Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxeko animalia erostea. Gaixotasun eta heriotzagatiko kontratuaren eta bermearen baliogabetasuna

Gaixo zegoen eta handik egun batzuetara hil zen txakurkumeagatik 550 euro ordaindu zuen

 Kontsumitzaileak txakurkumea erosi eta 550 euro ordaindu zituen. Handik bi egunera albaitariarengana eraman zuen, gaixo omen zegoelako. Bisitagatik 384 euro ordaindu zuen. Animalia hilik, bezeroak ordaindutako prezioa gehi eginiko gastuak itzul zekizkion eskatu zion txakurra erositako establezimenduko arduradunari. Adostasunera iritsi ziren: establezimenduak dena ordainduko zion baldin eta saldu zuenean animalia gaixo zegoela egiaztatzen bazen. Animalia artatu zuen albaitariak halaxe berretsi zuen baina saltzaileak ez zuen fakultatiboaren erabakia onartu. Erostunak epaiketara jo eta irabazi egin zuenez, saltzaileak 934 euro ordaindu behar izan zizkion. Balearretako Lurralde Entzutegiak, 2006ko martxoaren 24an emaniko epaian dioenez, gaixotasun kutsagarriak dituzten animalien salerosketak kontratua erabat indarrik gabe uzten du: legez kanpoko negoziozko eragiketa da hori, gaixotasun kutsagarriak dituzten animaliak eta azienda merkataritzaz kanpo baitaude.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto