Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Pultsometroaren eskuturrekoa, gaizki diseinatua, erraz hausten da

Duela bi urte baino gehiago pultsometroa erosi nuen baina eskuturrekoak diseinu-alorreko akatsa du: ahulegia da, ezin dio heldu titaniozko kutxari eta, egun batzuk erabiliz gero, arraildu egiten da. Hiru aldiz aldatu dut nik eta, azkenean, fabrikatzaileari eskutitza igorri diot, eskuturrekoaren erresistentziarik ezaz kexu eginez. Berak erantzun didanez, uhal hori ez dago bermean sartuta eta, orduan bi aukera eman dizkit: eskuturrekoa berriro aldatzea (baina nik horri uko egin diot) edo, pultsometro honen ordez, beste bat erostea, beste 135 euro ordainduz gero. Aholkua eskatzen dizuet.

 Kasu honetan pultsometroa (edo uhala, bederen) ez dirudi ohiz erabiltzeko egokia denik eta ez omen du zeinahi kontsumitzailek zentzuz eta gizabidez eskatu eta espero lezakeen kalitatea ere. Kontratatutakoaren araberako erresistentziarik ez duenez, ondasun higigarrien bermeen legea aplikatu beharra dago. Arautegi honek, produktuen jatorrizko akatsak bi urtez estaltzen ditu, aurreko sei hilabeteak igaro ondoren atzemaniko kalteak produktua erosi zen unean bertan hortxe zirela kontsumitzaileak frogatu behar duen arren. Bezeroak, ondasuna entregatu zaionetik hiru urteko epea du erreklamazioa egiteko. Bada, beraz, berme-aldi bat (bi urtekoa) eta berme aldi horretan atzemaniko akatsengatik erreklamatzeko epe bat (hiru urtekoa).

Hiru urteko epea oraino agortu ez dela egiaztaturik, kalteturiko bezeroak Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulego batera jo eta, legezko bermearen arabera, erreklamazioa idatziz egin diezaioke ostera ere saltzaileari, daukan uhal horren ordez erabili ohi izateko egokia izan daitekeen beste bat eman diezaion eskatuz edo, bestela, kontratua indar gabe utzi eta, hortaz, ordaindutako dirua bezeroari eta hartutako produktua dendariari itzul dakizkiekeen. Argudio gisa, uhalaren alferrikako hiru aldaketak ezar dezakezu. Horrez gainera, prozesu horrek kosturik eragin badizu, zuk ordaindutako diru-kopuruak ere erreklamatu ahal izango duzu. Nolanahi ere, uhala salbuesten duen berme komertzial baten arabera fabrikatzaileari erreklamaziorik egitea ez zaizu interesatzen.

Saltzailearekin akordio egoki batera heltzen ez bazara, kontratua indargabe dadin eta ordaindu duzun dirua itzul dakizun eskatuz, ahozko epaiketa zibilera jotzeko aukera duzu. Eskakizuna salmenta egin dizun establezimenduaren aurka egin eta zure helbideari dagokion lehen instantziako epaitegietan aurkeztu beharra dago. Hobe da kaltea jasaniko bezeroak Epaitegian informazioa jaso eta ahozko epaiketa-agiria eskatzea: horretarako ez du ez abokaturik, ez prokuradorerik kontratatu behar, eskatzen duenaren munta 900 euro baino txikiagoa baita.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto