Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ur mineral natural ontziratuak: Osasuntsu eta seguruak

Mineralizazio-gradu desberdinekoak badira ere, bederatzi ur mineralak kontsumitzeko modukoak dira eta kontsumitzaileari ematen dioten informazioa egiazkoa da

Bederatzi ur mineral naturalak, banan-banan

Aquabona

  •  "Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa"
  • Santolín iturria, Quintanaurria, Burgos
  • 0,25 euro litroko.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietan sartzeko modukoa. Kaltzio gehien daukatenetako bat. Dastatze proban, 6,7 puntuz, hoberenetako bat; aldekoak: "zapore naturala", "fina" eta "xuabea".

Solares

  •  "Ur mineral naturala. Ur minero-medizinala"
  • Solares iturria, Kantabria
  • 0,26 euro litroko.
  • Mineralizazio handiagoko ura nahiago duenak aukera polita du hauxe. Mineralizazio "ertainekoa" (hondakin lehorra: 506 mg/l). Ez da egokia sodio gutxiko dietetan sartzekoa. Sodio eta kloruro gehien dauzkana. Aluminioa daukan bakarra ( kopuru ñimiñoan). Dastatze-proban, 6 puntu; aldekoa, "zapore ona"; aurkakoak: "zaporea nabaritzen zaio" eta "ahoan zaporea uzten du ".

Alzola

  •  "Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa. Ur minero-medizinala"
  • Altzolako iturria, Elgoibar, Gipuzkoa
  • 0,23 euro litroko, denetan merkeena.
  • Etiketan osaketa kimikoa euskaraz bakarrik agertzen da, baina Espainian derrigorrezkoa da espainolez adieraztea. Mineralizazio txikikoa. Ez da egokia sodio gutxiko dietetan sartzekoa. Dastatze-proban, 6,5 puntu; aldekoa, "zapore xuabea"; aurkakoak: "ahoan utzitako sentsazioa".

Bezoya

  •  "Ur mineral naturala. Mineralizazio oso txikikoa"
  • Bezoya iturria, Trescasas, Segovia
  • 0,30 euro litroko.
  • Mineralizazio oso txikiko lagin bakarra. Hondakin lehorra, 37 mg litroko. Mineralen eduki txiki-txikia, bai kloruro eta sodiotan, baita bikarbonato, kaltzio eta magnesiotan ere. Bederatzi laginetan, sulfatoak eta potasioa ez dauzkan bakarra. Gogortasun apalenekoa. Dastatze-proban, 5,9 puntu; denetan, gutxien nahiago izan dutena; aldekoa, "zapore naturala"; aurkakoak: "gazia" eta "latza".

Insalus

  •  "Ur mineral naturala. Ur minero-medizinala"
  • Lizartzako iturria, Gipuzkoa
  • 0,31 euro litroko
  • Mineralizazio "ertaineko" ura (hondakin lehorra, 569 mg litroko). Sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa; sulfato ugari ("ur sulfatatu" gisa merkatura daiteke). Gogortasun handienekoa. Dastatze-proban, 6,4 puntu; aldekoak, "zapore naturala", "fina" eta "xuabea"; aurkakoak: "ahoan uzten duen zaporea".

Font Vella - Salcam

  •  "Ur mineral naturala. Mineralizazio txikikoa"
  • Font Sacalm iturria, San Hilario, Sacalm, Girona
  • 0,30 euro litroko
  • Etiketan, lotea eta kontsumo egokieneko data ezin dira irakurri. Mineralizazio txikikoa. Sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa;. Dastatze-proban, 6,4 puntu; aldekoa, "geza"; aurkakoa, "zapore arraroa".

Lanjarón

  •  "Ur mineral natural. Mineralizazio débil"
  • Salud iturria, Lanjarón, Granada
  • 0,32 euro litroko
  • Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa. Denetan pH apalena (6,2). Dastatze-proban, 6,3 puntu; aldekoak, "zapore naturala" eta "ahoko sentsazioa"; aurkakoak: "gazia" eta "ahoan zapore arraroa uzten du".

Solán de Cabras

  •  "Ur mineral naturala. Ur minero-medizinala"
  • Beteta iturria, Cuenca
  • 0,44 euro litroko, bigarren garestiena
  • Kolore urdineko ontzian merkaturatzen den bakarra (argitatik ura babesten du). Ontzian, lotea eta kontsumo egokieneko data ezin dira irakurri. Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietetan sartzeko modukoa. Magnesio gehien daukatenetako bat (26 mg/l). Dastatze-proban, 6,5 puntu; aldekoak, "zapore naturala", "arina", "dentsitate txikikoa"; aurkakoa: "ahoan uzten duen sentsazioa".

Evian

  •  "Ur mineral naturala"
  • Cachat-eko iturria, Evian, Frantzia
  • 0,76 euro litroko, denetan garestiena
  • Mineralizazio txikikoa, sodio gutxiko dietetan hartzeko modukoa. Bikarbonato eta burdina gehien dauzkana. Dastatze-proban, 6,6 puntu; aldekoak, "zapore naturala" eta "fina"; aurkakoa "uzten duen zaporea".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du