Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Organoen transplantea: Bizia, elkartasunezko opari

Errefusaren aurkako borrokan aurrera egin eta albo-ondorioak urritzeak, emaniko organoen transplanteen bilakaera handia eragin dute: mundu osoko lider da Espainia, alor horretan

España, munduko lider líder emailetan

  2006 urteko estatistikek agertu dutenez, Espainiak hamalaugarren urtez mundu osoko lider segitzen du emaitza kontuetan, zerrendan bigarren agertzen den Estatu Batuetatik zortzi puntura. Milioi bat biztanleko, Espainiak 33,8 emaile ditu eta Europar Batasun osoak 18,8 baizik ez; horiei esker, urtean 3.756 transplante egiten dira eta, perspektibek diotenez, 2007 urtea oraindik hobea izango da: Transplanteen Erakunde Nazionalak emaniko datuen arabera, aurten organo-emaitzen kopurua %3 kasik ugaldu da -630etatik 647ra arte- eta transplanteena, berriz, %1,5 -1.502tatik 1.526tara-, iazkoaren aldean.

Organoen emaitzekin gizarteak kontzientzia hartzea errealitate bilakatu da, dagoeneko: Espainiako biztanleriaren %66,5 bere organoak emateko prest agertzen da, emaile-agiria horien %8,2k baizik ez badu ere, Madrilgo Unibertsitate Autonomoak Transplanteen Erakunde Nazionalarentzat eginiko "Organoen emaitzaren aurrean espainiarrek 2006 urtean duten jarrerari buruzko inkesta nazionalak" erakutsi duenez. Portzentaje horiek apenas aldatu diren 1993az geroztik: orduan, hil ondoren, organoak emateko prest zegoen espainiarren %64,5, emaile-agiria %6,2k ez zeukan arren.

EAE izan zen emaitzen indize handieneko autonomia erkidegoa (48,4 emaile, milioi bat biztanleko); ondotik Kantabria, Asturias, Balear Uharteak eta Nafarroa zetozen. Denetan ere, milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiago zegoen (nazioartean, zifra horixe omen da erdiets daitekeen handiena. Espainian iaz 2.155 giltzurrun, 1.051 gibel, 274 bihotz, 169 birika, 94 pankreas eta 13 heste-transplante egin ziren, guztira. Horrez gainera, emaitza ez egiteaz ari garela, familiek sekula baino ukapen gutxiago egin zuten (denen %15,2k bakarrik eman zioten ezetza eskakizunari: munduko kopururik apalena, alegia.

Itxarote-zerrenda, ordea, nekez konpon daitekeen arazoa da oraino ere: 2006 urtean 5.000 paziente zeuden organo osasuntsu baten zain.

Organoka sailkatuz gero, 2007 urteko lehen hilabeteetan 77 paziente ziren bihotza hartzeko itxarote-zerrendan; giltzurrunaren premian zeudenak 4.188 ziren, 736 gibela behar zutenak eta birika berria ezinbestekoa zutenak, 125 gaixo.

Espainian, organoak transplantatzeko itxarote-epeak munduko beste zeinahi herrialdetan baino laburragoak dira, orokorki, baina gibela edo bihotza hartzeko zain dauden pazienteen %10 - %15 hil egiten da organo egokia aurkitu bitarteko horretan. Dena den, larrialdi egoeran bizi-organoei dagokienez, epea egun batzuetara murrizten da eta, gainera, kasurik gehienetan, transplantea lortzen da. Larrialdi gutxiagoko egoera batzuetan, aldiz, batez besteko itxarote-epeak hauek dira: gibela hartzeko, sei hilabete; bihotza hartzeko, lau eta birika jasotzeko, zazpi edo zortzi hilabete. Giltzurrunari dagokiola (pazienteak, eskuarki, dialisian itxoiten du) batez besteko epea 15 eta 18 hilabete bitartekoa da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto