Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ur gehiago edatea. Zenbat eta ur gehiago edan, orduan eta errazkiago kanporatuko dira metaturiko likidoak. Mineralizazio urriko ura (edo hiposodikoa, hots, 100 mililitroko 20 mg sodio baino gutxiago daukana) hartzea komeni da. Lehen basokada, dena den, barau edan behar da, limoi zukuarekin nahasia, arazgarri izan dakigun.
Zortzi dira organismoarentzat funtsezko diren aminoazidoak, egunero dieta bidez ekarri behar ditugunak, gorputzak ezin baititu ekoitzi horrelakoak. Zortziak ere animali proteina ugariko elikagaietan (arrautza, arrain, haragi, esne eta esnekietan) daude.
Trukua Egunean zehar pare bat litro aho bidezko suero edatea. Etxean ere egin daiteke suero hori: litro bat ur irakin, limoi zukua, 2 koilara handi azukre, koilaretxo bat bikarbonato, koilaretxo erdia gatz. Suero honek likidoak eta elektrolitoak berreskuratzen eta, noski, deshidratazioa itzurtzen laguntzen du, uda partean aski ohikoa den gastroenteritisak probokaturiko diarrearen ostean.
Clostridium botulinum bakterioaren toxinak probokaturiko elikagai bidezko toxikazioa. Botulismoa kutsatzeko arrisku bizieneko elikagaiak etxeko kontserbak eta erdi-kontserbak dira. Sintomak -abdominalak edo neurologikoak- kutsaturiko elikagaia hartu ondorengo hamabi orduetatik zortzi egunetara agertu ohi dira. Hilgarria izan daiteke botulismoa.
Ukitzen duen elikagaiari partikula toxikorik itsatsi gabe, tenperatura handiko egospena pairatzeko prestatua dago aluminio papera. Halaz ere, aluminio papera egosaldi laburretan (papilloteak, pastel moldeak) bakarrik baliatzea aholkatzen da, produktu azidoak (tomate saltsa edo limoi zukua) ahal dela ukitu gabe. Tenperatura handian azidoaren erreakzioak paper horren geruza babeslean alterazioak eragin ditzakeenez, era horretan aluminioak elikagaia ukitu egingo luke.
Lezitina gure organismoko zelula guztietan datzan gantz-konposatua da eta lipidoen metabolismoan hartzen du esku. Betetzen dituen oinarrizko funtzioetako bat, adibidez, odoletan dabilen kolesterola suspentsioan mantentzen laguntzea da; horrela, beraz, ez da itsatsiko zain eta arteria-paretetan. Organismoak lezitika gibelean ekoizten du, dietan osagai egokiak sartzen badira: fosforoa, gantz-azido intsaturatuak, oleikoa, linoleikoa eta linolenikoa). Nutriente horiek labore integraletan, hotzetan prentsatu baina findu gabe dauden olioetan, arrautzan, fruitu lehorretan, galorratzean eta gibelean daude. Soja-lezitina hartzea lagungarri edo osagarri izan daiteke gehiegizko kolesterola saihesteko, baldin eta dieta egokia egiten bada. Pertsona horrek kolesterola altua baldin badu, sendagileak deliberatuko du, dieta berriro aztertzeaz gainera, hiperkolesterolemia kontrolatzeko botikarik hartu behar duen, lezitina osagarri gisa kontsumitzeaz gainera.
Digestioa prozesu mantsoa da eta jan gehiegi, elikagai gantzatsuak edo zuntz ugarikoak hartzen direnean, luzatu egiten da. Aztertu zeure elikabidea: egiazta ezazu haragi gantzatsu, hesteki, elikagai frijitu edo gisatu gehiegi kontsumitzen ez dituzula. Sartu dietan maizago haragi gihartsuak (indioilarra, oilaskoa, untxia, txahal xerra, txerri solomoa). Kafea eta deskafeinatuaren ordez, har itzazu infusio digestonikoak (kamamila, erregaliza, mihilua, kuminoa, salbia, etc) eta hartu ura otordu tarteetan, ez janarietan bertan. Distentsio abdominalak eraginiko molestiak, mina, aireak edo bihotz errea arintzeko, papaia zukua edo anana freskoa har dezakezu, batak papaina eta besteak bromelina baitaukate: entzima horiek digestioa egiten laguntzen dute.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa