Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Helduentzako Unibertsitatea: Berrogeita hamar betetakoan ere, eskolara

Helduentzako Ikasgela izenekoetan 50 eta 85 urte arteko 23.000 ikasle espainiar sartzen dira, hiru eta bost urte bitarteko egitarauetan

 Askorentzat estreinako aldia da, beste batzuk berriro jarri dira liburu aurrean aspaldiko partez, zenbaitek seme-alaba edo bilobekin dihardu lehian, nota hobeak nork ekarriko. Denek dituzte berrogeita hamar urteak ongi beteak, gehientsuenak jubilatuak dira eta, gazteen kasuan ez bezala, titulua da gutxiena hauentzat: jalkin-minak, ikasteko eta gainditzeko gogoak jota sartu dira ikasgelan. Adin egokian ia inortxo ez zen unibertsitatera joan (55 urtetik gorako espainiar populazioaren %5,8 bakarrik iritsi da ikasketa-maila horretara, Estatistika Institutu Espainiarraren arabera) baina, egun, ehuntxo erdi bat unibertsitate espainiar publiko eta pribatuk ireki dizkiete ateak 23.000 ikasle, Imserso-k emaniko datuen arabera, Espainia osoan 55 urtetik gorako ikasleentzat ematen diren programa akademikoetako ikastaroetan. Ikastaro hauen ibilera bederatzigarren hamarkadan isilka-misilka hasi bazen ere aspaldi honetan eskaintza eta eskakizuna biziki handitu dira eta, itxura guzien arabera, unibertsitate-hezkuntza mota berri hau ugaldu egingo da hurrengo urteetan, hiru faktoreren eraginez: jaiotza-tasa jaisteak dakarren unibertsitate mailako ikasleen urritzea, populazioa zahartzea eta "bizitzan zeharreko prestakuntza" izenekoaren indarra, behetik gora datorrena.

Alacanteko Unibertsitateak martxan jarritako AEPUMA Proiektuaren (Espainia eta Europako helduentzako unibertsitate irakaskuntzen azterketa eta ebaluazioa) datuek erakutsi dutenez, ikasgelara biltzen diren ikasleak era guztietakoak dira, baina gazte samarra, oro har: ikasle gehienen (%55) adina 55 eta 64 urte artean dabil. Gehienak emakumeak dira (%64,5) baina erkidego batzuetan, hala nola Balearretan, gehiengoa gizonezkoek osatzen dute (%78); bestetan, -Euskadi, Madril eta Alacanten- aldiz, gizonezkoen partaidetza %40tik gorakoa da.

Betebehar ohikoena adina da: programen %58tan aritzeko 55 urtetik goragoa behar du izan ikasleak. Beste hainbatetan (%32), adina 50eraino jaitsi da eta bestetan (gutxienetan) sartzeko 60 urteak beterik edukitzea ezinbestekoa da. Programa zenbaitek bestelako betebeharrak ere ezartzen dituzte, hala nola erretiratua izatea edo ordaindutako lanik ez egitea. Edukiei dagokiela, Giza eta Gizarte Zientziekin lotutakoak ugariagoak dira (%54,78) gainerakoak baino. Bigarren tokian Osasun Zientziak datoz (%11,84) eta atzenean, hizkuntzak (%2,24).

Helburuak eta onurak

  • Edadeko pertsonen artean kultura ezagutzera eman, hedatu eta gaurkotzen dute.
  • Aldakuntza sozial eta teknologikoetara egokitzeko ezagutza eta gaitasunak eskaintzen dizkie eta, horrekin batera, erabakiak hartzeko, balio berriak lantzeko, gaiei buruzko bestelako irispideak baliatzeko eta egungo gizarte biziki aldakor honetan ongi moldatzeko aukera ematen die pertsona helduak jasotzen duen informazioak.
  • Bestelako testuinguruetan arazo latza baria ere, belaunaldien arteko elkarrizketa eta harremanak gorpuzteko markoa eskaintzen dute ikasketok.
  • Ingurunea hobeki ezagutzea sustatzen dute, gizarteak eskaintzen dizkion aisialdi-aukerei (kultural, fisiko, intelektual eta abarrei) adineko pertsonak etekin hobeak atera diezazkion.
  • Pertsona edadetuaren bizi kalitatea hobetzen dute, unibertsitate eremuan eratzen diren ezagumendu eta harremanei esker.
  • Adin handietan batik bat, ikasleari fisikoki eta mentalki bizirik irauteko "betebeharra" sortzen diote; bestetik, elkarbizitzaz gainera, harreman sozial eta pertsonalak ere sustatzeko bide egoki-egokia da hau.
  • Gure garaiak bereizgarri dituen aldaketa latzetara pertsona heldua etengabe egoki dadin laguntzen dute.
  • Egitarauen edukietako askok prebentzioa sustatzeko eta bizimodu osasuntsuko aztura eta estiloak laguntzeko orientazioa dute.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto