Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Energia nuklearra, dilema

Petrolioa garestitzeak eta, klima aldaketa arintzeko, emisioak apaltzeko premiak energia nuklearrari buruzko eztabaida berpiztu dute

  Klima aldaketaren aurkako estrategia gisa, CO2 emititzen ez duten teknologien artetik aukera nuklearra ere sartzeko komenigarritasunaren gaineko eztabaida hedatzen ari da Europar Batasunean. Aditu batzuek horren aldeko jarrera dute eta beste batzuek, berriz, zeharo kontrakoa. Zertan dira horren muga eta abantailak? Energia nuklearrarekin loturiko arazo behinenak, oro har, hiru dira: kostuak, arma nuklearrak egiteko erabil daitekeen materiala ugaltzearen arriskua eta hondakin erradiaktiboak.

Eraikuntza-kostu eskergak

  Mila megawatteko gas-zentral bat eraikitzeak eskatzen ditu, gutxienez, 400 milioi dolarreko inbertsioa eta urtebeteko obra-lanak. Potentzia bereko zentral nuklear batek, berriz, bost urte eta 1.500 - 2.000 milioi dolar, hots bost aldiz gehiago. Horrez gainera, arazo teknikoak edo herriaren kontrako jarrera direla medio, zentralaren eraikuntza atzeratzen bada, aurrekontua izugarri ugaltzen da egunez egun. Horren adibidea Sizewell B erreaktorea da, adibidez, Erresuma Batuko lantegi nuklearrik modernoena (1.200 megawatteko potentziaduna). Horren eraikuntza 1987an hasi zen, martxan abiatu arte zortzi urte igaro ziren eta hastapeneko aurrekontua 3.300 milioi dolarrekoa bazen ere, heren batez garestitu zen. Gobernu britainiarrak 2002 urtean proiektua berrikusi zuenean kalkulatu zuen, kostu guztiak sartuz gero, kilowatt-orduaren prezioa sei libra-zentimo (bederatzi euro-zentimo) izango zela, hots, gas-zentralek ekoitzitako energiaren hiru halako. Eta horrek kontsumitzaileak ordaindu beharreko fakturan eragin latza dauka.

Nolanahi ere, adituek diotenez, zentral guztiek diseinu bera balute (Frantzian halaxe egin da bertako 59 zentraletan) kostua jaitsi egingo litzateke. Herrialde horrexek du energia nuklearrik errentagarriena: 2003 urtean kilowattaren kostua 3,5 euro-zentimo zen. Espainian, aitzitik, zentral bakoitzak bere diseinua du eta, bestetik, seik martxan irauten dute eta bi itxita daude.

Mantenua eta erregaia

Eraikuntza fasea gaindituta, zentral nuklear bat mantentzea merkea da, gas, petrolio edo ikatz-zentralen aldean. Uranioa, bere aldetik, mundu zabalean era homogeneoan banatua omen dagoenez, bere prezioa egonkor mantenduko da. Honelakoen kontrakoek diotenez, ordea, kontua erregai merkea erabiltzea baldin bada, eguzki energia doakoa da. Eguzki plaken arazo larriena kostua da, hein handi batez, nekez erdiets daitekeen purutasun handiko silizioz fabrikatu behar direlako. Baina energia nuklearrak ere inbertsio gaitzak egitea agintzen du: alderdi horretan, beraz, biak maila berean.

Eztabaidan jorratzen den beste aspektuetako bat, energia bakoitzak eskatzen duen lur kopurua da. Espainiar Industriaren Foro Nuklearrak emaniko datuen arabera, 1.000 megawatteko potentzia ekoizteko, zentral nuklear batek kilometro karratu batetik laura arte behar du; eguzki energiak 20-50 kilometro karratu eta eolikoak, azkenik, 50-150.

Ezbeharrik, nekez; kostuak, estaltzeke

Energia nuklearrak gainditu behar duen oztopo nagusia, adituek diotenez, segurantziarik gabeko teknologia izatearen pertzepzio soziala da. Dena dela, instalazio egokia izanez gero, ezbeharra gertatzeko aukera hutsaren hurrena litzateke. Three Mile Island (Estatu Batuak) 1979an gertatu zen ezbehar nuklearrak ez zuen ondoriorik izan, segurtasun mekanismoek funtzionatu egin zutelako, esaten dutenez. Txernobilen, berriz, zentralak ez zituen gutxieneko estandarrak betetzen.

Horrela ere, nekez baino nekezago gerta litekeen hondamendi hori jazoko balitz, nor litzateke horren arduradun? Negozio guztiek hirugarrengoei kalteak estaltzeko asegurua dute baina aseguru konpainia bakar batek ez du bereganatu nahi ezbehar nuklear baten ardura. Oztopo hori saihesteko, Estatu Batuetan konpainiek 10.000 milioi dolarreko fondoa ezarri dute, Nature aldizkariko artikulu batean irakurri dugunez. Baina diru-kopuru hori, Txernobilgo kasuan edo antzeko batean, adibidez, gastu guztiak ordaintzeko ez litzateke aski; beraz, hortik aurrerakoa Gobernuak ordainduko luke. Berez, "subentzio-asegurua" dela dio Harvardeko Unibertsitateko txosten batek.

Hondakinak eta ugaltzen nuklearra

Energia nuklearraren benetako ahulgunea hondakin erradiaktiboa da: sekulako kutsaduraren eragile eta, gainera, armak egiteko baliatzeko modukoa denez, horrek segurtasun alorrean erronka latzak planteatzen ditu. Horregatik kontrolatzen du uranioaren aberaste-prozesua Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (OIEA).

Egun, hondakinak behin-behineko instalazioetan metatzen dira hondakinak (hozte-urtegi izenekoetan). Etorkizunera begira, ordea, badirudi hondakinak lurraren sakoneran ehortziko direla. Horrek esan nahi du biltegi-laborategiak 800 metroko sakoneran eraiki behar direla, ehunka mila urtez iraungo duen erradiaktibitatea daukan materiala era seguruan mugatzeko. Baina horrelako laborategiak eraikitzeak sekulako prezioa du.

Optimistenek diotenez, urte batzuen buruan hondakinik ez izateko modua asmatuko da baina zuhurtziak ohartarazten digu: hobe da ez uztea orain konpontzen ez dakigun arazoa hurrengo belaunaldien eskuetan.

Energia, arazo soziala

Aditu batzuen iritziz, energia nuklearraren gaineko eztabaida ez da egiazko dilema. Horren alde egin edo ez egiteak ez du egiazko arazoa konponduko, hots, gizartea honen energi eskaria etengabea; energiaren aurrezkia behar luke.

Alderdi horretan ere kontsumitzaileak lagundu egin dezake, adibidez, berebiziko potentzia duten autoak ez erabiliz, aparatu elektriko guztiak batera pizturik ez edukiz, etab. Energia aurrezteko politikek, kontsumo apaleko etxetresna elektrikoak erostegatiko subentzioak eta Japoniako Gobernuaren kanpaina (exekutiboei trajea eta gorbata kentzera animatuz, aire egokituaren gastua murriztekoak) ere ildo horretatik doaz.

Zifrak, aldiz, ez dira optimista. Gizarteak sekulako ahalegina egin beharko du. Espainian, Foro Nuklearraren arabera, 1990 urteko energi kontsumoa 88 milioi petrolio-tonaren baliokidea (Mptb) izan zen; handik zortzi urtera, 114 Mptb. Energiaren barne-produkzioa, berriz, 1998an 32 Mptb izan zen: horrek Espainia energiaren inportazioaren menpean uzten du. Kontsumo-aparatuak eta etxebizitzan ugaltzeak pentsarazten digu, neurririk ez hartzekotan, gastuak goraka segituko duela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto