Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Lehen hegaldia atzeratzearren bigarrena galduta, konpainiak indemnizaziorik eman nahi ez

Lagun taldeak Kanarietarako lau eguneko bidaia kontratatu genuen bi konpainien bitartez: lehenak gure herritik Madrilerako bidaia egingo zuen eta bigarrenak Madril - Kanariak bidea. Irteerako eguna elurturik argitu zuenez hegaldia bi ordu eta erdi beranduago irten zen; beraz, Madrildiko hegaldia galdu egin genuen. Konpainiak, hala ere, ez zigun inolako informaziorik eman eta beste konponbiderik bilatzeko ezer ere ez genuen egiterik izan. Horregatik Madrilen, aire konpainian eta OMIC-en erreklamazioa aurkeztu genuen, beste bost billete erosi behar izan baikenituen, bakoitza 382 euro ordainduta. Kontua da Kontsumokoek erantzun dutenez, ezin jo daiteke kontsumo-arbitraiara erreklamazioa hartu duen konpainia hori bertako kide ez delako. Nolako eskubideak ote ditu, hortaz, bidaiariak?

Lehen-lehenik, kontuan izan dezagun atzerapen guztiek ez dituztela bidaiariaren aldeko eskubideak sortarazten. Honelako kasuetan bakarrik eska daiteke eskubideak betearaztea:

  • Bi ordu edo gehiagoko atzerapena, 1.500 kilometro arteko hegaldietan.
  • Hiru ordu edo gehiagoko atzerapena, Europako Ekonomi Elkarte barneko 1.500 kilometro baino gehiagotako hegaldietan eta 1.500 eta 3.500 kilometro arteko gainerako hegaldi guztietan.
  • Lau ordu edo gehiagotako atzerapena, gainerako hegaldietan.

 Horrelakoetan bidaiariari hainbat eskubide zor zaizkio, hala nola itxaronaldiaren araberako janari eta freskagarriez osaturiko artapena jasotzea, telefonozko bi dei egiteko aukera ematea, etc. Gure kasuan, 1.500 kilometroko bidaian gerorapena bi ordu baino handiagoa izan zenez, esandako artapen hori jasotzeko eskubidea zeinahi eragindakori zor zaio. Halaz ere, baldintza klimatikoak atzerapen horren kausa nahikoa izan baziren, aire konpainiari ezin egotz dakioke inolako erantzukizunik. Dena den, kaltetuei informazioa eta artapena emateari uko egin zionez, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza nagusiaren aurrean konpainia horren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango da. Organismo horrek bidezkoak ikusten dituen neurriak hartuko ditu, are konpainiari zigorra ezartzea ere, eta baldintza klimatikoek hegaldia geroratzea agintzen zuten ala ez planteatuko du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto