Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Hiriak hiri-turismora hobeki egokitzen ari dira aspaldi honetan. Okerrena, tren eta autobus geltokien egoera eta hainbat zerbitzuren -bus turistikoa, adibidez- eskuragarritasun urria
Turistarentzako hiri eredugarriak bere premiak betetzen ditu, goizean irten denetik etxera itzuli arte. Horretarako, hurrengo zerbitzuak eman behar ditu:
| Hiria | Seinaleztapena (1) | Turismo bulegoa (2) | Bisita gidatua /Bus turistikoa (3) | Garraiobide geltokiak (4) | Batez besteko azken nota |
|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | Ongi | Onartzeko moduan | * | Erdipurdi | Erdipurdi |
| Alacant | Ongi | Oso ongi | Oso ongi | Onartzeko moduan | Ongi |
| Bartzelona | Ongi | Ongi | Bikain | Ongi | Oso ongi |
| Bilbo | Ongi | Ongi | Ongi | Onartzeko moduan | Ongi |
| Kordoba | Oso ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan-Ongi | Ongi | Onartzeko moduan |
| Granada | Oso ongi | Ongi | Oso ongi | Onartzeko moduan | Ongi |
| Madril | Onartzeko moduan | Onartzeko moduan | Ongi | Ongi | Ongi |
| Malaga | Ongi | Onartzeko moduan | Ongi-Oso ongi | Onartzeko moduan | Ongi |
| Murtzia | Oso ongi | Onartzeko moduan | Oso ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
| Oviedo | Ongi | Ongi | * | Ongi | Onartzeko moduan |
| Iruñea | Oso ongi | Ongi | Oso ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
| Donostia | Ongi | Ongi | Ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
| Santander | Onartzeko moduan | Erdipurdi | * | Erdipurdi | Erdipurdi |
| Sevilla | Ongi | Ongi | Oso ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
| Valentzia | Oso ongi | Ongi | Ongi-Oso ongi | Onartzeko moduan | Ongi |
| Valladolid | Oso ongi | Ongi | Ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
| Gasteiz | Ongi | Oso ongi | Oso ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
| Zaragoza | Onartzeko moduan | Ongi | Ongi | Onartzeko moduan | Onartzeko moduan |
| Batez bestekoa | Ongi | Onartzeko moduan | Ongi | Erdipurdi | Onartzeko moduan |
(1). Seinaleztapena: hiri bakoitzean interes turistikodun helmuga behinenak kokatzeko eta hori horretan barrena ibiltzeko erraztasuna neurtu dira. Era berean, hirian dagoen seinaleztapen (hotelak, turismo bulegoak, geltokiak, ospitaleak, etc.) kopurua eta kontserbazio egoera ere aintzat hartu dira.
(2). Turismo bulegoa: bisita bakarra eginik, emaniko arreta, informazioaren bolumen, kalitate eta zehaztasuna, eta turistaren zaletasunen aurrean turismo bulego bakoitzean erakutsitako interesa balioztatu dira. Era berean, bulego horiek ezinduentzat egokituak dauden, garbitasun eta kontserbazio egoera, jendea hartzeko ordutegiak, jendea artatzeko behar bezainbesteko pertsonala bazen ere aintzat hartu dira. Hitz batez, bulegotik irtetean, turistak bisitatu nahi duen hiriaz informazio baliagarri eta zehatza lortzeko sentsazioa ba ote duen aztertu da.
(3). Bisita gidatua / bus turistikoa: ibilbideak eskainitakoaren araberakoak diren eta aurreikusitako orduan hasten diren, gida eta gidariak profesionalak diren, informazioa zein hizkuntzatan (eta idatziz ere) ematen den, azalpenak zehaztasun handiz ematen diren eta antzekoak aztertu dira. Horrez gainera, bi zerbitzu horiei dagokienez, hiri bakoitzean dauden aukerak, prezioak eta deskontuak ere balioztatu dira.
(4).Garraiobide geltokiak: hiri bakoitzeko autobus eta tren geltokien garbitasun, eskuragarritasun eta kontserbazio-egoera balioztatu dira. Horrez gainera, horietan bidaiariari nolabaiteko informazio turistikoa eskaintzen eta ematen zaion, turismo bulegoez hornituak dauden (eta hauek larunbatean ere zabalik dauden), hiriaz eta bertako toki, eraikin, monumentu eta antzeko enblematikoen argazkiak, irudiak edo azalpenak badiren aztertu da eta, era berean, bestelako turismo informazio-sistemarik (ordenagailuak, SMS bidezko mezuak, bluetooh, etab.) ba ote den ere bilatu da.
* Bisita gidatu edo autobus turistikoen zerbitzuak ez dira baloratu, hiri batzuek ez dutelako horrelakorik edo, bestela, azterketa egin denean, zerbitzu hori ez zebilelako.
| Hiria | Autobus turistikoaren prezioa | Bisita gidatuen prezioa |
|---|---|---|
| A Coruña | Udan bakarrik | Udan bakarrik |
| Alacant | Ez dago | 8 |
| Bartzelona | 19 | 9,5 |
| Bilbo | 12 | 4 |
| Kordoba | 6 | 14 |
| Granada | 12,4 | 10 |
| Madril | 15,3 | 3,25 |
| Malaga | 15 | Doan |
| Murtzia | Ez dago | Doan |
| Oviedo | Ez dago | Eskaintza pribatua bakarrik |
| Iruñea | Ez dago | 5 |
| Donostia | 12 | 5 |
| Santander | Udan bakarrik | Udan bakarrik |
| Sevilla | 15 | Eskaintza pribatua bakarrik |
| Valentzia | 12 | Eskaintza pribatua bakarrik (1) |
| Valladolid | 5 | Udan bakarrik |
| Gasteiz | Udan bakarrik | 3 |
| Zaragoza | 4,2 | 4,2 |
Prezioak eurotan.
(1). Valentzia: udal turismo bulegoan mp3 bidezko audio-gidak ere alokatzen dira (10 euro egun erdirako eta 15 egun osorako).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa