Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitza berriaren salerosketa. Entregatzean atzerapenak

Etxebizitzaren entregan geroratzea ordaindu egiten da

  Eraikitzen ari zen etxebizitza bat erosi zuen kontsumitzaileak baina, entregatzeko hitzartu zen data iritsita, atzerapena gertatu zen; horregatik, kontsumitzaileak beste etxebizitza bat errentan hartu behar izan zuen, zazpi hilabetez. Etxebizitzak, bere aldetik, akats eta kalteak agertu zituen zoru, egur, iturri, eta batez hainbatetan. Erostunak saltzailea auzitara eraman zuen, kalte horiek konpon zitzan eta, errentamenduagatiko gastu gisa, 2.604 euroko indemnizazioa ordain ziezaion. Etxe-sustatzaileak argudiatu zuenez, eroslea etxea hartu arte gurasoekin bizitzen segitu ahal izan zezakeen eta erosleak epaiketan aurkeztu zuen aloger-kontratua iruzurrezkoa zen, bai egiteko eran, baita eraginkortasun aldetik ere: ez zuen adierazpen fiskalik egiten, ez zen inolako atxikipenik egiten eta etxejabea epaiketara ez zen azaldu, kontratua berrestera eta zerga-iruzurraren arrazoia ematera. Epaiketa erosleak irabazi zuen, ordea. Malagako Lurralde Entzutegiak, 2006ko apirilaren 19an emaniko epaian honela argudiatu zuen: etxe-sustatzaileak epe jakin batean etxebizitza entregatuko zuela hitzartu zuenez, justifikazio gabeko kausengatik entrega atzeratzea saltzaileari egotzi behar zitzaion eta, halakotzat, bera zen eraginiko kalte eta galerengatik indemnizazioa ordaindu behar zuena.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du