Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadurari buruzko beste informazio batzuk: Barazkiak jateko / Pertsona erretzaileentzako antioxidatzaile ugariko otordu-eredua / Nutrizio ortomolekularra / Laranja zukua / Latak / Edari isotonikorik

Bost klabe egunero eta gustura barazkiak jateko

 

  • Platerean irudimena edo sutondoan sormena. Betiko barazkia beti bezala prestatua berriro errepikatzea aspergarria gerta daiteke. Bila itzazu zeure gustuko sasoiko barazki ikusgarriak, konbina itzazu kolore, ukitu, elikagai eta zaporeak eta errezeta goxoagoa izango da. Begietatik hasita jaten dugu: ziazerba salteatuak eta ganba-krema; hainbat letxuga-motadun entsalada; irasagar, izokin eta gazta; ziza eta urdaiazpikoa entsaladan jogurt-kremarekin; arrautzez frijituriko porruak gazpatxo arinaren gainean... horra, adibidez, www.consumer.es/alimentación orrian aurkituko dituzun entsalada eta berduren 350 errezeta goxo eta erakargarrietako batzuk.
  • Janari batetik geratu dena aprobetxatzea. Eguerditik geratu den barazkia bestelako jakiak osatzeko balia dezakegu: horixe da sobratutakoari zukuak ateratzeko modu adimentsua. Esate baterako, baina edo leka eta urdaiazpikodun arrautzopila, lekak sesamo-saltsaz, lekak perrexil eta limoiz, entsaladilla errusiarra lekekin, espagetiak lekekin eta pinaziekin...
  • Berdurak beti eskura. Balia zaitez izozturiko barazkiez, kontserbez eta prestaturik eta jateko prest dauden barazki eta entsaladez, produktu freskoak eskuratzerik ezin duzunean.
  • Berdurak... baita plater azpian ere. Erantsi barazki pusketak haragi eta arrain-jakiei, egin barazki pureak salda eta zopei bestelako ukitu eta zapore biziagoa emateko. Dasta itzazu, adibidez, hurrengo errezeta hauek: txahalkia eta txanpinoidun albondigak azenario saltsarekin; oilaskoa alberjinia-saltsarekin; fideo-zopa txanpinoi-kremarekin...
  • Postre barazkiduna. Ohiko kontua ez bada ere, badira berduradun postreak jasotzen dituzten errezetategiak, hala nola azenario-tarta edo bizkotxoa eta kui-gozokiak, adibidez.

Pertsona erretzaileentzako antioxidatzaile ugariko otordu-eredua

  •  Gosaria
    Bi laranja eta limoi baten zukua. Tea edo infusioa. Labore-ogia, tomate xerrak, oliba-olioa eta urdaiazpiko ondua.
  • Hamarretakoa
    Gazta freskodun sandwich begetala eta ura.
  • Bazkaria
    Garbantzuak eta arroz integrala; tomatea, letxugak, txanpinoiak eta pinaziak entsaladan.
    Plantxan erretako oilasko bularra eta tipula erregosia. Meloia edo sandia eta ogia.
  • Askaria:
    Te hotza limoiarekin. Sasoiko fruten mazedonia fruitu lehorrekin.
  • Afaria
    Azenario eta fideo zopa. Hegaluzea tomatez. Jogurta eta ogia.

Trukua:

odolaren zirkulazioa eta oxigenazioa hobetzen eta organismoa garbitzen laguntzen duten elikagaiak aukeratzea. Horretarako, dietan landarezkorik koloretsuenak tartekatu behar dira, antioxidatzaile gehien dauzkatenak beroriek direlako: tomate eta sandiaren likopenoa, zitrikoen eta meloiaren C bitamina, azenarioen eta kolore biziko (gorri, laranja edo horia) betakarotenoa.

Mintzagaia: nutrizio ortomolekularra

Nutrizio ortomolekularrak nutrizio zelularra du aztergai, hots, elikagaiek zelulei egiten dieten nutrienteen ekarpen egokia, gure organo eta ehunak osatzen dituzten zelula guztiek ahalik eta era hoberenean funtziona dezaten. Gure ongizate edo ondoeza baldintzatzen du, guk jandakoak ez ezik, elikagaien nutrienteak gure hesteek ongi xurgatzeak eta zelulek nutriente bakoitza aprobetxatzen duten graduak. Nutrizio ortomolekularrak pertsonak agertzen dituen sintomak (hots, gaixotasun jakin baten agerpenak ez badira ere, ongizatea murrizten diotenak) aztertzen ditu balizko gabezia biokimikoak identifikatzeko eta, bide batez, gizaki bakoitzarentzat une bakoitzean nutrienteen kopuru egokienak zein diren zehazteko. Horri esker, organismoa desintoxikatu duenean pertsonak ongizatea berreskuratzen du, bere odol zirkulazioa hobeto doa, bere gluzemia-mailak orekatzen dira, organismoa hidratatzen du edo hestea sendatzen da.

Nutrizio alorreko aholkuak

Laranja zukua barau hartzeak kalte egiten dit

Pertsona batzuei laranja zukua barau hartzeak kalte egiten die. Egunari hasiera ematen lagundu ordez, sabel astunaren sentsazioa, goragalea eta molestiak eragin diezazkieke. Sintoma horien zergatia, laranjak eragiten duen behazun-xixkuaren bat-bateko hustuketa da. Molestia horiek berez larriak ez diren arren, gosaldu aurretik laranja zukua hartzeak jende asko izutzen duela erakusten dute. Ondoeza saihesteko, zukua janariarekin batera hartu beharko da.

Zergatik antxoa latak gordetzen dira hozkailuan eta sardina edo atunenak ez?

Antxoa kontserbatzeko prozesua eta beste bi arrainena desberdinak dira, funtsez: antxoa erdi-kontserba da, hots, burua kenduta, gatza eman eta horrela eduki dute, gordinik; azkenean, ontzi iragazgaitzetan sartu eta olioz estaliko dira baina beroa ez da baliatu behin ere prozesu osoan, kontserbetan ez bezala. Horregatik, antxoak behar bezala iraun dezan hotzetan (hozkailuko ohiko tenperaturan: 5º eta 12ºC artean, hotz-katea hautsi gabe) eduki beharra dago. Horregatik daude antxoa lata eta flaskoak dendetako hozkailuetan eta sardina eta atunenak, berriz, apalategietan.

Kirola egiten denean beti-beti hartu behar al da edari isotonikorik?

Kirola egiten bada neurriz edo intentsuki eta ariketa 90 minututik aurrera luzatzen bada, izerdi bidez galdu ditugun elektrolitoak eta bestelako likidoak ordezkatzea komeni izaten da. Eginkizun hori, hipermerkatuetan eta kirolerako nutrizioan espezializatutako dendetan salgai ohi dauden edari isotonikoek betetzen dute. Halaz ere, nutriente horiek berak erdiets daitezke etxean edari isotoniko bat eginez, hara: litro bat ur irakin, koilaratxo bat sodio-bikarbonato, bi koilarakada azukre, kafe-koilaratxo bat gatz eta limoi bat edo biren zukua. Nolanahi ere, ariketaren iraupena eta intentsitatea handiegiak ez badira aski dugu ura edatea, organismoa ostera hidratatzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto