Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Pertsianak: Isolatzaile mugikorra

Kanpoko hotsetatik babesten dute eta, neguan, berotasun-galera %20raino jaits dezakete

  Hotz, bero eta hotsetatik isolatzen gaitu pertsianak. Lamen materiala eta lodiera zein diren, berotasunaren galera %20raino jaits dezakeenez, kalefakzioaren gastua murrizten dute edo, bestela, aire egokitua baliatu gabe, giroa fresko mantentzen dute. Hortaz aparte, kanpotiko hotsetatik askori bidea oztopatzen diete.

Pertsiana, bestetik, elementu apaingarri nagusietako bat da. Tradizionalak zuri, gris edo marroiak zirelarik egun kolore eta tonu denetakoak dira, fatxadan eta dekorazio osoan erabat integratzeko. Pertsiana bilduta gordetzen duen kutxa gainerako egituraren kolorekoa izaten da.

Pertsianak, eskuarki, leihoen kanpo aldean ipintzen direnez, hortxe nozitzen dituzte hotz, euri eta eguzkiaren erasoak baina, halaz, ere, lamak lakatu edo esmaltatuz gero, koloreak bere horretan iraun lezake. Klimaren ondoriozko eraginen aurrean pertsiana desitxuratzea galarazten dute materialek -aluminioa, pvc eta egurra, batik bat- eta hauen tratamenduak.

Nolako leihoa halako pertsiana

  • Bilgarriak. Etxebizitzetan gehien erabiltzen den sistema da. Pertsiana, leihoaren markoan, horman edo berariazko kutxan sartu ohi den zinta baten bitartez altxatzen da. Zinta hori hausten denean, kutxa ireki beharra dago, aldatzeko. Zikintzen denean, ur beroa eta amoniakoarekin, esate baterako, garbi daiteke. Lamak, berriz, oihal busti batez edo ur-lurrunez garbitzen dira.
  • Veneziarrak. Aurrekoa baino arinagoa izanik, gelan sartzen den argitasuna erregulatzeko aukera ematen du veneziarrak dituen listoiek: normalean horizontal daudela, argia pasatzen uzteko unean inklinatu egiten dira eta, igotzean, bata bestearen kontra biltzen dira. Hainbat koloretan daude salgai aluminio, egur edota pvc-zko (hauexek dira ohikoenak) veneziarrak. Toki egokia dute bainugela eta sukaldea, adibidez. Prezioa: 23 eurotik gora, metro karratuko.
  • Alacantarrak. Aspaldi eginiko eraikinetan ohikoak diren pertsiana hauek material askotan egiten dira, lama estuagoak dauzkate eta soka edo katetxo baten bitartez biltzen dira eta erraz garbitzekoak dira. Hainbat koloretan salgai -baita urdin edo gorri bizi-biziak, esaterako- daudenez, elementu apaingarri dira, aldi berean. Prezioa: 25 eurotik gora, metro karratuko.
  • Segurtasunekoak. Beheko pisuetan eta familia bakarreko etxeetan ipintzen dira, batez ere. Lamak, norbaitek kanpotik altxatu nahi baditu, blokeatu egiten dira. Aluminio estrusionatuzkoak izaten dira, material hau sendo-sendoa baita.

Materialak

  • Egurra. Geroz eta gutxiago erabiltzen da, mantenu handia eskatzen duelako. Pertsiana hauek goxo eta sendoak diren arren, urtero-urtero bernizatu behar dira. Pipi edo sitsa ere arriskua dute. Pinua da gehien erabiltzen den zura. Prezioa: 75 eurotik gora, metro karratuko.
  • PVC. Etxeetan gehien baliatzen den materiala da hau. Mantenu soilekoa da baina lamak lehenago endekatzen dira. Pvc-zko pertsianak merkeak dira eta, sendotasun handiagoa hartzeko, poliuretanoz beterik agertzen dira. Erraz instalatzen dira, erraz garbitzen dira eta, gainera margotu egin daitezke. Prezioa: 22 eurotik gora, metro karratuko.
  • Aluminioa. Lamak poliuretano-apar isolatzailez beteak daudenez, hotz eta hotsen isolatzaile bikainak dira. Bi aluminio-mota erabiltzen dira:
    • Laminatua. Pvc baino gogorragoa, hobeki irauten dute eta eguzkiaren ondoriozko kolore-galera txikiagoa nozitzen dute. Prezioa: 33 eurotik gora, metro karratuko.
    • Estrusionatua. Hauxe da erresistentzia handieneko eta, hortaz, prezio altueneko materiala. Segurtasun pertsianetan baliatzen da, kanpotik behartzea ekiditeko. Prezioa: 90 eurotik gora, metro karratuko.

    Pertsiana automatikoak

      Pertsiana automatikoa errotazio-ardatzean instalaturiko motorrak eragiten du. Altxatze-mekanismoak teleagintea eta botoia dira. Keinu soil bat eginez pertsiana pixkanaka jaitsi edo igo egiten da. Horri esker motorraren eta pertsianaren bizitza luzatu egiten dira.

    Bestetik, elektronika tarteko, etxeko pertsiana guztiak batera igo edo jaistea ere posible da egun. Areago, aurreneko eguzki-izpiak iristean pertsiana altxatzeko eta, iluntzean edo tenperatura hoztean, jaisteko ere programa daiteke. Horri esker berotasunaren galera moteldu, energiaren gastua apaldu eta, etxea hutsik badago ere, barruan jendea dabilenaren itxura egitea lortuko dugu.

    Horren instalazioa (eta konpontze-lana) garestiagoa da. Aldamenean entxufea izatea komeni da. Motorra matxuratzen denean, pertsiana erabiltezin geratzen da, altxatzeko ez baitu zintarik baliatzen eta modelo gehienek ez dute larrialdietarako eskuzko mekanismorik. Prezioa: lamen eta motorraren kostuak bereiz kalkulatu behar dira, hots 120 eta 300 euro artean.

Pertsianaz bestelako aukerar

  • Estoreak. Hainbat ehunetakoak, eguzkia sartzea galarazten dute baina ez, erabat, argitasuna. Leihoaz alde bietan lotu eta kordoi batez tolestu edo luzatzen dira. Merkeak (kostua ehunaren arabera aldatzen da) eta instalazio errazekoak dira. Prezioa: 20 eurotik gora, metro karratuko.
  • Eltxo-sareak. Argitasuna baino areago, intsektuak sartzea oztopatzen dute eta finko, bilgarri edo irristagarriak izan daitezke. Aluminio, pvc eta beira-zuntzezkoak izanik, hainbat koloretan merkaturatzen dira. Aluminiozkoa markoa izan ohi delarik, pvc eta beira-zuntzezkoak sareak dira. Honelakoei esker uda partean leihoak zabalik eduki daitezke, intsektuen ziztadarik nozitzeke. Prezioa: 25 eurotik gora, metro karratuko.
  • Saretak. Sarexkaren antzerako eginkizuna izaki, apaingarriagoa da hau. Behe pisuetan baliatzen da, barruan sartzea eragozteko. Finkoak badira ere, premien arabera orienta daitezke. Prezioa: 50 eurotik gora, metro karratuko.
  • Toldoak. Leiho edo terrazaren kanpoaldean ezartzen dira, batik bat, eguzkia eta beroa sar ez daitezen. Lona eta altxatzeko mekanismoa (biradera, botoi edo teleaginte bidezkoa izan daiteke hau) aukeratzea da garrantzi handienekoa. Lona akrilikoek hautsa eta itsastea galarazten dute. Prezioa: 200 eurotik gora, metro karratuko.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto