Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Helduentzako Unibertsitatea: Berrogeita hamar betetakoan ere, eskolara

Helduentzako Ikasgela izenekoetan 50 eta 85 urte arteko 23.000 ikasle espainiar sartzen dira, hiru eta bost urte bitarteko egitarauetan

Hogeita hamar urteko eskarmentua

 Helduentzako lehen Unibertsitatea Toulousen (Frantzia) sortu zen 1973 urtean. Goi mailako hezkuntzaren aldaki hori UNESCO-k eginiko "XXI. Mendean Goi-Mailako Hezkuntzari buruzko Mundu-Adierazpen" izenekoari erantzuna emateko sortu zen: Adierazpenak, izan ere, goi-mailako hezkuntza edadeko ikasleei malguki, era irekian eta sormena laguntzeko zabaldu behar zitzaiela planteatzen zuen. Ildo horretan sartzen da "Delors Txostena" (1989) bera ere: sekula baino zaharrago izatera iristen diren edadetuei, zahartzaroari ahalik eta etekin guztia atera nahi diotenez, kultura eta ezagutza zabaldu eta eguneratzeko premiari erantzuna emango diolarik, espazio edo adin alorreko mugarik gabeko hezkuntza jarraitua egitea aldarrikatzen zen bertan.

Espainian, berriz, prestakuntzazko egintza hori Unibertsitatearen Lege Organikoak (LOU) Hastapeneko Tituluko 1. artikulu, d) atalean xedatutakoari dagokio: Unibertsitatearen zeregintzat jotzen du testu horrek ezagutza eta kultura hedatzea, Unibertsitatea zabaltzearen eta bizitza osoan barnako prestakuntzaren bitartez. Bestetik, unibertsitateek zentroan zentroko diploma eta tituluak eskuratzeko xedeko irakaskuntzak ez ezik, bizitza osoan barrenako prestakuntzarako hezkuntzak martxan ezarri ahalko dituztela dio Lege horretako VI. Tituluko 34.3 artikulua.

Ikastea bera, gozamena

Helduentzako Ikasgelak, Esperientziaren Ikasgelak edo -besteak beste- Zaharrenen Unibertsitate izenekin senior kategoriako ikasleentzat eratzen diren egitarauen ezaugarriak berezi-bereziak dira. Bestelako ikasketekin agertzen duten lehen aldea hau da: "ikasgela" hauetan sartzeko inolako titulurik izatea edo inolako baldintza akademikorik betetzea ez da derrigorrezko; unibertsitate batzuetan, dena den, hautagaiak hautapen-proba edo elkarrizketa gainditu behar du. Ekimen honek jakin-mina eta bestelako bizipenak -gizaki zein unibertsitate alorrekoak- ezagutzeko gogoa duen edonorentzat ateak zabalik ditu.

Helburuei goazkiela, honelako ikasketak eginez lortu nahi dena ez da titulazio ofizialik, ezta lan merkatuan sartzerik ere; bestelakoak dira jomugak: norbera pertsona gisara aberastea, burua lantzea, kultura eta balioen gaineko hausnarketa erraztea, pertsona gizabanako eta gizarteko kide bezala garatzea, belaunaldi arteko harremanak sustatzea, gizarte aldakor honetan eroso bizi ahal izateko ezagutza berriak hartzea... Edukiei dagokiela, zeinahi unibertsitate karretarakoez arras bestelakoak dira, zentro bakoitzak bere irakaskuntza plana, enbor-ikasgaiak, nahitaezkoak eta aukerazkoak ezarriak baititu. Nolanahi ere, plan gehientsuek antzeko materiak jasotzen dituzte, hala nola Historia, Zientzia, Ingurugiroa, Artea, Geografia, Literatura, Filosofia, Teknologia Berriak, Nutrizioa, Hizkuntzak, Ekonomia, etab. Ikastaro gehientsuenetan prestakuntza akademikoaren osagarri dira bisita kulturalak, foroetan esku hartzea, musika entzunaldiak, antzerki obrak, kirol jarduketak, etc.

Helduentzako unibertsitate programak zuritzen dituzten motiboak

  •  Gaztaroan estudiatzeko aukerarik izan ez zuten pertsonekin zorretan dago egungo gizartea.
  • Titulu profesionalik eskuratu gabe, beren burua garatzen lagunduko dieten prestakuntza jarraitua eskuratu nahi duten populazio-sektoreei erantzun egokia eman behar zaie.
  • Gizarte kulturago, parte-hartzaileago, kritikoagoa erdietsi behar da.
  • Populazioa zahartzearren (Espainiari dagokionez, are eta larriagoa), 50 urtetik gorako pertsonek datozen urteotan ekonomia eta finantzen estrukturetan funtsezko eginkizuna beteko dute.
  • Belaunaldien arteko truke eta topaketa gorpuzten laguntzen duten prestakuntza zientifiko eta kulturalezko jardueren garapena sustatu behar da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto