Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Igogailuko telefonozko komunikazio zerbitzuari baja eman nahi komunitateak

Asturiasen bizi naiz. Gure eraikineko igogailuak bi botoi dauzka; bata, alarma da; besteak, aparatua darabilten pertsonak igogailuen mantenu zerbitzua ematen duen konpainiarekin kontaktuak jartzeko balio du. Zerbitzu honi baja eman nahi diogula azalduta, enpresak hori ezinezkoa dela jakinarazi digu, zerbitzu hori derrigorrezkoa dela xedatua baitu legea. Beraz, ordaintzen segitu beharko, ez omen da beste erremediorik. Horrela al da hori?

 1314/1997 Errege Dekretuak, altxatu berri diren eraiki guztietako igogailuetan norabide biko komunikazio sistema instalatzea derrigorrezkoa dela xedatua du. Araua aplikatzea derrigorrezkoa da, 1999ko uztailaren 1etik. Dena den, Asturiasko printzerrian Industria eta Enpleguaren Kontseilaritzak 2005eko ekainaren 15ean, urtarrilaren 21eko 57/2005 Errege Dekretuaren aplikazioa argitzen eta zehazten duen Ebazpena eman zuen. Horretako 6. artikuluak, norabide biko komunikazio sistema dela eta, neurri hori egunero behin-behingoz okupatzen diren eraikinetan eta urte-sasoi jakinetan bakarrik okupatzen diren eraikinetan baizik ez dela aplikatuko xedatzen du; salbuespen horietan, eraikineko etxebizitzen %20 gutxienez iraunkorki bizilagunik ez dituzten etxeak, okupazio apaleko etxeak eta bestelako eraikinak (hala nola industri jarduerak gauzatzen direnekoak) sartzen dira. Datu horiek ikusirik, eragindako herritarrak bere kasuari zein arau aplika diokeen egiaztatu ahal izango du. Dudarik izatekotan, kontuan har beza eraikinen kalifikazioa Administrazioak egiten duela, inspekzioak egiten dituen kontrol-erakunde baten bitartez. Beharrezkoa badu, Industriaren Kontseilaritzan kontsulta beza.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto