Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
IAT-an atzemaniko "akatsen" zerrenda hasieran agertzen dira argiak: gaizki dauden guztien %23 dira
Kalkulu-eragiketa soil batek ibilgailuan argiek duten garrantzia erakutsiko digu. Autoa 90 kilometro orduko abiaduran doanean segundoko 25 metro egiten ditu. Edozerengatik sistemak errepidea ez badu behar bezala argitzen ?IAT-an atzemaniko kasuen %23 argiztapenari dagokio? eta, horregatik, bertan dagoen eragozpena gidariak segundo erdi bat geroago atzematen badu, 10 metro baino gehiago galduko zuen, hots, distantzia handia, autoa bat-batean geldiarazi behar badu. Etorkizunean autoek argi "adimentsuak" izango dituzte, dabiltzan inguruneko argi-egoerari berez egokitzeko gai izango direnak eta lanparek autoek baino gehiago iraungo dute. Ordura arte, baina, argiztapen-sistema denek behar bezala funtzionatzen duten, itsutu gabe argiztatzeko altuera egokian dauden eta unean uneko egoera atmosferikoak eskatzen dituen argi egokiak erabiltzen ari diren egiaztatzea gidariaren ardurakoa da.
Honelako bonbilletan goritasuna gas noble -iodoa, eskuarki- baten baitan gertatzen da; horrek haria freskatzen du, lanpararen bizitza baliagarria luzaraziz. Argi distiratsuagoa ematen duenez, iluntasunetako objektuen kontrastea nabarmenago agertzen da. Honelako lanparek 400 ordu ere irauten dute.
Abantailak: patrika guztien neurrirako prezioak; 8 eta 35 euro artean, fabrikatzailearen eta argi int5entsitatearen arabera. Edonor da gauza erretako lanpara aldatzeko.
Eragozpenak: Legeak autoan lanpara sorta bat eraman behar dela xedatzen du.
Edo "deskargako argiak". Hauen sistemaren oinarria gasaren deskarga delako printzipio fisikoa da, hots, aurreko argiztapen-sistema guztiak ez bezalakoa.
Abantailak: lanpara halogenoak baino hiru aldiz gehiago argiztatzeko energiaren erdia bakarrik kontsumitzen du, automobileko elektrizitate sistema optimizatuz. "Bidegurutze" posizioan urrutirago argiztatzen du, kontrako norabidean datozen ibilgailuetako gidariak itsutu gabe. Argiak, eguzkiarenaren tankerakoa izaki, ikuspen-nekea arintzen du eta argi-energia hobeki aprobetxatzearren, dimentsio txikiago eta aerodinamikoagoak ditu lanparak, estetikaren mesedetan. Xenonezko lanparen bizitza baliagarria 1.500 ordukoa da, hots, halogenoarenaren lau halako. Ordezko lanpararik eramatea ez da derrigorrezkoa.
Eragozpenak: profesionalak bakarrik maneia ditzake. Xenonezko bi lanparak eta bi transformagailuek osaturiko kita 200 eta 400 euro artean kostatzen da.
Orain artean pilotu, intermitente eta frenoetako hirugarren lanparetan bakarrik erabiltzen zirelarik, led (light emision diode edo argi-igorpenaren diodoa) motako lanparak bidegurutzeko argi gisa 2008an hasiko dira baliatzen. Foku horiek, argi-iturri bakarrekoak izan ordez (halogenoak edo xenonezkoak bezala), errepideko hainbat zona argiztatzen dituzten diodo mordoa darabilte.
Abantailak: ez dira erretzen, kontsumo txiki-txikikoak dira eta, praktikan, betirako balio dute: 100.000 ordu inguru.
Eragozpena: bidegurutzeko argi bezala erabili ahal izateko 2008 urtera arte itxaron beharra.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa