Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hiri errentamenduak. Etxebizitzako kalteengatiko ardura

Alogerean hartutako etxebizitzan eraginiko kalteengatiko erantzukizuna maizterrek bereganatu behar

  Alokairuan utzitako etxebizitzaren jabeak, errentamendu epea amaitutakoan, kalteak ikusi zituen higiezinean. Horiek konpontzean 3.497,86 euro gastatu eta maizterrak auzitara eraman zituen, kalteak okerreko erabilera eta gaizki tratatzearen ondoriozkoak zirelakoan. Epaiketa irabazi bazuen ere, maizterrek apelatu egin zuten, kalte horien jatorria auzitan jarriz, beren axolagabekeriazko erabileraren ondore zirela ukatuz eta etxebizitzako hodien egoera txarrari errua egotziz. Bigarren instantzian ere etxejabeak irabazi zuen. Burgosko Lurralde Entzutegiak 2006ko ekainaren 22an emaniko epaiaren arabera, maizterrek, hitzartutakoaren eta legez xedatutakoaren arabera, errentan harturiko etxebizitza jaso zuten egoera berean entregatzeko eta kalte guztien (etxearen ohiko erabileraren ondoriozko higidura naturalak eta denboraren joanak eragindakoak izan egik) erantzule egiteko obligazioa dute. Halaz ere eta Kode Zibilaren arabera, maizterraren kontrako erantzukizun-presuntzioa ere aintzat har liteke, baldin eta etxebizitza bateko kalteak bertako biztanleen esku-hartzeaz bestelako kausengatik gertatu direla frogatzen bada, hori gure kasuan egin ez bazen ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto