Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurren urtebetetze ospakizunak: Haurrentzakoak, helduentzako prezioan

Hamar haurrentzako urtebetetze-ospakizunaren kostua 150 eta 400 euro artean dabil, opariak kanpo; inbitatuenetara joatea ez da 100 euro baino gutxiago kostatzen, urtean

  Bizitzan ibiltzen ikasi ez eta sekulako agenda soziala dute dagoeneko. Lehengusuaren urtebetetze-ospakizunarekin hasi eta, ikastetxean, astero-astero dute haurrentzako ospakizunik markatua beren koadernoan. Horrek ere gurasoei gerrikoa estuaraziz gainera, maiz, familiaren aurrekontua egokiarazten die: hilean hiru urtebetetze baino gehiago ospatu behar eta haur mordoxka bat inbitatu denean, batez ere. Nork bere oparia eramango du, jakina, "zorionak zuri" eskuak hutsik kantatzea itsusia baita; ohitura horrek beste 10 - 15 euro gutxienez aterako dizkio gurasoari poltsikotik, hori baino merkeago gerta daitekeen opari onargarririk topatzea ez baita kontu erraza. Hori, dena den, hutsaren hurrengoa da, anfitrioiei seme edo alabaren urtebetetze-ospakizuna antolatzea kostatzen zaien ahalegin fisiko eta ekonomikoaren aldean.

Ospakizunaren antolamenduari ezinbesteko oparia erantsi behar zaio: bizikleta, panpina-etxea, bideo-kontsola, auto telegidatua edo ordenagailua, estreinakoa. Etxeko txikiena jaiotzaren urtebetetzean zoriontsu egiteak 150 eta 400 euroren gastua ekar dezake, opariak barne. Hona beste kontu bat, garrantzi berekoa: non ospatuko dugu, etxean edo etxetik kanpora? Aspaldi honetan, urtebetetze-ospakizunaz gozatzeko aukerak biderkatu egin dira: egin daiteke jatetxe batean, animatzailearekin edo gabe; aisialdi-parke batean, haurrak nahi erara jolas daitezen, askaria hartu aurretik; jolas-parkean; zoologikoan edo, areago, haurrentzako ile-apaindegi batean: bertan, askaria hartzeaz gainera, mozorroa jantzi eta makillatzeko aukera izango dute umeek; baliteke, era berean, horrelako ile-apaindegietan kit osoa hartzea: ilea apaindu, makillatu eta manikura egitea, marrazki lehiaketan parte hartzen duten bitartean. Ospakizuna etxean egiten bada, txikiekin lehian eta pelean ?kasu askotan, agortu arteraino? ibili beharko dutela ondotxo dakite gurasoek, baina horrelako jaialdiak kuttun eta pertsonalagoak dira, aukeran. Eta, etxeko ekonomiarentzat, kontu nagusia: aurreko edozeinek eskatzen duena baino askoz ere aurrekontu txikiagoarekin egin daiteke.

Gastuen kapitulua osatzeko hor ditugu ikaskideei eta eskolaz kanpoko kideei banatu beharreko karamelu eta gainerako litxarreriak. ?Urtebetetze-ospakizuneko zorroa" hartzearen alde egiten badu, 25 - 70 euroko kostua izan dezake horrek, gozokien eta, noski, ume kopuruaren arabera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto