Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Helduentzako Unibertsitatea: Berrogeita hamar betetakoan ere, eskolara

Helduentzako Ikasgela izenekoetan 50 eta 85 urte arteko 23.000 ikasle espainiar sartzen dira, hiru eta bost urte bitarteko egitarauetan

Azterketarik gabe, diploma

 Hiru eta bost urte artean irauten duten programa horiek, oro har, dagoeneko 55 urteak beteak dituen jendearentzat eratu dira baina, horretan ere, badira salbuespenak: José Saramago Helduentzako Unibertsitatean, San Pablo CEU Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu ahal izateko 50 urteak beterik izatea aski da. Ikastaro osoko matrikularen prezioak zentro batetik bestera izugarri aldatzen dira: Extremadurako Unibertsitateak eskaintzen dituen ikasketak egitea 52,23 euro kostatzen da (62,28 euro, senar-emazteak matrikulatuz gero) baina San Pablo CEU-ko Vniversitas Senioribvs-en matrikulatu ahal izateko, 1.000 euro baino gehiago ordaindu behar dira. Eskolak urrian hasi eta ekain aldera amaitu ohi dira eta ikasketei buruzko informazioa unibertsitatean bertan eskura daiteke. Ikastaroan zehar eskola teorikoak eta lan praktikoak edota jarduera osagarriak tartekatu egiten dira. Iraupenaz ari garela ere batetik bestera alde handiak aurkituko ditugu: 45 kreditudun programak ugariak dira ?15 kreditu ikasturte bakoitzeko (150 eskola-ordu)? baina zenbait unibertsitatetan, hala nola Valentziako Nau Gran eta "José Saramago" zentroetan, 600 ordu baino gehiago ematen dituzte. Ikasketak amaitzean, azterketarik egin beharrik izan gabe (aski da eskolara azaldu eta asistentzia hori sinadura batez egiaztatzea), ikasleari diploma ematen zaio eta, jakina, dokumentu hori egiaztagiri huts bat baizik ez da.

50etan unibertsitate-bizipena ezagutu nahi baduzu...

  • Eskuarki ez da eskatzen titulaziorik bertan parte hartzeko
  • Ikastaro horietako asko diruz lagunduak daude
  • Ikastaro horietara joateko astirik eta ilusiorik izatea aski da
  • Ikasle izan nahi duenak erretiratu edo etxekoandre izan behar du, oro har
  • Ikastaro horien bereizgarriak eztabaida, parte-hartzea eta adiskidantza dira
  • Azterketarik ez da egiten
  • Ikastaroa gainditu ahal izateko aski da eskolen %80tara gutxienez joatea
  • Ematen den titulua ez dago homologatua
  • Egitarauetan sartzen dira bisita turistikoak, txangoak, tailerrak (marrazketa, antzerkia, etc.)
  • Izen-emateko epea ekain-uztailean zabaltzen da
  • Eskolak urrian hasi eta ekainean amaitzen dira

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto