Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Herentzia eta mailegua itzultzea

Gurasoek herentzia jaso, baina hildakoaren zor baten ardura hartu nahi ez

  Izatezko bikote batek, emakumearen gurasoengandik 27.000 euroko mailegua jaso zuen, etxean obra-lanak egiteko. Hitzartu zutenez, itzulketaren azken epekoa lanak amaitzean ordainduko zen. Obrak aurrera zihoazela eta 3.000 euro itzulitakoan, izatezko bikotekidea hil egin zen. Bere gurasoek herentzia jaso zuten eta etxeko erreforma gelditu egin zen. Emakumearen gurasoek herederoei (hildako gizonaren gurasoei) 24.000 euro itzul ziezazkieten eskatu zieten baina, besteek horri uko eginik, auzitara o zuten. Zaragozako Lurralde Entzutegiak, 2006ko uztailaren 18an emaniko epaian, berretsi egin zuen mailegua eskatzeko modukoa zela, berau eskatzeko hitzartu zen data oraindik iritsi ez bazen ere, etxeko obra-lana geldiarazi zuena mailegu-hartzaile baten ustekabeko heriotza izan zelako. Beste aldetik, itzulketa hura beste gurasoek beren alabari eskatu behar ziotela argudiatzen zuten hildakoaren gurasoek. Auzitegiaren iritziz, ordea, ardura partekatua zen, demanda-jartzailek dirua biei utzi zietelako. Mailegu-hartzaileak aspaldiko partez bikote egonkorra zirenez, Auzitegiaren aburuz mailegua itzultzera bi bikotekideek, hein banatan, behartu zuten beren burua. Horrenbestez, hildako semearen gurasoak kondenatu zituen, beste gurasoei maileguaren erdia (12.euro) ordain ziezaieten



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du