Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurren urtebetetze ospakizunak: Haurrentzakoak, helduentzako prezioan

Hamar haurrentzako urtebetetze-ospakizunaren kostua 150 eta 400 euro artean dabil, opariak kanpo; inbitatuenetara joatea ez da 100 euro baino gutxiago kostatzen, urtean

Ospakizuna etxean antolatzeko aholkuak

  •  Inbitatuek adin bertsukoak izan behar dute. Ezinezkoa izango duzu ospakizun berean haur eta helduak elkartzea: lana biderkatu egingo zaizu eta ezingo dituzu denak artatu.
  • Balora ezazu zenbat espazio baliagarri daukazun; baliozta itzazu beste nonbait egitearen aldeko eta kontrakoak.
  • Ipini etxeko gela bakar bat ospakizuna egiteko; atera itzazu bertatik ahal dituzun altzari guztiak, haurrak zailtasunik gabe ibili eta jolastu ahal izan daitezen.
  • Aukeratu egunik aproposena ospakizuna antolatzeko. Egokiena astegun arratsalde batean, ikastetxetik irtetean egitea da: horrela ume gehiago etorriko zaizkizue eta horrek asteburua libre utziko dizue gurasoei famili giroko beste ospakizun kuttunago bat atontzeko.
  • Ezarri ordutegi finkoa: adierazi zein ordutan emango den ospakizuna amaitutzat, bertara joandako haurren bila gurasoek etorri beharko dute-eta. Hiru orduko saioa aski da asperrean edo erokerian amiltzeke, planifikatutako egintza guztiak burutzeko.
  • Ospakizunaren berri (egun eta ordua) jakinarazten diezuen unean, eskatu umeen gurasoei telefono zenbakia: horrela, zerbait gertatuko balitz, bilaketa errazagoa izango litzateke.
  • Haurren adinaren araberakoa izan behar du janariak. Ospakizuna bada ere, ez eman gozoki, aperitibo eta litxarreria gehiegi.
  • Haurrak txikiak badira, ez eman elikagai txikiegiak, hala nola almendra, mahaspasa edota karameluak.
  • Bermatu bertan izango direla behar adina pertsona heldu haurrak kontrolatzeko; neurri hori are eta hertsiago hartu beharko duzu ospakizuna igerilekutik edo ur-iturrietatik gertu egiten bada.
  • Antola ezazu inbitatuak ahalik eta denbora gehien "loturik" edukitzeko jokoren bat. Marrazki bizidunak, adibidez: film arrakastatsu batek festaren azken partean bizirik iraun duten nerbioak baretzeko balio dezake.

Opari ona aukeratzea

  • Izan gogoan oparia jaso behar duen pertsonaren premiak eta zaletasunak, zeureen gainetik.
  • Jostailuek gurasoek bizipen ludikoak partekatzeko balio dutenez, gurasoak eta seme-alaben arteko harreman hobeak sustatzeko egoki-egokiak dira.
  • Ahal dela, ez oparitu berehala alferrikako trasteen apaletan metatuko den jostailurik. Bila ezazu joko edo jolasaren baliagarritasun praktikoa; ahalegin zaitez haurraren sormen eta irudimena sustatuko dituen zerbait oparitzen.
  •  Har itzazu aintzat umea protagonista bihurtuko duten jostailu edo jolasak.
  • Indarrean dagoen segurtasun araudia betetzen duten jostailuen enbasean CE marka dago agerian; bila ezazu ikur hori beti.
  • Aukeratu oparia sexuen araberako bereizketarik egin gabe; jostailu guztiak egokiak izan daitezke neskatoentzat eta mutikoentzat.
  • Izan kontuan haurraren adina eta fabrikatzaileak adierazitako orientazio psikomotorea.
  • Ez ito umea jostailuekin. Balia zaitez egun horretaz: eskatu senideei eta lagun minei gauza beharrezkoagoak: pijama, kirol-zapatilak etc.
  • Ez ahaztu: liburu bat izan daiteke oparirik hoberena.
  • Ez xahutu herentzia osoa egun horretan. Gogoan izan jostailurik onena irudimena dela. Kartoizko kutxa soil bat karrera-autorik zoragarriena izan daiteke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du