Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Hiru hiritatik bitan prezioen arteko lehia urria da. Batez besteko kostua (950 euro) ia ez da aldatu bost urteotan baina hirien arteko aldeek bere horretan diraute
Autoeskolek hiru automobil dauzkate, batez beste, eskola praktikoak emateko. Ibilgailu gutxien dauzkaten zentroak Zaragozakoak dira (hamarretik lauk automobil bakarra daukate) baina hiri horretako autoeskola batek 20 auto dauzkala adierazi du (Donostian bisitatu den batek 30 ibilgailu dauzkala esan du). Autoeskolen erdi baino gehiagotan, ordea, ikasleari ez zaio ematen eskola praktikatzeko automobila hautatzeko aukera. Ez da horrela gertatzen A Coruña, Kordoba (zentro den-denetan aukera dezake ibilgailua ikasleak), Bilbo eta Valladolid (hamarretik bederatzitan).
Gidatzeko inongo noziorik ez duen ikasleak normalean 25 eskola praktiko ematen ditu batez beste, autoeskolaren arabera. Halaz ere, 18 hirien arteko aldeak nabarmenak dira (Logroñon batez beste 16 eskola ematea aholkatzen dute baina Madril eta Valentzian, 30). Ikasleak zentro bat edo bestea aukera dezan, autoeskolak berak ematen duen informazioaren garrantzia gorabehera, horrelakoen %14tan idatzizko informaziorik ez zen eman. Alderdi hori gutxien zaintzen duten autoeskolak Bilbo eta Malagakoak dira (hamarretik bakar batek eman zuen informazioa). Lau autoeskolatik hiruk ez dauzkate tarifak toki agerian, ikusgai (Bilbo, Logroño, Madril, Donostia, Sevilla, Valladolid eta Gasteizen bisitaturiko zentroetatik bakar batek ere ez), nahiz eta gabezia hori beste eragozpen bat den, erabiltzaileak komenigarriena hautatzeko unean.
Minusbaliotasunik nozitzen duen norbaitek gidatzen ikasi nahi badu, behar bezalako autoeskola egokitua bilatzea kosta egingo zaio. Azterturiko zentroen hamarretik bakar batek baizik ez dauzka ibilgailu egokituak. Egoera bereziki kezkagarria da Kordoba, Granada, Logroño, Malaga eta Valentzian: hiri horietan bisitatu diren autoeskoletan ez da ematen minusbaliatuentzako eskolarik. Errealitatea horrela izanik, ez da harritzekoa hamar autoeskolatik seik ez izatea mugikortasun mugatuko pertsonentzako irispiderik eta barnealde egokitua erdiek bakarrik edukitzea.
| Hiria | Eskola praktikoaren batez besteko kostua | %, batez bestekoarekiko | Eskola praktikoaren kostua, minutuko (1) |
|---|---|---|---|
| A Coruña | 12 | 58 | 0,26 |
| Alacant | 26 | 90 | 0,54 |
| Bartzelona | 30 | 103 | 0,61 |
| Bilbo | 40 | 138 | 0,66 |
| Kordoba | 26 | 10 | 0,58 |
| Granada | 25 | 14 | 0,55 |
| Logroño | 33 | 114 | 0,56 |
| Madril | 27 | 93 | 0,61 |
| Málaga | 27 | 93 | 0,53 |
| Murtzia | 28 | 97 | 0,63 |
| Oviedo | 28 | 97 | 0,62 |
| Iruña | 37 | 127 | 0,63 |
| Donostia | 39 | 134 | 0,67 |
| Sevilla | 27 | 93 | 0,58 |
| Valentzia | 25 | 86 | 0,55 |
| Valladolid | 26 | 90 | 0,48 |
| Gasteiz | 38 | 131 | 0,65 |
| Zaragoza | 32 | 110 | 0,67 |
| Batez beste | 29 | 100 | 0,58 |
(1). Eskola praktikoaren kostua, minutuko: Hiri bakoitzean, eskola praktikoko minutu bakoitzeko kobratzen den batez bestekoa kalkulatu da, eskolen iraupena aldatu egiten da hiri batetik bestera: 40 minutukoa da Alacant eta Sevillako autoeskola batzuetan eta Gaizkiaga eta Bartzelonako beste batzuetan, berriz, ordu eta erdia. Hortaz, eskola-iraupenaren prezioa aintzat harturik, aztertu diren 200 autoeskoletako bakoitzean minutua kostatzen dena zehaztu da, hiri bakoitzeko batez bestekoa kalkulatu ahal izateko.
| Hiria | Batez besteko kostua | %, batez bestekoarekiko |
|---|---|---|
| A Coruña | 513 | 54 |
| Alacant | 854 | 90 |
| Bartzelona | 1.067 | 112 |
| Bilbo | 1.358 | 143 |
| Kordoba | 857 | 90 |
| Granada | 505 | 53 |
| Logroño | 1.295 | 136 |
| Madril | 694 | 73 |
| Málaga | 714 | 75 |
| Murtzia | 1.054 | 111 |
| Oviedo | 880 | 93 |
| Iruña | 1.326 | 140 |
| Donostia | 1.300 | 137 |
| Sevilla | 841 | 89 |
| Valentzia | 835 | 88 |
| Valladolid | 827 | 87 |
| Gasteiz | 1.217 | 128 |
| Zaragoza | 1.018 | 107 |
| Batez beste | 949 | 100 |
| Hiria | Autoeskolarik garestiena | Autoeskolarik merkeena | Gehien aurrez daitekeela (1) | Batez besteko kostua |
|---|---|---|---|---|
| A Coruña | 607 | 419 | 188 (%31) | 513 |
| Alacant | 1.058 | 348 | 710 (%67) | 854 |
| Bartzelona | 1.677 | 724 | 953 (%57) | 1.067 |
| Bilbo | 1.415 | 1.254 | 161 (%11) | 1.358 |
| Kordoba | 1.056 | 609 | 447 (%42) | 857 |
| Granada | 703 | 333 | 370 (%53) | 505 |
| Logroño | 1.472 | 1.176 | 296 (%20) | 1.295 |
| Madril | 882 | 478 | 404 (%46) | 694 |
| Málaga | 1.080 | 543 | 537 (%50) | 714 |
| Murtzia | 1.214 | 875 | 339 (%28) | 1.054 |
| Oviedo | 888 | 845 | 43 (%5) | 880 |
| Iruña | 1.387 | 1.244 | 143 (%10) | 1.326 |
| Donostia | 1.406 | 1.085 | 321 (%23) | 1.300 |
| Sevilla | 1.310 | 602 | 708 (%54) | 841 |
| Valentzia | 987 | 681 | 306 (%31) | 835 |
| Valladolid | 916 | 697 | 219 (%24) | 827 |
| Gasteiz | 1.282 | 1.042 | 240 (%19) | 1.217 |
| Zaragoza | 1.165 | 677 | 488 (%42) | 1.018 |
| Batez beste | 1.139 | 757 | 382 (%34) | 949 |
(1). Gehien aurrez daitekeena: hiri bakoitzean autoeskolarik garestieneko prezioa eta merkeeneko prezioaren arteko aldea kalkulatuz gero, hiri horretan ikasleak aurrez dezakeen kopuru handiena ondoriozta daiteke.
| Hiria | Batez besteko kostua | Azken prezioen arteko aldea 80 euro edo txikiagoa duten autoeskolen portzentajea, hiriz hiri | Balorazioa |
|---|---|---|---|
| A Coruña | 513 | 70 | Gaizki |
| Alacant | 854 | 60 | Gaizki |
| Bartzelona | 1.067 | 40 | Onargarri |
| Bilbo | 1.358 | 83 | Oso gaizki |
| Kordoba | 857 | 50 | Erdipurdi |
| Granada | 505 | 40 | Onargarri |
| Logroño | 1.295 | 50 | Erdipurdi |
| Madril | 694 | 40 | Onargarri |
| Málaga | 714 | 42 | Onargarri |
| Murtzia | 1.054 | 60 | Gaizki |
| Oviedo | 880 | 100 | Oso gaizki |
| Iruña | 1.326 | 60 | Gaizki |
| Donostia | 1.300 | 50 | Erdipurdi |
| Sevilla | 841 | 40 | Onargarri |
| Valentzia | 835 | 42 | Onargarri |
| Valladolid | 827 | 50 | Erdipurdi |
| Gasteiz | 1.217 | 80 | Oso gaizki |
| Zaragoza | 1.018 | 50 | Erdipurdi |
| Batez bestekoa | 949 | 56 | Gaizki |
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa