Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiri-turismoa: froga praktikoa Espainiako 18 hiritan: Hiriek ez dituzte oso kontuan hartzen bertara bisitari doazkien turistak

Hiriak hiri-turismora hobeki egokitzen ari dira aspaldi honetan. Okerrena, tren eta autobus geltokien egoera eta hainbat zerbitzuren -bus turistikoa, adibidez- eskuragarritasun urria

 Geroz eta fenomeno urbanoago bilakatzen ari da turismoa. Uda partean hondartzak erromes-toki nagusi bihurtzen badira ere, urte osoko -baita uda-udako- erakarpen kultural, historiko, artistiko edo ludiko handiak hirietan biltzen dira. Hiri-turistaren itxaropenak asetzea faktore askok baldintzatzen dituztenez, hiriek ahalegin ekonomiko eta logistikoa egin behar dute, bertako plaza eta kaleetatik bisitaria atsegin, eroso eta errazkiago ibiliko bada.

CONSUMER EROSKI-k Espainiako 18 hiriburu hiri-turismoari nola egokitzen ari zaizkion aztertu du: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Santander, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza. Eginkizun horretan, hainbat alderdi aztertu ditu, hala nola erakarpen-gune turistiko nagusietarako seinaleztapena, turismo bulegoan harturiko artapenaren kalitatea, bus turistikoa baden ala ez, bisita gidatuak badiren ala ez, bisitatzen diren tokien garbitasun eta kontserbazio egoera, hiriko hainbat lekutarako irisgarritasuna, autobus eta tren geltokietara iristen diren bisitariei behar bezain informazio interesgarria ematen zaien, etab. Aldizkari honetako teknikariek tokiko udal arduradunei xehetasunezko informazioa eskatzeaz gainera, beraiek ezagunak ez zituzten hiriburuetara joan eta, bertan, beren burua turistatzat aurkeztu dute, aipatu ditugun alderdi horiek bertatik bertara egiaztatzeko.

Atera duten ondorio nagusia: hiriek ez dute oso kontuan hartzen bertako kaleetan zehar bisitari dabiltzan turisten erosotasuna. Osoko balorazioa "onartzeko moduko" erdipurdikoan geratu da baina, egiari zor, aldizkari honek 2003an egin zuen antzeko azterketa haren aldean, nolabaiteko bilakaera mesedegarria hautematen da, orduan azken kalifikazioa erabatekoa izan baitzen: "gaizki". Oraingoan, bai hirian sartzeko, baita hiriko toki interesgarri nagusietara (hotel, monumentu, museo, turismo bulego eta antzekoetara) iristeko erraztasunak handiagoak dira, ezarri den seinaleztapen egokiari esker, oro har. Bisitatu ditugun hamazortzi hirietako Bisitatu diren 18 hirietako turismo bulegoetan eskaini den artapenak, autobus turistiko eta bisita gidatuen eskaintzak ere proba gainditu dute; halaz ere, azken bi atal hauetan ezintasunik nozitzen duten pertsonentzako eskuragarritasuna ez da, inondik ere, lortu nahiko genukeena.

  Gabezia behinenak tren eta, bereziki, autobus geltokietan: horiexek dira hirira iristeko sargune nagusi horietan, hainbat aspektutan -garbitasuna, kontserbazioa eta informazio turistikoa, batik bat- atzeman diren gabeziak. Atal honetan, aztertu diren hirien %44k ez du proba gainditu, %22k "ongi" kalifikazioa eraman dute eta gainerakoak erdipurdiko "onartzeko modukoa" baizik ez dute lortu.

Opor egun batzuk egiteko aukeratutako herrira iritsitakoan, inori ez zaio gustatzen galduta edo desorientaturik sentitzearen ondorioz, kaleko jendeari non dagoen halako tokia edo bestelako monumentua behin eta berriro galdetu behar izatea. Seinaleen presentziak -hirigunea adierazten dutenak, batez ere, ingurune horretan biltzen baitira interes turistikodun guneetako asko edo gehienak- hortxe betetzen du erabateko eginkizuna. Bartzelona, Madril eta Zaragozan eskasak badira ere, bisitaturiko hiri guztietako hiriguneraino zailtasun latzik gabe iritsi ahal izan ziren teknikariak. Interes turistikodun gune, hotel eta ospitaleetara orientatzen duten seinaleen hornikuntza egokia dela hauteman bazen ere, turismo bulego, tren eta autobus geltokietara gidatzen dutenen kopurua urritzat jo da; are eta eskasagoak dira, oraino, aireportu eta polizi komisarien kokapena adierazten dituztenak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto