Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Organoen transplantea: Bizia, elkartasunezko opari

Errefusaren aurkako borrokan aurrera egin eta albo-ondorioak urritzeak, emaniko organoen transplanteen bilakaera handia eragin dute: mundu osoko lider da Espainia, alor horretan

Ohiko zalantzei erantzunak

Nor izan daiteke organo eta ehunen emaile? Zeinahi gizaki osasuntsu da emaile potentzial, bizi zelarik emaitzaren kontrako berariazko adierazpena egin ez badu. Adin mugarik ez dagoen arren, adin txikikoen eta ezinduen kasuetan guraso-agintea duten pertsonen borondatea bete behar da (30/1979 Legea). Heriotza gertatu den uneko baldintza klinikoek determinatuko dute zein organo eta ehun dira transplantatzeko baliagarriak. Dena dela, emaileak ezin izan du eta ezin du nozitu minbizia edo bestelako gaitz infekziosorik edo argi ez dauden kausengatiko gaixotasunik, horiek transplantearen bidez transmiti balitezke.

Zer egin behar da emaile izateko? Erabakia familiari eta lagun minei jakinarazi behar zaie, emailea hiltzean horiexek izango baitira kontsultatuak aurreneko unean. Emaile-agiria bete egin daiteke (doakoa eta altruista) orobat, hainbat tokitan: Transplanteen Erakunde nazionalean, ospitaletan, Osasun Saileko kontseilaritzetan, etab. Emaile-agiria edukitzeak ez du konpromisorik adierazten, iritziz aldatzekotan.

Zer gertatuko da, emateari familiak uko egiten badio? Espainian senitartekoen borondatea betetzen da beti, hildakoa emailea bazen ere.

Emaile bizidunaren organorik transplanta ahal daiteke? Organo bat edo horren partea (eskuarki, hezur-muinena, giltzurruna, gibel eta birika-segmentuak) eman daiteke, horren erauzketak bizia arriskutan ipintzen ez badu eta bere funtzioa emailearen organismoak behar bezain seguru eta egokiro konpentsatua gerta badaiteke. Emaileak adinez heldu izateaz gainera, buru-ahalmenen eta osasun-egoera egokian egon behar du. Aurretiaz, hartu duen erabakiaren ondorioez informatu beharko zaio eta baimena berariaz, jabeturik eta interesik gabe eman beharko du. Salbuespenak salbuespen, horrelako emakidak zuzeneko senideen (guraso, seme-alaba, anai-arreba...) artean bakarrik onartzen dira.

Nola eta non gertatu behar da emailearen heriotza? Emailearen garun-heriotza (garunaren funtzioen atzera gabeko gelditzea) ospitalean, UCI mugikor edo SAMU batean gertatu behar da, proba guztiak egin eta organoak behar bezala kontserbatu ahal izateko. Garun- edo entzefalo-heriotzaren diagnostiko mediko legala egun, Espainian, 1999ko abenduaren 30eko 2070/1999 Errege dekretuaren 1. Eranskinean dago arautua eta, esate baterako, diagnostikoa organoaren erauzketa eta transplantean esku hartuko ez duten hiru sendagilek egitea agintzen du, besteak beste.

Zergatik batzuetan errefusatzen du transplantatu zaion organoa hartzailearen organismoak? Errefusa arrazoi soi batengatik jazotzen da: organismo bizidun orok bere osotasun fisikoa eta biokimikoa defendatzeko, bertan sartzen den kanpoko eragile bizidun guztia suntsitu egingo du. Organismoak, bere burua antigenoek (substantzia proteikoak) inbaditurik sentitzean, defentsazko senez erreakzionatzen du, transplantatutakoa errefusatuz. Errefus hori saihesteko, ordea, pazienteari botikak (immuno-ezabatzaileak) eta tratamenduak aplikatu behar zaizkio eta, ondorioz, pazienteak immunitate osoa galduko du. Nolanahi ere, errefusaren eragina minimizatzeko, transplantea egitean emailearen eta hartzailearen arteko elkargarritasuna aintzat jotzen da, odol-multzoari eta HLA sistemari (giza antigeno leukozitarioak) begiratuta.

Zer da "Espainiar Eredua"? Organoen emakidak hobetzeko xedez, Espainian hartutako neurri multzo bat da. Eredu hori betetzea OMS erakundeak aholkatu du eta munduko hainbat tokitan aplikatzen ari da, Espainian erdietsitako emaitzekin. Espainiar Ereduaren arrakasta diziplinarteko ikuspegitik bakarrik uler daiteke, lege, ekonomia, politika eta medikuntza alorretako alderdiak biltzen baitira bertan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto