Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

18 lurraldeetako 101 camping, aztergai: Campingek prestazioak hobetu dituzte baina hirutik batek ez du proba gainditzen oraino

Zerbitzuetan eta minusbaliatuen irisgarritasun-kontuetan hautematen diren gabeziak dira ahulgune behinenak, segurtasun eta osasun-artapenarekin batera. Campingaren kategoria eta prezioa zenbat eta apalagoa, orduan eta handiagoak dira gabeziak

  Kanpin denda edo karabana batean egiteko oporraldiek Espainian uste baino turista mordoxka handiagoa biziki erakartzen dute: 6,6 milioi lagun 2006 urtean, pentsa, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionaleko datuen arabera. Itsasaldeko zein lehorreko campingak moduzko prezioan ingurune atseginaren, artapen onaren eta zerbitzu hobeen bila doan jendearen helmuga dira.

CONSUMER EROSKI-k eginiko azterketak erakutsi duenez, horrelako instalazioen hirutik batek ez ditu itxaropen horiek betetzen, oinarrizko zerbitzu eta ekipamendurik ez duelako, batik bat, edo minusbaliatuentzako irisgarritasunik ez duelako (erdiak ez baitaude prestatuta horrelako pertsonen premiak asetzeko) eta hainbat alorretan gabeziak agertzen dituelako: segurtasun aldetik (lautik bakar batek dauzka zaintza-kamerak) eta osasun-artapen aldetik (hamarretik bederatzik ez dute sendagile edo antzekorik, ezta osasun-artapen hitzarturik ere), bereziki. Instalazioaren kategoria eta tarifak jaitsi ahala gabeziak areagotu egiten dira.

Emaitzarik hoberenak lehen kategoriako campingek (garestienek, noski) ematen dituzte; kaskarrenak, aldiz, hirugarrenekoek, gutxien kobratzen dutenek. Gabeziak eta hobetzeko alderdiak gorabehera, aldizkari honek duela bost urte eginiko azterketa haren aldean hoberako bilakaera hauteman da oraingoan: proba gainditu gabe utzi dutenen proportzioa jaitsi egin da (%37tik %29ra) eta kalifikazio onen ("ongi" eta "oso ongi") kopurua bikoiztu egin da (%21etik %45era). Horrez gainera, erabiltzaile gehientsuek asebetetze gradu polita (hamar puntutik zortzi ematen diote) agertzen dute, honelako instalazioetako laurehun bezerori eginiko inkesta batek adierazten duen legez. Bi guraso eta ume batek abuztuan hamabost egun campingean ematea batez beste 380 euro kostatzen da orain (2002 urtean, 300 euro). Beraz, prezioa %27 garestitu da, hots, KPI metatutik (%16,6) hamar puntuz.

Inkesta hau egiteko CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, beren burua bezerotzat agertuz, Espainiako 18 lurraldetako 101 camping bisitatu dituzte (Estatuan egun 1.206 daude): 10 Bartzelona eta Madrilen, 8 Alacant eta Malagan, 7 Valentzia eta Murtzian, 6 A Coruña, Kantabria, Granada, Gipuzkoa eta Nafarroan, 5 Huescan, 4 Asturiasen, 3 Kordoba eta Bizkaian eta 2 Araba, Valladolid eta Zaragozan. Hirutik bitan teknikariek gaua pasa dute bertan. Campingen ezaugarriekin, ekipamendu eta zerbitzuekin, kontserbazio eta garbitasun egoerarekin, irisgarritasun graduarekin, segurtasunarekin eta emaniko informazioarekin loturiko aspektuak baloratu dira.

Gabeziak gabezia, erabiltzailea gustura

  Campingetan ematen zaien zerbitzuaz erabiltzaileek ematen duten balorazioan hitz bat nagusi ohi da: gustura. Izan ere, kalifikazio altua eman diote: hamar puntutik, zortzi. Eta horrelaxe egiaztatu zuen CONSUMER EROSKI-k ere, aztertutako campingetako 400 bezerori inkesta egin eta hainbat alderdiri (instalazio eta zerbitzuez, garbitasunaz, segurtasunaz, ematen zen informazioaz, etab.) buruzko iritzia eskatu ondoren.

Hamarretik bederatziren ustez, kasuan kasuko establezimendu hartan bazen kanpinlarien premiei erantzuteko adina pertsonal. Jasotako tratuari dagokiola, erabiltzaileen %97k erantzun zuenez, enplegatuekin inolako arazorik ez zuen izan.

Campingetan dauden instalazioez eta eskaintzen diren zerbitzuen (igerileku, parking, kafetegia, jatetxe, kirol gune, komun, dutxa eta abarren) kopuru eta kalitatez galdegin zitzaienean, berriz, gustura dauden bezeroen proportzioa %80ra jaitsi zen. A Coruña eta Bartzelonan aztertutakoak dira ekipamendu eskasena daukatenak kontsultatutako erabiltzaileen aburuz; izan ere, lau kanpinlaritik batek dioenez, instalazioak ez dira aski eta, areago, adierazten dituzten gabezien artean agertzen dira, batez ere, haurrentzako jolastokiak, kirol instalazioak eta igerilekuak, komun eta lababoen eskasiarekin batera, goi-denboraldian gehienbat.

Egonaldiaren kalitatea determinatzean funtsezkoa da zerbitzu-eskaintza zabala izatea: butano gasa salgai izatea, konexio elektrikoa, ur-hornidura, kontsigna, erreklamazio orriak, prentsa, etc. Erabiltzaileen %85ek zioenez, camping hark eskaintzen dituen prestazioekin gustura dago. Kordoba eta Malagakoak dira balorazio kaskarrena eraman dutenak: hiru kanpinlaritik batek aitortzen du ez dagoela gustura zerbitzu horiek gabe.

Eta erabiltzaileen %94k uste du campingak garbiak daudela. Hamarretik seiren iritziz, garbitasun egoera "ona" da eta hamarretik hirurentzat "oso ona". Kanpinlarien %6k bakarrik adierazi du instalazioak zikin daudela.

Segurtasun-plan eta sistemei dagokiela, teknikariek detektatu dituzten gabeziak gorabehera, hamar kanpinlaritik ia bederatzik adierazi dute camping horietan seguru sentitzen direla eta, beren ustez, instalazioetan badago behar adina su-itzalgailu, zaintza-neurri, alarma-sistema eta beharrezko osasun-artapen. Proportzio hori jaitsi egiten da hirugarren kategoriako campingetan: hauetan konforme ez dagoen kanpinlarien portzentajea (%15) dobla lehen kategorian (%7) dautzanen bikoa da.

Segurtasunarekin batera, erabiltzaileari ematen zaion informazioa da aspektu behinenetako bat. Kanpinlarien %86,5en aburuz, campingean behar besteko informazioa eskaintzen da, hots, erabiltzaile gehienentzat badago nahikoa kartel, seinale eta mapa eta, gainera, campingari buruzko beharrezko datuak egonaldia ahalik eta atseginen bihurtzeko bezain egokiro ezagutarazten dira. Ostera ere, hirugarren kategoriako establezimenduetan agertzen dira konforme ez dauden bezero gehien: erabiltzaileen %39,4 ez da behar bezain ongi informatua sentitzen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto