen ari den erabiltzaileari zerbitzua eman behar zaiolako, agian garraio publikoa sustatzeko modurik eraginkorrena horien kalitatea hobetzea dela ulertu dutelako botere publikoek. Kontuak kontu, Espainian hiri-busek ematen duten zerbitzua dezente hobetu da lau urte honetan. Horrelaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k, bertako teknikoek 18 hiritan 300 linea aztertu ondoren: 30 bus-linea Madril eta Bartzelonan, 25 Valentzia eta Sevillan, 20 Malaga, Zaragoza eta Bilbon, 18 Murtzian, 15 Alacant eta Valladoliden, 12 Granadan eta 10 Kordoba, A Coruña, Logroño, Oviedo, Iruñea, Donostia eta Gasteizen. Aurtengo azterketa hiri-busek batez besteko "ongi" kalifikazioarekin gainditu dute baina 2003 urtean CONSUMER EROSKI-k antzeko ikerlana egin zuenean, batez besteko kalifikazioa "gaizki" hutsa izan zen.

Aurrerapenik esanguratsuena -harrigarri ere gertatzen dena, batez besteko "oso gaizki" hartatik "oso ongi" berrira etorri baita- bus-gidariek lana egiteko modua izan da. Orain lau urte geldiketa latzak, azkarregi gelditzea, behar ez bezala geratzea eta, hitz batez, gidaritza lakarra ohikoa zelarik, 2007ko honetan bakanak izan dira horrelakoak. Ez da harritzekoa, beraz, bidaiaren kalitatea eta erosotasuna eta geltokietan ezarritako azpiegiturak ikerlan honetako alderdi positiboenen artean agertzea. Dena, ordea, ez da argi: bada oraino zuzendu beharreko akatsak, hala nola erabiltzaileari, bai geltokian, bai ibilgailu barruan eman beharreko informazioa, puntualtasuna (azterturiko zortzi lineatik bat geltokira bost minutu berandu iritsi zen, behintzat) eta ezinduen premietarako egokipena (hainbat hiritan, busen %15 - %20 egokitu gabe daude oraino).

Hiri-busen zerbitzurik hoberenak Madril, Malaga, Oviedo eta Bilbon ikusi ziren (denen batez bestekoa, "oso ongi" erabatekoa); emaitza txarrenak, berriz, Alacant eta A Coruñako busek jaso zituzten: batez besteko nota "onargarri" baino ez dute merezi izan (Granada, Logroño, Murtzia, Valladolid eta Gasteizkoek bezala). Azterketak erakutsi duenez, autobusen batez besteko maiztasuna 16 minutukoa da linea bakoitzean astegunetan eta 23 minutukoa asteburu eta jaiegunetan; dena den, hiri eta linea batetik bestera alde nabarmenak atzeman dira. Indarrean dauden tarifez ari garela, ibilbide bakarreko ohiko txartelaren batez besteko prezioa 0,97 euro da: Logroñon kobratzen duten 0,56 eurotik Bartzelonako 1,25 euro horretara. Hainbat bidaia egiteko abonua hartzen bada, ibilbideko prezioa %42an murrizten da batez beste, hots, 0,55 euroraino doa. Erabiltzaile gehienek hainbat ibilbide egiteko bono edo txartelak hartzen dituztela kontuan izaki, Bartzelonako busaren prezio handia nabarmendu egiten dela ondorioztatuko dugu (0,69 euro ibilbide bakoitzeko); ondotik Donostia, A Coruña eta Oviedokoak datoz; merkeenen artean Logroño (0,42 euro ibilbideko), Gasteiz, Valentzia, Iruñea eta Zaragoza agertzen dira.

Txostenak hiri-busa hartu ohi duten erabiltzaileen iritzia ere jaso du. Horretarako, 18 hirietan, geltokitik gertu, 3.000 erabiltzaileri egin zaizkie hainbat galdera. Egunero darabilten autobusarekin gustura daude erabiltzaileak, oro har, baina erdiak baino gehiago kexu agertzen dira hiru kontutan: linea batzuen maiztasun eskasa, puntualtasunik eza eta gehiegizko prezioa. Dezente agertzen den erreklamazio bat (inkestan parte hartu dutenen %37k horrela dio) profesionalek garraio publikoko ibilgailuak gidatzen duten modu aldrebesa da. Autobusen txukuntasun eta kontserbazio egoera, eta gidariengandik hartzen duten tratamendua asetzeko modukoak dira erabiltzaile gehien-gehienentzat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto