Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Leguminosetan "sojan, batik bat" eta laboreetan ugari dauden fitoestrogeno mota bat dira isoflabonak. Konposatu kimiko hauek organismoan giza estrogenoen "sexu-hormona femeninoen" antzerako efektua eragiten dute. Azterlan askok isoflabona ugari daukaten elikagaiak sarri hartzea, menopausiari dagozkion gaitz askoren arintzea eta hezurren estruktura hobetzearekin lotzen dituzte (arnas estutzeak, sumingarritasuna, bagina lehorra). Horregatik, menopausiaren ostean, emakumearen organismoan estrogenoak urritzean errazago gerta daitezkeen hezur hausteak eta osteoporosia nozitzeko arriskua txikiagoa du emakumeak.Ahabi eta laranjen zukua, polenez aberastua. Jogurta mueslirekin.
Ziazerba, azenario, tomate, arto, intxaur, galorratz eta hozituez osaturiko entsalada. Zaldi xerra plantxan eta pistoa ?kalabazina, tipula, piperra eta tomatea-. Marrubiak laranja zukuarekin eta ogia.
Eskutada bat pistatxo. Urdaiazpikoa eta meloia.
Barazki zopa. Lurrunean egositako muskuiluak, saltsa minarekin. Ogia eta jogurta polenarekin.
Anemia agertzen denean, polena eta galorratza osagarri dietetiko baliagarriak dira. Fruitu lehorrek, lekaleek eta orridun barazkiek burdina asko daukate; burdina C bitaminaren laguntzarekin (marrubiak, kiwiak, zitrikoak, tomatea, piperra) hobeki absorbatzen da.
Kaloria gutxi hartuz freskatzeko aukera ematen dute ur gehien daukaten elikagaiek hala nola fruta eta barazkiek, urak edo urez batik bat osaturiko edariek (zopa, infusio eta zukuek).
Kafeak urdailean azido klorhidrikoaren produkzioa areagotzen duenez, gastritisa nozitzen duenari har ez dezan aholkatzen zaio. Efektu hori, kafeinak ez ezik, kafearen (baita kafeinagabea ere) esentzia osatzen duten beste hainbat substantziak eragiten dute. Egokiena, era guztietako kafe eta teen ordez, txikoria edo maltaz osaturiko produktuak hartzea da; bestela, kalteturiko mukosa berreskuratzen lagunduko duten infusio digestonikoak har daitezke, hala nola kamamila, berbena limoi-usaina edota melisa.
Frijitzeko behar diren tenperaturetan (160ºC - 180ºC) egonkorrena eta deskonposatu arte gehien irauten duena oliba olioa da. Horregatik erabil daiteke behin baino gehiagotan zaporeen eta osagai nutritiboen aldaketarik agertu gabe. Olio honek ugari daukan azido oleiko (gantz azido monointsaturatu) horri esker gertatzen da tenperatura altuetan besteak (ekilore, arto, soja eta antzekoak, denak gantz poliinsaturatu ugarikoak) baino egonkorrago. Horrelako olioetan berotasun handiak gantzen oxidazioa eragiten duenez, azkarrago endekatzen dira.
Lekaleek, bai azalean bai mamian, dauzkaten gai batzuk ?zuntza, oligosakaridoak? hesteetako bakterioek hartzarazten dituzte, haize higuingarri horiek eraginez. Lekaleak digestio errazagokoak izango dira (eta haize gutxiago eragingo dute, beraz) hainbat aholku betez gero, hala nola:
Digestio errazagokoa izango da koilarakada edo mokadu bakoitza ongi murtxikatuz gero eta janaria infusio digestiboa osatzen bada.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa