Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDITAN |: Aztarnategitik Museora

Penintsula Iberikoko aztarna arkeologiko ugarietan nabarmentzekoa da Arabako Iruña-Veleiako aztarnategia. Izan ere, 1.500 urteko historia daukan erromatar oppidum edo muino-hiri honek Kristo aurreko lehen milurtekotik hasi eta K.o. V. mendera arteko testigantzak erakutsi ditu. Berebiziko balioko hamaika aurkikuntza egin dira bertan. Induskaturiko lurretik ateratzen den pieza bakoitzak Museoko erakusleihorainoko bidaia zoragarria egiten du, ikusmin zientifikoa, pazientzia, finezia, zehaztasuna eta zorroztasuna tarteko.

  
Ruben García Blázquez

Fosil zuzendaria

Aurreko zibilizazio baten aztarnen bila, hondeaketa arkeologikoaren hastapena aurretiaz antolaturiko ikerkuntza zientifikoa edo txiripa hutsa izan daiteke (espero gabeko aurkikuntza, maiz). Lorratzari segitu beharra dago eta, horretarako, arkeologoak "fosil zuzendariaz" baliatzen dira: objektua bera eta, seguruenik, inguruan duen guztia, zein une historikotakoa den adierazten duena, alegia. Iruña-Veleiaz ari garela, piezen azterketa Gröningen-go (Holanda) laborategi batean egin dute: honek, karbono14 proba ezagunen bidez bilaturiko emaitzak jakinaraziko ditu; C14 sistema ez ezik, partikulen azeleragailu batekin ere aztertuko dute pieza; prozedura honi esker, lagin-zati ñimiño batekin zehaztasun osoko datazioa emango dute.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Espazioa, denbora, gorabeherak eta geruza

Indusketari esker sekuentzia estratigrafikoa (jalkin-geruza bakoitza) aztertu ahal izango da: honek emango digu informazioa garaiaz, eraikuntza egin zeneko uneaz, faseez eta elementuen suntsipenaz. Arabako aztarnategian, adibidez, etxe erromatarrak eta etxeko elementu guztiak dira aztergaiak. Pieza bakoitzari, bere tokitik atera aurretik, argazkia eta fitxa egingo zaio. Aurkitutakoa, berari dagokion material tipologiako (zeramika, metal, hezur edo beira) adituak babestuko du. Unitate estratigrafiko berean aurkitutako pieza berdintsuek osaturiko multzoaren zati bakoitzari kode berbera aplikatuko zaio beti: horri esker noiznahi ezagutu ahal izango dugu erreferentzia bakoitzaren kokapena.

  
Ruben García Blázquez

Pieza guztiak banan-banan aztertzea

Aurkitu eta aurresailkaturiko pieza orain ur destilatuz ikuziko da eta pintzel batekin garbituko da, arreta osoz. Pusketa txiki horiek, inoiz, berak egin zituen eskulangilearen zigilua eta erabilia izan zen aldia erakutsi izan dituzte, adibidez.

Pieza lehortu ondoren datatu egingo dute. Kode bat baliatuz, agertu den unitate estratigrafikoa adieraziko da (honakoa zirkunstantziala izan daitekeen arren). Pieza ontzi-mota jakin batean ahokatzeak, ordea, pieza hori erabili zeneko aroa eta egoera historikoaren berri jakinaraziko digu.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Buruhausgarria, hertsia

Zenbaitetan (gutxienetan) pieza osoa berrosatzea lortu izan da. Hori egiterik baldin badago, ondarearen zaharberritzean espezializatutako enpresen eskuetan uzten da zeregina. Bertako zaharberritzaileek objektua prestatuko dute, kontserbatu eta erakusteko moduan egon dadin. Espezialista batek objektua tipologikoki eta kronologikoki sailkatuko du. Pieza, txiki-txikia bada ere, edo hastapenean ilun-iluna badirudi ere, baliteke sekretuak gordetzea: horien berri ez du izango arretaz begiratzen asmatuko duenak baizik.

  
Ruben García Blázquez

Museoa ala jatorriko tokia

Dilema honi ez zaio konponbidea eman; batzuetan polemikoa da, eta beti-beti aztertu beharrekoa: zer egin aurkikuntzekin? Muturreko posturan agertzen direnen arabera, aurkitzen den guzti-guztia bere tokian utzi eta tokia birjina errespetatu beharra dago. Adituak adostasunera iritsi dira aspektu batzuetan: bertatik atera ezin daitezkeen elementuak (mosaiko batzuk, adibidez) bere espazioan aztertu eta bertan erakutsi behar dira, babesturik, zaintzapean. Bestetan, aukerarik hoberena, aurkitu ostean, endekatzeko arriskua duten edo lapurretaren objektu izan daitezkeen elementuak multzokatzea da. Aztertzen den oro biltegian gordetzen da. Piezarik nabarmenenak Museoko altxorraren parte izango dira; gainerakoa, gorde egingo da.

  
Ruben García Blázquez

Historiako ikasgaiak

Arkeologoaren lana ez da amaitzen aztarnategian, ezta museoan ere. Emaitzak ezagutaraztea ere bere eginkizuna du. Proiektu integral horiek dokumentazio ugari sortarazten dute, pieza bakoitzari buruz milaka orri. Material didaktiko eta historikoen iturri izango diren ikerlan eta publikazioak antolatzeko oinarrizko memoria dokumentala osatuko da, horrela. Ikusmira zientifikoa eta lehenaldiko laginak erreskatatzeko interesa, egun, adimen umilaren bereizgarria da. Geure burua ez hoberen, ez lehenengotzat hartzen laguntzen du.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto