Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kirurgia estetikoa eta onarpen informatua

Ebakuntza estetikoa onartzeak ondorioak ere onarrarazten ditu

 Emakumeak klinikara jo zuen, izterretako barne aldean liposukzioa egitera. Ebakuntza amaiturik, pazienteak ezker goi-atala paralizaturik sentitu zuen, baina sendagileak ez zion garrantzi handirik eman. Molestiak geroz eta handiagoak ziren eta, azkenean, ebakuntzan luze izaniko posturaren ondorioz, ezker aldeko plexu brakial sekundarioko lesioa, erradio nerbioaren eta enbor axilarraren paralisia, bi izterren barrualdeetan lesio erretiforme hiperpigmentatuak eta depresio egoera diagnostikatu zizkioten. Epaiketara jo zuen, lesioak nozitzearren eta sendatzeko behar izan zituen 375 egunengatik indemnizazioa eskatuz. Eta epaiketa partzialki irabazi zuen, Epaitegiaren iritziz, alde batetik, lesio guztiak ez baitziren ebakuntzaren ondoriozkoak eta, beste aldetik, informea jaso ondoren, orban hiperpigmentatu haiek gerta zitezkeela zioen txostenean ados zegoela sinatu zuelako. Epaiarekin ez alderdi bat ez bestea konforme ez zeudenez, biek ere apelatu egin zuten eta bigarren instantzia horretan kontsumitzaileak epaiketa erabat galdu zuen. Asturiasko Entzutegiak, 2006ko ekainaren 22an emaniko epaian, pazienteak sinatu zuen adostasuneko txostena sakon eta zehatza zela deliberatu zuen, erabiltzailea ogibidez sendagile zela eta ebakuntza izan aurretik ere depresioa nozitzen zuela kontuan izanik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du