Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Tinta urdineko boligrafoak: Prezioetan eta iraupenean alde handiak

Material arriskutsurik baliatu gabe eginak daude eta berariazko froga zorrotzen aurrean erresistentzia handia erakutsi zuten

Tinta urdineko zortzi bolalumak, banan-banan

Pilot BL-VB5 0,5 mm

  •  1,85 euro unitatea. 1.000 metro idaztea 0,48 euro kostatzen da Aukera polita, honakoa ere. Txikienetako bat.
  • Tinta gehien daukana, zanpatzearen aurkako erresistentzia handikoa. Idazkera mehekoa.
  • Erabilera froga: hau da kontsumitzaileek gogokoena dutenak. Aldekoak: txanoa, lerroaren lodiera eta idazteko fidagarritasuna. Aurkakoa: tintak erraz zikintzen du papera.

Staedtler Stick

  •  0,24 euro unitatea. 1.000 metro idaztea 0,06 euro kostatzen da (denetan merkeena)
  • Arin eta laburrenetako bat. Idazkera mehekoa.
  • Erabilera froga: gutxien gustatu dena; diseinu, lerro eta fidagarritasun probak ez ditu gainditu. Papera gutxien zikintzen dutenetako bat.

Bic Cristal

  •  0,33 euro unitatea. 1.000 metro idaztea 0,20 euro kostatzen da Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Arinena, diametro txikienekoa. Zapalkuntzaren aurreko erresistentzia ahulenekoa.
  • Erabilera froga: hobetzeko moduko diseinua (4,8 puntu, 10etik), lerro eta fidagarritasun probak ere ez ditu gainditu (4,8 puntu).

Pilot BX-V5 0,5 mm

  •  2,03 euro unitatea. 1.000 metro idaztea 0,62 euro kostatzen da Laburrenetako bat.
  • Zapalkuntzaren aurreko erresistentzia handikoa. Lerrorik meheena.
  • Erabilera froga: gehien gustatu direnetako bat, txanoa, lodiera, kolorea, lerroaren homogeneotasuna, idazketaren fidagarritasunagatik eta papera gutxi zikintzen duelako.

Stabilo Bionic

  •  2,56 euro unitatea. 1.000 metro idaztea 0,62 euro kostatzen da Denetan astun eta lodiena.
  • Metro gehien idazten dutenetako bat. Lerro zabalenetako bat.
  • Erabilera froga: lodierak eta lerroaren koloreak (biziegiak) ez dute proba gainditu; papera zikintzen du, gainera. Diseinurik hobetsiena.

Inoxcrom Slick Pen

  •  0,96 euro unitatea. 1.000 metro idaztea 0,67 euro kostatzen da Malgutasunaren aurrean erresistentzia handienekoa. Metro gutxien idazten dutenetako bat.
  • Erabilera froga: gehien gustatu direnetan bigarrena, lerroaren homogeneotasun eta fidagarritasun probak ez ditu gainditu.

Bic Cristal Gel

  •  0,61 euro unitatea. 1000 metro idaztea 1,20 euro kostatzen da (denetan garestiena)
  • Arinenetako bat, luzeena denetan. Tinta gehien daukatenetako bat. Lerrorik lodiena. Gutxien irauten duena. Zapalkuntzaren aurrean erresistentzia ahula.
  • Erabilera froga: gutxien gustatu direnetako bat, diseinuagatik, txanoagatik eta papera zikintzearren.

Paper Mate Flexigrip Ultra

  •  1,43 euro unitatea. Zenbat metro idatz dezakeen egiaztatzerik ez zen izan.
  • Sakagailu bilkorra daukan bakarra (estalkirik ez du, beraz). Tinta gutxien daukana. Zapalkuntzaren aurrean erresistentzia handikoa, baina malgutasunik ez.
  • Erabilera froga: ez zaio eman kalifikazio nabarmenik, ez alde, ez aurka.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du