Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Teknologi berriei buruzko beste informazio batzuk: Ambient devices: apaindu eta informatzen duten objektuak / Zipeatu / Breakout

Neurri-neurriko nabigazioa

Ambient devices: apaindu eta informatzen duten objektuak

Oraingo modak teknologia berriak eta dekorazioa elkarrekin lotzen ditu: "ambient devices" izenekoek, balio estetikoaz gainera, informazioa ematen dute. Ez gaizki ulertu: lanparek ez dute hitz egingo edo lore-ontziek ez dute alarma piztuko, komunikatu nahi diguten zerbait daukatela adierazteko. Normalean, itxuraz edo kolorez aldatzen dira, euria dakarrela, burtsa pil-pilean dabilela edo halako tartean trafiko handia dagoela gaztigatzeko.

"Ambient Devices"

 Enpresa honek erabiltzaileari informazioa eman nahi dio, ustekabe edo gogaipenik sortarazi gabe eta sofistikazio handiena baliatuz. "Ambient orb" labazko obaloak, esate baterako, kolorez aldatzen dira, turkesa urdinetik mango kolorera, giroko hezetasunarekin, presio atmosferikoarekin edo airean eskegita dagoen polen kopuruarekin batera.

"Ambient umbrella" informazio handieneko guardasola da. Bere agintea (aterki-ontzitik irteten den atala, erabiltzaileak erraz ikus dezakeena) kolorez aldatzen da gorritik kobalto urdineraino, ekaitza datorren adierazteko. Enpresa horretako beste produktu bat "ambient clock" da: honakoa erabiltzailearen Google Calendar-eko orriarekin (on-line zerbitzu honek agendako gorabeherak oroitarazten dizkio) koordinatzen da, hitzordua daukala gogorarazteko.

"LG Side By Side"

 Hozkailu honek, produktuak kontserbatzeko ez ezik, egin beharrekoez gogoraraziko diguten eransgarri magnetikoak atean itsasteko ere balio du. LG markak eskaintzen duen berariazko modeloak funtzio horren bertsio modernoa ematen du: bertan daukan pantailan era guztietako informazioa ikus daiteke. Aldameneko pantaila batean argazki digitalak kargatu edo sistema programatu egin daiteke, egun seinalatuak aurretiaz gogoraraz diezazkigun.

"Nabaztag"

 "Nabaztag" Sarearekin sinkronizatzen den neurri txikiko robot-untxia da: burtsak gora edo behera egiten duenean, eguraldi aldaketa datorrenean, etc., dei egin diezaion programa dezake erabiltzaileak. Untxia gorritu egingo da eta belarriak higituko ditu. Ordenagailuko posta elektronikoko erretiluan mezurik iritsi dela ere jakinaraziko du, abestuz, nahi izanez gero. Zerbitzu horiek guztiak untxia fabrikatzen duen enpresaren Interneteko orritik programa daitezke.

"Weather Beacon"

 Honen jomuga eta ezaugarriak eta "ambient orb"-enak antz-antzekoak dira. Kubo luzearen itxurako labazko lanpara sofistikatu eta lasaigarri honen kolorea aldatu egiten da, egoera meteorologikoaren arabera.

Hileko terminoa

"Zipeatu"

 Terminoak nabari agertzen du konpresiozko formatuak nola herritartu diren Interneteko erabiltzaileen artean ?artxibo astunak partekatzen dituztenen artean, bereziki?. "Zipeatzeak" artxiboaren karga arintzea, haren informazio-kopurua trinkotzea esan nahi du, disko gogorrean, USB memorian edo CD batean espazio gutxiago bete dezan, noski. Horregatik, Google edo Outlook-eko mezu elektronikoak igorri aurretik trinkotu egiten dira.

Artxibo baten trinkotzea hainbat eratan erdiets daiteke eta ezinbestekoa ez den informazioaren ordez beste bat, soilagoa, ipintzea da horren oinarria. Esate baterako, hitzak errepikaturik dauzkan testu batean aski litzateke zenbatetan errepikatzen diren eta non diren adieraztea. Horrela ez da informaziorik galtzen. Audio artxibo batean, berriz, soinu grabe eta akutuenak (muturrekoak) kentzen dira, giza belarriak horrelakoak hautematen ez baititu; horri esker doinu digital baten karga hogei aldiz arinago gerta daiteke baina, hori bai, kalitatea urrituta (guk horren berri atzematen ez badugu ere).

Hamaika trinkotze-formatu dauden arren, bereiz ditzagun datuak trinkotzen dituzten berariazkoak eta multimedian erabiltzen direnak. Hauetan ezagunena MP3 bada ere, badira beste hainbat, hala nola OGG edo MPEG4, adibidez. Aurrenekoetan RAR eta ZIP baliatzen dira: bigarren hau, gaurko terminoaren sorburu, Phil Katz datu-enkriptatzaileak sortu eta geroago komunitatera askatu zuen.

Hileko bideoa

"Breakout"

 Teknologia berria eta telebistako sariketak, adibidez, nahasiz, ia-ia beti emaitza surrealistak agertzen dituen "frikismo" izeneko jardunbidearen erregeak japoniarrak omen dira. Bideo honetan sekulako talentua ezarri da, bere ahoa "Arkanoid" bideojoko ezaguneko pilota bihurtu duen lehiakide japoniarraren egintzak eszenaratzean eta exekutatzean. Joko hau pilota partidaren tankerakoa zen: pilotak jotzen zuen frontiseko adreilua erori egiten zen, pareta erabat desagertu arte. Oraingoan, ez dira adreiluak, azukrezko hodeiak baizik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto