Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auto berria sei aldiz lantegira eraman, matxura berbera konpontzera

Autoa erosi dudanez geroztik sei aldiz eraman dut lantegira matxura bera konpon dezaten baina, halaz ere, ez dabil ongi. Teknikariek pieza bera lautan aldatu dute eta, oraingoan, hirugarren konponketan baliatu zuten argudio bera errepikatu didate: pieza itxuraldatu zutela, alegia. Fabrikatzaileari eskutitza bidali diot, hamaika gorabehera hauek azalduz eta ordaindu nuen diru-kopurua erreklamatuz. Zer gehiago egin dezaket ene kasuan?

 Ondasun higikorren bermeen gaineko Legeak dioenez, ondasun bat kontratuaren araberakoa ez denean, kontsumitzaileak bi aukera dauzka: ondasuna konpontzea edo ordeztea, horietako bat neurrigabekeria edo ezinezkoa ez bada. Bezeroak hautatu duen aukera saltzaileari jakinarazten dion unetik bi alderdiek eutsi beharko diote horri. Zuen kasuan autoa konpontzea aukeratu duzue: hori bidezko epean egin beharra dago, kontsumitzaileari eragozpen gehiegi sortarazi gabe. Legearen arabera, konponketa eginik eta ondasuna entregaturik ere kontratuaren araberakoa ez bada, erosleak ondasuna ordeztua izan dadin exijitu ahal izango du, hori ezinezkoa edo neurrigabea ez bada, eta prezioa jaistea, edo kontratua baliogabe uztea.

Matxura beraren horrenbeste konponketa eginez gero, kalteturikoak ibilgailu horren ordez beste bat, berdin-berdina, bidezko epean entrega dakion eskubidea du edo, bestela, aipaturiko pieza horren akatsak garrantzirik ez balu, ibilgailuaren funtzionaltasun eta segurtasunean eraginik ez izatearren, prezioa jaits dakizun exiji dezakezu. Fabrikatzaileari dirua itzul diezazun eskatu diozunez, beste erreklamazio bat egin dezakezu orain, auto horren ordez beste bat eman dakizun eskatuz. Erreklamazio hau saltzaileari egin behar zaio, bera baita berme-emailea, legearen arabera. Zure eskaria artatzen ez badu edo fabrikatzailearen Bezeroa Artatzeko Zerbitzura igortzen bazaitu, joan zaitez OMIC batera. Abokatu baten zerbitzua kontratatzea ere interesa dakizuke, honek epaiketaz kanpoko adostasunik bila dezan edo, epaiketara joan behar izatekotan, zeu defenda zaitzan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto