Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Bikoteak duen guraso izateko desira, etorrera hori asko geroratzen bada, frustrazio, antsietate, min eta amorru bihur daiteke
"Arroza puntuz pasatzea" edo antzeko esakuneak, oraino seme-alabarik ekarri ez duen bikote baten senitarteko, adiskide eta lankideen arteko iruzkin eta galde-sorta errepikatuenetako baten abiagunea izan ohi da. Bikotekide biek familia ugaltzeko une aproposa oraindik iritsi ez dela deliberatu dutenean hitz horiek ez dute minik eragiten baina, hori bai, sakon sartzen da elkartu berriek umea ekarri nahi baina denbora alferrik pasatzen denean.
Pausoa ematea erabaki denean, gertakizuna hilero-hilero itxaroten da itxaropen, urduritasun eta ilusioz, menstruazio egunetan, batik bat. Horregatik, gorputzak aurreko hiletatik ezer aldatu ez dela eta denak igual-igual jarraitzen duela iragartzen duenean, baliteke guraso izango diren horiek frustrazio krisi latza bizitzea. Sentsazio horrek eraginiko min eta amorrua era guztietatik bideratzen dira.
Horrelakoetan ohiko iruzkinak egiten dira: ?lehenean ez da asmatzen beti", "horrek ere pazientzia eskatzen du", etab. Baina hilabete joan, hilabete etorri, emakumea haurdun gelditzen ez bada, denbora bihurtzen da bikotearen etsairik okerrena, hileko bakoitza aurrekoak baino sumin sakonagoz sufritzen delarik. Etsipenak agertu eta frustrazioa nonahi azaltzen da, tristezia, amorrua, inpotentzia sortaraziz eta sexu-harremanak antsietatez kargatuz. Honelako topaketek berez sortarazten duten atsegina gehienetan bazterturik, ugaltzea izango du bikoteak helburu lehenetsia. Desira antsietateak zokoratzeak, berriz, erdietsi nahi den horren lorpena orduan eta gehiago zailduko du.
Hirugarrengo pertsona baten jaiotza eta bizitza partekatzeko ilusioa bi bikotekideek bizi duten hein berean nozitzen dituzte etsipen eta larritasuna, ume hori ez datorrenean. Emakumea eta gizasemearen artean bada, dena den, alderik:
Menstruazio bakoitza ama izateko asmoaren kontrako mailukada latza da.
Nozituriko desilusioa ez kanporatzeko joera izaten duSentimen mordo horren erdian daudela, ingurunekoen presioak sekulako eragina du. Adiera honetan gizarteak biziki aurrera egin badu ere, zutik irauten du oraino bikoteak mundu honetara "derrigorrez umeak ekarri behar" horrek, "naturala" horixe delakoan.
Inguruneak kontrako jarrerarik agertzen badu, bikoteak bere burua isolatzera, nozitzen ari diren arazoa ez iruzkintzera joko du. Beste aldetik, kontu horiek kuttuntzat katalogatu direnez, gertu-gertuko pertsonei bakarrik aitortzen zaie. Isiltasun horrek mina eta bakardade sentimena are eta gehiago enkistatzea dakar, hori geuri bakarrik gertatzen zaigula sentitzen dugulako.
Halaz ere, kasuaren diagnostiko zehatza egin dezakeen profesionalez geroz eta informazio handiagoa dugunez, horrek lasaitasuna transmititzen digu, kasuan kasuko neurri egokiak hartzen has daitezkeelako.
Ez dio axola arazo fisikoa ?horrelakorik balego? nozitzen duena gizonak edo emakumeak jasaten duen: konponbidea eta elkarri sostengua ematea, bi-bien kontua da. Halaz ere, batzuetan gerta liteke, maitasun eta gertutasuneko agerpen guztiak gorabehera, haurdunaldia gauzatzeko prozesu medikoa luzatu ahala, horretan barrena, irteerarik gabeko tunelean joatearen sentsazioa nozitzea. Horrelakorik gertatzen bada, artapen psikologikora jotzea komeniko da, etsipenean amildu gabe, egunerokotasunean arazoari aurre egiteko aholkuak jasotzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa