Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Konponketa-balioa eta balio benala

Aseguru konpainiak balio benala ordaindu bai, baina autoaren konpontze-lana ez

  Ibilgailuaren jabeak trafiko istripua izan zuen, beste gidari baten axolagabekeriaren ondorioz. Autoa bigarren eskuko merkatuan erosia zuen aurreko urtean, 12.600 eurotan eta ibilgailua konpontzea 12.240 euro kostatuko zen. Istripua gertarazi zuenaren aseguru konpainiaren arabera, ordaindu beharreko indemnizazioa ibilgailuaren balio benala zen (7.000 euro), hots, konpontze-lana kostatzen zena baino askoz ere gutxiago. Kaltetutakoak autoa konpondu ahal izateko kreditua eskatu zuen eta, ibilgailua lantegian egon zen bitartean, beste auto bat alokatu zuen. Ondoren, aseguru konpainia auzitara eraman zuen, konpontze-lana, kredituaren gastua eta ibilgailua alokatzea kostatu zitzaion dirua erreklamatuz. Auzia irabazi zuen, alogerari zegokiona izan ezik, ez baitziren frogatu ibilgailu hura zertan erabili zen, ezta kaltetutakoaren lanbide edo jarduera profesionala zein zen ere. Dena den, Pontevedrako Lurralde Entzutegiak, 2006ko abuztuaren 13an emaniko epaian, konpontze-lanaren kostua aintzat hartu zuen, auto haren balio benala, konpontze-lanaren balioa eta bigarren eskuko antzeko beste auto bat erosteko kostuaren arteko aldea gehiegizko ez zela ikusi baitzuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto