Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Musika digitala: Diskotik Sarera

Bost urte baino gutxiagoan musika diskotik bereizi eta etereo eta nonahiko bihurtu da: harietan, telefonoetan, ordenagailuetan eta, batez ere, MP3 erreproduzitzaileetan barrena dabil.

  Eguneroko aspektu bakar batek ez du iraultza digitala ordezkatzen musika bizitzen ari den aldaketak bezain ongi. Binilozko milaka diskoen bildumak dautza sotoetan lurperaturik, CD diskoen agerpenak kondenaturik, hauek behinola erreprodukzio-kalitate hobea ateratzen dutelako. Baina CD horiek ere bazterrera jaurti ditu MP3 formatu digital ukiezinak, hots, musika zeroen eta baten klabean daukan artxiboak. Paradoxa bada ere, MP3 horrek ez du CD diskoak baino soinu hobea ematen baina hori ez da eragozpenik. Formatua nonahi hedatzen ari da, arrazoi soil bategatik: nonahi kabitzen delako.

Digital denak alor guztietan irabazten dio partida analogiko denari, askoz ere errazkiago garraia daitekeelako eta nonahi gozatzeko aukera ematen duelako. Beste nonbait lan egin nahi dugunean mudantza-kamioiari deitzea beharrezkoa ez den legez (garrantzizko guztia ordenagailu eramankorrean kabitzen baita) disko-jogailua edo, areago, disc-man bera ere ez da gainean eraman beharrik, musika autobusean, trenean edo oinez entzun ahal izateko.

Beatles-en produkzioaren bikoa botoi batean

Arestian eginiko MP3 artxiboen erreproduzitzaile baten sustapenean, beren "mini" modeloan (79 euro kostatzen zena) Beatles-en diskografia osoaren bikoitza kabitzen dela zioen, harro-harro esan ere. Botoi itxura duen modelo horretan Gigabyte bat musika digital gorde daiteke; Liverpool-eko laukote haren diskografia osoak 500 Megabyte betetzen du, hots, ezta CD-ROM bat ere. Harrigarriena, ordea, beste hau da: erreproduzitzaile gama horretako modelorik handienak 60 Gigabyte musika gorde eta erreproduzi dezake (40 egun baino gehiago musika etengabe entzunez...). Eta ez da goi-gamako telefono mugikorra (Blackberry soil bat) baino handiagorik, ezta garestiagorik ere, 400 euro inguru kostatzen delako.

Antzina gela osoak ("musikako gela" ohikoa) betetzen zituzten disko-bilduma zabalak egun poltsa bateko traste guztien artean dantzan dabiltza edo txamarrako sakelan txartelen ondoan datza lo, isilik. Gaitasun handiko erreproduzitzaile batean (60 Gigabyte) 20.000 edo 30.000 abesti edo doinu sartzen dira, hots, 1.400 edo 1.500 disko. Aski da "kaskoak" jartzea, diskografia luze hori entzuteko, autobusaren zain gaudela edo oinez norabait goazela. Areago, erreproduzitzailea konektatzeko larakoa fabrikatik dakarte auto askok.

Erritmoa, airean

Betidanik esan da musika airean barrena uhinetan doala. Interneten musika digitala era guztietako harietan zehar doa, erraz joan ere. Horixe da, seguruenik, gehien partekatzen den Sareko edukia, irudiarekin batera. Interneterako sarbidea dagoen tokian, oso litekeena da bi lagun edo gehiago doinuak partekatzen egotea, auditorio berean balira bezala. Gainera, doinu horiek (disko konpaktuetatik kopiatuak, esate baterako) dauzkan disko gogor edo ordenagailua konektatu eta, musika kanal jakin batzuen arabera partekatzeko, diseinaturiko programetako bat aktibatzea bezain erraza da: Peer to Peer (P2P) alegia: ingelesezko esakune horrek "berdinen arteko kanala" esan nahi du gutxi gorabehera. Bi ezagunenak eMule eta BitTorrent dira: kanal hauek kanta bat nahi duen erabiltzailea eta abesti hori daukana elkartzen dituzte (berdin dio bien arteko distantzia zein den). Sagu-klik batzuk eginez ezar daiteke P2P Sare bat: hortik barrena ibili ahal izango dira bilatu ditugun albumak eta, aldi berean, geure disko gogorretik beste erabiltzaile batzuek interesatzen zaizkien musikak aterako dituzte. Espainiako banda zabaleko konexioei esker, disko batek minutu gutxi batzuk beharko ditu helmugara iristeko. Benetan arina musika digitala!

Online musikaren negozioa

Musika-trukatze honen parte handi bat musika-industriatik at egiten denez, artista askok ez dute kobratzen lehenago diskoekin irabazten zuten diru hura. Dena den, sarean ere badira musika-dendak: formatu digitalean (MP3 eta gainerakoak) salduz ere dirua irabaz daitekeela frogatzen du horrek. Izan ere, konpainia handi denak bertan dira dagoeneko. Orain, eztabaida bestelakoa da: doinu digital horiek kopiaren kontrako sistema eduki behar duten ala ez, erabiltzaileek gerora askatasun osoz kopia ez ditzaten, alegia. Adiera horretan, herrialde batzuetako legeriak kopiaren aurkako sistemak legez kontrakotzat hartzen ditu eta beste batzuetan, berriz, arauak lausoagoak dira. Kopiaren aurkako sistema (Eskubide Digitalen Kudeatzailea edo, ingelesezko sigletan, DRM) exijitzen diote disko-konpainia eskergek hauen doinuak Interneten saldu nahi dituen zeinahi dendari. Konpainia independenteek, aldiz, ez dute DRM exijitzen beren musika online saldu ahal izateko.

Denda nagusiak

P2P sistemekin eroso sentitzen ez den erabiltzailea (dela bere musika gogokoena eskuratzeko modu zuzen eta errazagoa baliatu nahi duelako, dela bere dirua artistenganaino heltzea nahiago duelako) doinuak ordaindu beharreko musika digitaleko deskarga-atarietan erosteko aukera dauka. Hona hemen ezagunenak:

"iTunes Music Stores)

  Ezagunena, arrakastatsuena, garestiena. Badu abantaila handi bat: bertan, existitzen den musika digital ia-ia guztia topa daiteke. Doinu bakoitza 0,99 euro kostatzen denez, disko osoa deskargatzeak 10 eta 20 euro arteko kostua du. Eragozpena: honen kopiaren aurkako sistemak (DRM) Apple markako CD edo MP3 erreproduzitzaile batean bakar-bakarrik entzuteko aukera ematen du. Arestian DRM gabeko diskoak hasi da saltzen, baina oraingoak garestiago dira.

"Emusic"

 Emusic eta iTunes Music Store elkarren kontrakoak dira: doinuak merkeak dira eta zeinahi erreproduzitzailetan entzun daitezke, inolako mugarik gabe, baina oso katalogo laburra dute. Izan ere, konpainia handiek uko egiten diote beren doinuak kopiaren aurkako sistemarik ez duten deskargetan. Hemen, bi euroren truk 15 doinuko diskoa eros daiteke.

"Alltunes"

 Ama-enpresa errusiarra bada ere (Allofmp3.com), bertako musika mundu zabaleko zeinahi bazterretatik eros daiteke. Atari polemiko honen prezioak merke baino merkeagoak dira: diskorik modernoenak bi euroren azpitik saltzen baititu. Nola lortzen ote du hori? Errusiako legerian oin hartuta, hots, kopiaren aurkako sistemarik gabe eta artistei txintik ordaindu gabe eskaintzen du musika mundu osora.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto