Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Banantzeak eta dibortzioak: Oztopo gutxiago dibortzioetan

Lege aldaketei esker, matrimonio-lokarria hausteko beharrezkoak ziren legezko tramite eta betebeharrak gutxitu eta arindu dira

 Aspaldi honetan banantze eta dibortzioak etengabe ugaldu dira, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egin duen azken txostenak dioenez: 1995 eta 2005 urteen artean banantze- eta dibortzio-prozedura judizialak bikoiztu egin dira, kasik (82.580tik 149.367raino). Hona beste datu esanguratsu bat: 1995ean banantzeak dibortzioak baino ugariagoak ziren (49.374 eta 33.104) baina 2005 urtean 55.632 banantze eta 93.356 dibortzio sinatu ziren. Emakumearen Institutuaren arabera, dibortziorako zuzeneko bidea zabaldu zuen 15/2005 Legea indarrean sartu izanaren ondorioen agerpen dira datu horiek.

Dibortziora zuzenean

  Banantzeko eta dibortziatzeko kausen zerrendak (orain, dibortziatzeko ez da kausarik adierazi behar) eta prozedura bikoitza (dibortziatu ahal izateko ez da zertan lehenago banandu) desagertzeak itxarote-epeak laburtu, egin beharreko tramiteak soildu eta kostua merkatu ditu. Horrela adierazten du abokatu bulegoen eskaintzen ugaltzeak: horietako batzuek "express dibortzioa" 400 edo 500 euroren truk tramitatzen dute. Dena den, oso litekeena da kopuru hori egiazkoa ez izatea, hots, laurehun edo bostehun euroak elkarrekin adosturiko dibortzioa tramitatzeko abokatuaren lansaria baizik ez izatea. Nolanahi ere, gastuen zerrenda luzeagoa da: hor gehitu behar dira prokuradorearen zerbitzuak (alderdiek, legeak aginduta, izan behar duten ordezkari modukoa), dibortzioa arautuko duen hitzarmena negoziatu eta idaztea (elkarrekin adosturiko dibortzioa denean), matrimonioaren ekonomi erregimenaren kitapena (auzi bidezko dibortzioan) eta horri dagokion BEZ, jakina.

Lege hau indarrean sartu aurretik, senar-emazteak bananduak bizi zirela frogatu edo, bestela, matrimonioak ezartzen dituen obligazioak larriki eta sarri urraturik, elkarbizitzaren nekezaz eztabaida bizian amaitu behar zelarik, orain ez dago ezer ere argudiatzeko edo frogatzeko beharrik, aski da, ezkontza izan zenetik hiru hilabete igaro direnean, dibortzioa eskatzea. Halaz ere, bizitza, demanda aurkeztu duen ezkontidearen edo bien seme-alaben osotasun fisikoa, askatasuna, osotasun morala edo sexu-kalterik eza arriskutan dagoela frogatzen denean, epe hori ez da aintzat hartuko.

Elkarrekin adostuz gero, merkeago

Elkarrekin adosturiko dibortzioan ?aspaldi honetan, gehien ugaldu dena?, ezkontideek batera edo bereiz, batak bestearen onespenarekin, jardun dezakete. Demanda onarturik, auzitegiak epaia emango du, lokarria desegin eta kasuan kasuko neurriak onetsiz, hitzarmenaren edukia berretsi ondoren eta banantze horrek seme-alabei kalterik ekarriko ez diela egiaztatuz gero.

Auzi-bidezko dibortzioa, berriz, luzeago eta garestiagoa da. Demandatutako ezkontideak dibortzioari uko egin ezin diezaiokeen arren, badu seme-alabei eta pentsioei dagozkien xedapenak eztabaidan ezartzea. Epailea izango da egokien jotzen dituen neurri eta erabakiak hartuko eta ezarriko dituena, familiaren gorabeherak aintzat hartuta, hots, seme-alaben interesa eta onura lehenetsita.

Lege berriaren alderdi eztabaidagarrienak

Seme-alaben zaintza partekatua eta konpentsaziozko behin-behineko pentsioak dira senar-emazteen artean eztabaida gehien sortzen dituzten kontuak.

Zaintza partekatua

Zaintza partekatuak seme-alabei gurasoekin harreman hertsia eta berdintasunezkoa izateko aukera ematen dienez, horrek praktikan bi etxebizitza dituztela adierazten du. Zaintza partekatua xedatzen duten epaiak gutxi-gutxi dira, adingabekoari etxebizitzaz etengabe aldatzen ibiltzeak sor diezaiokeen ezegonkortasuna dela medio. Halaz ere, lege-aldaketari esker, zaintza partekatua bakarrik debekatuko da etxe barruko biolentzia izan den kasuetan eta epaileak emango du, senar-emazteek elkar hartuta hala eskatzen badute eta horrek anai-arrebak bereizten ez baditu. Salbuespen gisa, guraso bakar batek eskatuta eta ministerio fiskalak aldeko txostena eginik, epaileak zaintza partekatua izan dadin erabaki ahal izango du, baldin eta adingabekoaren goreneko interesa horrela bakarrik bermatuko dela uste badu.

Zaintza partekatua izateak, ordea, ez du esan nahi adingabekoaren denbora erdi banatan zatitu behar denik bi ezkontideen parte-hartzea orekatzeko. Kontua da seme-alabak guraso biekin izateko eskubidea bermatzea; garrantzizkoa ez da nork edukiko duen umea denbora gehiagoz, ume hori pertsona gisa osorik gara dadin baizik.

Beste ezkontideari pentsioa ordaintzea

Banantzeak edo dibortzioak bi ezkontideetako bati, bestearen posizioarekiko, desoreka ekonomikoa eta, matrimonioarekiko, egoeraren okertzea sortarazten badio, diru-ordainik jasotzeko eskubidea izango du (kontzeptu hau ez da bikotearen seme-alaben elikadura-pentsioa). Legeak bi berrikuntza sartu ditu hor: lehendabizikoa, pentsioa behin-behingoz edo behin betirako ezartzea (lehenago mugagabea zen); bigarrena, konpentsazioa ez da pentsioa, prestazio bakarra baino.

Aspaldi honetan, elkarbizitza laburra izan denean eta ezkontide onuraduna gaztea denean edo lanbidez behar bezain kualifikatua dagoenean behin-behineko pentsioak ezartzen badira ere, 2005 urtean Espainiako Epaitegi Gorenak, banantze eta dibortzio prozesuetan behin-behineko pentsio mugatua xedatzea onartu zuen.

Dibortziatu aurreko aholkuak

  •  Aholkurik hoberena, matrimonioa ezkontide biek elkar hartuta haustea da. Familia guztiak jasan beharreko kalte emozionala arintzeaz gainera, bestea baino azkar eta merkeagoa da.
  • Dibortziatzea ez da aski, ezkontideen ondasun eta zorrak banatu behar dira. Eskatu abokatuari eta prokuradoreari dibortziatu eta irabazpidezko sozietatearen likidazioa egiteko xehakapenezko aurrekontua.
  • Zaintza partekatua eman ahal izateko, bi ezkontideek hala eskatu behar dute. Seme-alabak beti etxe berean bizi daitezen, guraso batzuek helbidea txandakatuz antolatzen dute beren bizitza. Teorian asmakuntza polita bada ere, praktikan ez da horrenbesterainokoa: baliteke horixe liskar askoren iturri izatea, guraso batek etxea utzi eta bestea beste norbaitekin sartzea dela medio, harreman sentimental berrian hasita dagoelako, esate baterako. Neurri hori seme-alaben mesedetarako hartu behar da, ez gurasoen aukerak berdintzeko.
  • Dibortzioak ez ditu seme-alabekiko obligazioak murrizten. Zaintzaren ardura ez daukanak elikadura-pentsioa ordaindu eta bisita-erregimena bete behar du.
  • Ohiko etxebizitza erabiltzeko baimena eman ohi zaie seme-alabei eta zaintzaz arduratuko den gurasoari. Salbuespen gisa, zaintzaren erantzukizuna hartu ez duen gurasoari eman izan zaio. Oporraldietarako bigarren etxebizitzak ez dira hartzen familiaren helbidetzat, orokorki.
  • Dibortzioak desoreka ekonomikorik sortarazten badu, kaltetutakoak pentsioa edo ordain-kopuru jakin bat, ondasun edo dirutan, jasotzeko eskubidea du. Pentsioa ez da kasu denetan behin betirakoa izaten: urte batzuetarakoa izan daiteke, senar-emateen adin eta prestakuntzaren eta matrimonioaren iraupenaren arabera.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto