Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Astenia / SMS-en abusuak muskuluen lesioak ugaltzen ditu / Argaltzeko txiklea / Bularreko minbiziaren aurkako ariketa / Bideojokoak, kirurgia laparoskopikoan baliagarri / Ramón Planas Vilà

Bi hitzetan

Astenia:

 esfortzurik egin gabe, zereginik soilenak ere egiteko gaitasunaren murrizketa gisa azalerazten den ahulezia fisiko eta intelektualaren sentsazioa da. Emakumeetan hedatuago dagoen gaitz honen kausa, sarri, estres edo depresio egoera den arren, beste zergatietako batzuk bihotz edo biriketako alterazioak eta infekzioak izan daitezke. Udaberriko astenia, normalean nekearen sintomen eskutik datorrena, jende gehienak nozitzen duena da. Honelako ahuleziaren zergati ohikoenak eguraldi aldaketa eta alergia prozesuekin lotzen dira. Nolanahi ere, tratamendurik aplikatu gabe, egun gutxitan joan egiten da.

Gaztigatzean kalterik ez

SMS-en abusuak muskuluen lesioak ugaltzen ditu

 Hatz potoloetan mina, ukalondo hanpatua, besaburuaren kontraktura... geroz eta lesio ohikoagoak dira. Hauek hamaika kausa badituzte ere, telefono mugikorren, MP3 eta antzeko dispositibo elektronikoen erabilera intentsiboa da motibo nagusietako bat. Aresti arte, esfortzu errepikatuen ondoriozko lesioak mugimendu berbera behin eta birritan errepikatuz ziharduten langileek bakarrik nozitzen bazituzten ere, geroz eta ugariagoak dira aipatu aparatu horiek darabiltzaten pertsonak egunetik egunera ugalduz baitoaz. Mugikorren tamaina txikitu ahala, teklak ere txikiago bilakatuz doaz: horrek agintzen dituen hatzen mugimendu zehatzagoek junturetan eragina izan dezakete. Ipod eta telefono mugikorrak erabiltzearren (kasu honetan, mezuak idaztearren) hatz potoloen patologia biziki kaltegarri eta tratatzeko zail hauek areagotu direla atzeman dute ospitaleek.

Albisteak

Argaltzeko txiklea

  Obesitatea geroz eta jende gehiagok nozitzen duen eta bestelako patologien (kardiobaskularrak, diabetesa, etc.) eragile den gaitza da. Geroz eta larriago bihurtzen ari den arazo honen konponbidea txikle batek eman liezaguke, Londresko Imperial College-ko zientifikoek egin duten ikerlan baten arabera. Txiklea polipeptido pankreatiko batez osatu dute: hesteetako hormona horrek asetasun-sentsazioa eragiten du eta, gainera, botika eraginkor eta segurua da. Egindako probek frogatzen dutenez, txiklea tamainan hartuz, ohiko janaria baino %15 - %20 gutxiago kontsumitzen da.

Bularreko minbiziaren aurkako ariketa

Baliteke ariketa fisikoa maiz egiteak bularreko minbiziaren aurkako eragin mesedegarria izatea. Cancer Epidemiology Biomarkers & Prevention aldizkarian plazaratutako azterlan batean ikerlari iparramerikar zenbaitek horrela diote. Ikerketan 15.710 emakumeren (horietatik, 8.080k bularreko tumorea diagnostikatua zuten) datuak balioztatu dira 8.080 tenían. Ikerlanak frogatu zuenez, ariketa fisikoa sarri egiten ez duten emakumeek egunero egiten dutenek baino minbizia nozitzeko arrisku larriagoa dute; arrisku hori, ordea, %23tan arintzen da astean sei ordutik gora arketa fisikoa egiten duenaren kasuan.

Bideojokoak, kirurgia laparoskopikoan baliagarri

Bideojoko elektronikoak bideolaparoskopia bidez diharduten zirujauak entrenatzeko baliagarriak izan daitezke, Estatu Batuetako Iowa-ko Unibertsitateko ikerlariek egin eta Archieves of Surgery aldizkarian kaleratutako azterlan baten arabera. Pazienteengan eraginik ez zuten hainbat probatan 33 zirujauek erakutsitako trebezia ebaluatu zuten zientzialariek. Bideojokoekin astean hiru orduz gutxienez ziharduten sendagileen %58k jokatzeko ohiturarik ez zutenek baino abiadura eta zehaztasun handiagoz zebiltzala frogatu zuten. Hiru bideojoko desberdinekin aritu beharreko proba jakin bat egin ondoren, zirujauak berriro ebaluatu zituzten eta esandako trebezietan dezente hobetu zutela ikusi zen.

Ramón Planas Vilà, Gibela Aztertzeko Espainiako Elkartearen (GAEE) Lehendakariordea

"Osasuntsu dagoen gibelak bere burua birsortzeko gaitasun handia du"

 Gibela zerk bihurtzen du ezinbesteko?
Gure organismoak daukan organorik konplexuena da gibela, prozesu gehien kontrolatzen dituena delako: horregatik diogu gorputzeko fabrika behinena dela: proteina, karbohidrato eta lipidorik gehienen metabolismoa (sintesia eta transformazioa), botiken asimilazioa, koagulazioa eta beste hainbat gibelaren ardurakoak dira.

Transplantetan aski izaten da ehun pusketa bat, organo osoa birsortzeko.
Osasuntsu dagoen gibelak bere burua birsortzeko gaitasun handia du: horri esker, emaile bizidunei gibelaren pusketa txiki bat bakarrik hartuta, transplante asko eta asko egin daitezke. Bai emailearengan, bai jasotzailearengan ere, transplantea egin denetik aldi batera gibelak bere tamaina hartuko du.

Beti gertatzen da horrela?
Birsortzeko gaitasun hori moteldu edo, areago, desagertu egiten da gibelak aurreregi joan den zirrosia agertzen duenean.

Irensten dugunarekiko sentsibilitatea duenez, berarentzat kaltegarri izan daitekeen guztia jan edo edateari saihets egin behar al diogu?
Funtzio hepatikoa hobetze edo txartzean elikagai jakinik inplikatuta dagoenik ez du inongo frogak egiaztatu oraino. Proteina ugariko dietek edo gantza murrizteak inolako eraginkortasunik erakutsi ez dutenez, gibelaren osasunarentzat mesedegarritzat preskribatzea okerrekoa litzateke. Gatzaren kontsumoa murriztea ere ez da bidezkoa, zirrosia aski aurreratua doanean izan ezik.

Zer esan alkoholaz?
Alkoholak eta tabakoak gaixotasun hepatikoen kurtsoa azkartu egin dezaketenez, hobe da horrelakorik ez hartzea. Aresti eginiko azterlanetan, ordea, kafeak zirrosia moteltzeko nolabaiteko gaitasuna agertu du; areago, gibeleko minbiziaren garapenaren aurrean babes-efektua omen du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto