Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Bat-bateko heriotza: Hamar minutu baino ez, bizia salbatzeko

Bat-bateko heriotzen %85en kausa bihotzean datza, miokardio-infartu akutua, gehienetan. Heriotza horien %30 saihestu egin liteke, espazio publikoetan desfibriladoreak ipiniz gero

 Sute itzalgailuak geure eguneroko errealitatean txertatu dira, inongo arretarik ez dute ekartzen. Kardiologoek aspaldiko partez esan dutenez, era berean espazio publikoetan desfibriladore erdi-automatikoak ipini beharko lirateke. Ekipamendu mediko horrek, bat-bateko heriotza nozitzeko aurreneko seinalea bat-bateko heriotza bera izan dezaketen pertsonen bizitza salbatzeko balioko du, agian.

Helduaren bat-bateko heriotza ustekabean agertzen da, gaixotasun baten (era berean, ustekabeko) eboluzioaren ondorioz edo bestelako kausengatik. Adituen arabera, bat-bateko heriotzen %85en kausa bihotzean datza. Eragindakoak oraino 30 urteak beteak ez dituenean, jaiotzatiko kardiopatiarekin edo transmisio genetikoko gaitzarekin identifikatu ohi da; helduagoa denean, berriz, kardiopatia iskemiko izeneko arteria koronarioen endekapen-gaitzarekin lotzen da.

Maiz, osasun kardiobaskularraz beste aldetik doan egungo bizimoduaren ondorioz, geroz eta gizaki gazteagoetan agertzen den miokardio-infartu akutua (MIA) izaten da ohikoena. Gizasemeak 45 urte inguruan izan dezake infartua eta emakumeak, lehenago, estrogenoen eraginez, 65 urte arte babestutzat jotzen bazen ere, egun 52 edo 53 urterekin nozi dezake infartua. Arrisku adinaren zabaltze hori, tradizioz gizonezkoak izan duen bizimodu kaltegarria emakumeak hartu izanari egozten zaio. Emakumearen bihotza astintzen duen infartua, gainera, are eta larriagoa da.

Bat-bateko heriotzaren agerpena deigarria eta nabarmena da: pazienteak konortea galdu eta zerraldo erortzen da. Baliteke zorabiatze horietako asko lipotimia baten ondoriozkoak izatea baina beste hainbaten eragilea bihotzaren okerreko funtzionamendua da. Horrela bada, minutu guztiak hil edo bizikoak dira. Pertsona horren bizia aritzeko bizkortasunak baldintzatuko du. Berpizteko aukerarik izatekotan, saiakera 10 minutu igaro aurretik egin behar da: pasatzen den minutu bakoitzean bizirik irauteko aukeren %10 suntsitzen da. Horregatik, une hori igaro ahala pertsona suspertzeko aukera urrunduz doa. Egokiena, lau minutu bete aurretik desfibrilatzea litzateke, hortik aurrera kalte zerebral edo neurologikoak nozitzeko aukerak biderkatu egiten direlako.

Zer egin?

 Helduaren bat-bateko heriotza edonori etor dakioke, noiznahi eta nonahi. Heriotza horietako askok etxean harrapatzen dute pertsona, gauez, baina kalean ere mordoxka jazotzen dira. Zer egin, ordea, horrelakoetan? Edonork ezagutu beharko lituzke eman beharreko hiru pausoak, horrelako jazoerarik suertatuz gero.

  • Lehenbailehen 112 telefonora deitzea, hori baita larrialdietarako zenbaki bakarra.
  • Bitartean, berpizte maniobrak egin behar dira (bihotz-masajea eta ahoz ahoko arnasketa).
  • Jazoera gertatu den toki horretan baldin badago, kanpo-desfibrilatzaile erdi-automatikoa aplikatzea (KIDEA). Aparatua pazientearen bularrean jarrita, ematen duen deskarga elektrikoak bihotza berriro jarriko du martxan.

Adituak kexu daude, populazioak orokorki biktimak berpizteko oinarrizko neurriez (bihotz-masajea, ahoz ahokoa, etc.) oso-oso informazio urria hartzen duelako: prestakuntza hori eskoletan irakatsi beharko litzateke, ordubetean ikasi eta bizitza osoan gogoratzeko modukoa baita. Dagoeneko, Madrilgo erkidegoko hainbat ikastetxetan hasi dira horrelako prestakuntza ematen.

Prebentzioaz ari garela, beste zeinahi gaitz kardiobaskularrak eskatzen duen berbera da hemen ere: erretzeari utzi, kolesterol, hipertentsio eta azukre mailak kontrolatzea, ariketa fisikoa egitea eta dieta zaintzea. Neurri hauexek, lehen bihotzekoa eman ostean aplikatuz gero, bigarrengoa prebenitzen laguntzeko balio dute.

Estatu Batuetan ?honelako neurriak hartzean aitzindari izan den herrialdeetako bat?bat-bateko heriotzaren intzidentzia Espainiakoa baino handiagoa da: kasu bat mila biztanlekoa da, hots, bost heriotza 10.000 laguneko. Bost horietatik, batez beste, hiru pertsona suspertzerik ezinezkoa izaten da, krisia egokitzen denean aurrean inor ez da eta. Beste biak, berriz, espazio publikoetan gertatzen direnez, bada zer egiterik, lekukoek bizkor jardun, premiazko materiala (desfibriladorea) eskura eduki eta krisiaren kausa infartua izanez gero. Horrelako episodioa nozitzen duten bost pertsonetatik bat salbatzen dela diote adituek. Bizirik irauteko aukera %20 da, konortea galdu ondorengo 10 minutuetan bakarrik.

Espainiako Kardiologia Elkarteak eta Medikuntza Intentsibo Kritiko eta Unitate Koronarioen Elkarte Espainiarraren arabera, infartuengatiko heriotzen %30eraino saihets ditzake desfibriladoreak. Aparatuok jendetza bildu ohi den espazio publikoetan ipin daitezela eskatu izan dute asko-askotan elkarte bi horiek. Predikuan adibidea baliatuz, l Espainiako Kardiologia Elkarteak 2004 urtean egin zuen historiako "bihotz-babesdun" lehen kongresua, bilera egin zen egoitzan, Bartzelonan, bihotz-sorospeneko zutabe bat (telefono kabina baten antzekoa, bere desfibriladore eta guzti) ipinita.

Bihotz-babesdun tokiak

Elkarte zientifikoek eta medikoek babes zibileko pertsonala, suhiltzaileak, polizia eta antzekoak KIDEA aparatua horni daitezen eskatzen dute, jazoera gertatu den tokira beroriek iristen baitira aurrenak; era berean, horrelako aparatuak jende asko biltzen den toki publikoetan ?zentro ofizialetan, aireportuetan, tren geltokietan, estadioetan, ikuskizun edota bilerak egiteko esparruetan, ikastetxeetan, enpresetan, azalera handietan, etab.? instala daitezen ere aholkatzen dute.

Medikoa ez den pertsonalak KIDEA erabiltzea eta pertsonal horren prestatzea legeztatu dituzten aurreneko erkidego espainiarrak Galizia, Katalunia eta Andaluzia izan ziren. Egun, bertan sartu dira Kanariak, Nafarroa, Euskadi, Balearrak eta Aragoi. Testuari hainbat aldaketa eragin ondoren, kontu hau arautuko duen dekretuaren fase aurreratuan dago orain Madrilgo erkidegoa, osasun alorreko aginteen onespenaren zain. Valentzia eta Murtziako erkidegoek, berriz, desfibrilatze programak legeztatu eta martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.

1.700 euro inguru kostatzen diren desfibrilatzaile horien banaketa ere era bat baino gehiagotan egin da, erkidegoen arabera. Katalunia izan da lehen artapeneko zentro guztietan desfibriladore erdi-automatikoak ipini dituen eta horrelakoak erabiltzeko sendagileak eta erizainak prestatzen aurrenekoa. Galizian, adibidez, hondartzetan instalatu dira; Nafarroan, larrialdi-zerbitzuen erantzuteko epea handiagoa den mendi eta landa guneetan. Gaztela-Mantxan, Guadalajarako polizia eta suhiltzaileak ekipamendu horrekin hornituko dira.

KIDEA aireportuetan instalatzea Europan kalitate-irizpidetzat hartua dago. Egun baliagarri daude Espainiako trafiko handieneko aireportuetan, hala nola Madril, Bartzelona, Mallorca eta Tenerifekoetan. Aire-konpainia batzuek ere ozeanoz haraindiko hegaldietarako desfibriladoreak eskuratu dituzte; Iberia espainiarrak, berriz, bertan behera utzi zuen plana, aparatuak erosiko zituela iragarri bazuen ere.

Kirolariaren bat-bateko heriotza

 Espainian bat-bateko heriotzak urtero 15 - 20 kirolari hiltzen ditu, Kirolarien Bat-bateko Heriotzaren Erregistro Nazionalaren arabera; erakunde hori kudeatzen dute Kirolaren Goi Kontseiluak, Espainiako Kardiologia Elkarteko Kirol eta Ariketa Fisikoaren Kardiologiako Lantaldeak eta Kirol Medikuntzaren Espainiako Federazioak.

Kirolak berak bakarrik ez du eragiten bat-bateko heriotza. Normalean, zelaian edo pistan konorterik gabe zerraldo erori den kirolari edo atletak aurretiaz bazuen bihotzeko gaitzik (jaiotzatiko kardiopatia) edo bihotz endekapen-gaixotasunik. Kirolik egiten den toki denetan desfibriladoreak egon daitezela eskatzen dute espezialistek: gimnasio, atletismo pista eta kiroldegietan. Kirol klub handi zenbait ere hasiak dira desfibriladoreak instalatzen. Lehena Barcelona FC izan zen eta ondotik, besteak beste, Madril, Betis, Sevilla eta Bilbao Athletic etorri zaizkio.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto