Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Net Label, ingelesez, "Sareko zigilua" da. Horrela esaten zaio geroz eta hedatuago dabilen fenomeno berri bati, Interneteko doaneko eta legezko musikari dagokionari. Musika hori, web orri batean egoitza birtuala duten enpresa diskografiko txikiek eskaintzen dute dirua irabazteko -zuzeneko- asmorik gabe; horien asmoa, batez ere, Creative Commons (copyright itxi-itxia eta "erabat askearen" arteko erdibidean dauden lizentzien) izenekoen babespean kultura zabaltzea da. Net Label horien atzetik artea ogibide bihurtzeko asmoa duten artista batzuek dihardute, baina hauen negozio-ikuskera eta diskografiko tradizionalena ez da berdin-berdina: hauek ez dute sinesten diskoa produktua banatzeko bitartekoa denik; alderantziz, deskargak doan egiten dira eta dirua lortzen dute artistari egiten zaizkien emakidetatik, kamiseta edo txapak saltzetik, (Net Label horiek sormen handiko merchandising-ez baliatzen dira) kontzertuak ematearren, etab.
Tokyo Dawn Records
Miklataklitim
Ideology Records
Sofasound Records
Google Web History: erabiltzaileak nabigatzean zeharkatu dituen web orriak gogorarazteko
Webeko nabigatzaileei maiz gertatzen zaie: orain egun batzuk oso orri interesgarria bisitatu du baina helbidea ez du gogoan eta ezin dute aurkitu, bila eta bila ibili arren. Arazoaren konponbidea, egunean bisitatu diren web ori guztien erregistroa izan eta bertan miatu ahal izatea litzateke. Horixe egiten du Google Web History-k. Google-ren zerbitzu horri esker, orri bat bisitatzen den edo Google-n bilaketa bat egiten den bakoitzean, informazio hori zerbitzari batean gordetzen da. Bertara sartu eta, hortxe agertzen da aspaldi onetan bisitatu ditugun orrien zerrenda. Egutegi horri esker, zeinahi egunetan eginiko nabigazioen historiala kontsultatu edo, bestela, zein egunetan nabigatu dugun gehiago ikus daiteke, helbideen koloreak hori ere adierazten baitu. Sistemak eskaintzen duen Trends (joerak) izeneko atalean erabiltzaileak egiten dituen bilaketa-ereduak, nabigatzeko ordutegiak eta gehien bisitatu diren guneak aztertzen dira. Esan gabe doa: historialetik orriak ezaba daitezke, aztarnarik ez uzteko.
Algoritmoa Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa